Paca Ojea: "Zoo De Cristal'ek Gaurkotasuna Du"


1983ko irailaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Paca Ojea, "El zoo de cristal" obrako zuzendariari elkarrizketa
T.E.N.Ekoen Azken Montaiaren Zuzendariarekin
Paca Ojea: "Zoo De Cristal'ek Gaurkotasuna Du"
Eugene O'Neill eta Arthur Millerrekin batera, Ifarrameriketako antzerkigile nagusien hirukotea osatuz aurten hil den Tennessee Williams daukagu. Bere lanak antzerkian ez ezik pantaila handira ere eraman dituzte zinegile ospetsuek, eta Brando, Newman etabarrek jokatu dute zenbait obretan pertsonaia nagusiaren rola. Nafarroako Teatro Estable de Navarrak montatu du egile honen obra bat gaztelaniaz, «El Zoo de Cristal». Antzerkigintza mota baten barruan ia mito bihurtu den lan bat. Iruñean arrakasta dezente izan du eta bertan izan ginen gu. Obra amaitu ondoren, dekoratuak goitik behera zihoazen bitartean kamerino isil batean bildu ginen Paca Oiearekin, T.E.N.eko irakasle izandakoa eta obra (onen zuzendari izan dena. Obrari buruz, egileari buruz eta beste zenbait asuntoz mintzatu ginen. Ondorengoa duzue elkarrizketa horren islada.
ARGIA.–Obra baten aukeraketaren atzean beti egon ohi da arrazoin bat, Tennessee Williamsen "El Zoo de Cristal" aukeratzeko orduan zein izan da?
PACA OJEDA.–Dakizuenez hau ez da T.E.N.en lehen montaia, baina azken montaia hau zerbait espeziala bezala eain dute, beste norabide bat hartzeko abiapuntu gisa, jauzi bat emateko. Jauziarena T.E.N.ekoek berek planteiatzen dute. Entzun diedanez eta iruditzen zaidanez profesionaltzen lagunduko die, hitzaren zentzu onenean, noski. Montaia honekin eskolatik kanpoko arazoei erantzun behar izan diete. Antzezle lana ere sakonagoa izan da bi hilabetez aritu gara jotake. Nafarroatik atera eta itzuli bat egitekotan dira, Donostiara etabar.
A.–Zuk urteak daramazkizu antzerkigintza profesionalean, zertara dator orain izan handirik ez duen Nafarroako talde batekin lan egitea?
P.O.–Niretzat familiarteko proiektu bat bezala izan da, ez da batere espeziala, eskolan beráien irakasle izana bait naiz. Ondo ezagutzen ditut antzezleak eta textua asko maite zutela banekien. Oso naturala izan da, eta bestalde zuzendaritza aliziente bat izan da, interpretazioarekin batera. Nire lehen zuzendaritza lana izan da.
A.–Lehen zuzendaritra lana izanik zeure burna zuzentzea handikap berezia izan al da?
P.O.-Hasera batean beldur nintzen, gainera bere burua zuzentzen duten antzezleei gorroto diet, ezinezko da, ez da egin behar. Batez ere lanaren lehen aldian, ikerketakoan, pertsonaia objetibatzean, beldur nintzen. Gero, eszenak muntatzen hasi ginenean konturatu nintzen gutxinaka, ez zela hain aldrebesa. Eta pozik nago lortutakoarekin, gainera antzerki arazoetan aditua dagoen jendeak esan dit ez dela nabaritzen nire burua zuzendu dudanik.
A.- «Zoo de Cristal» antzerkigintza arlean lan garrantzitsu bat da, nola ekin diozue lanari?
P.O.- Obra idatzi deneko baldintzak, idazleak berak zituenak, gizarte giroa etabar landu ditugu, hain analisi zehatza egiten da,...Baina subjetibitatea aldera ezina da zuzendaritza lanean, beste batek sartuko ez lituzkeen ingredienteak sartu ditut nik, nire baldintzapen pertsonalak sartzen dira zenbait eszena eta egoera ulertzeko orduan.
A.- Obran zehar ikusleguak agian barre gehiegi egiten du, tratamendu berezi bat eman diozue komikotasuna bilatu nahiz?
P.O.- Montaia planteiatzerakoan irribarrea egon behar zuela pentsatu nuen hala ere, zenbait pasartetan jendea barrez aditzeak harritzen nau, agian ikuslegoaren zati haundi batek ongi pasatzeko eta barre egiteko dituen gogoak sortzen du hori. Nik ez dut montaia komiko bezala pentsatu, inondik ere; baina niretzat argi dago trajedia guztitan gauza groteskoak eta komikoak egon behar duela. Egile konsagratuekin asko gertatzen dena da hori. Serioegi egiten dira montaiak, egileari benetan begiratu gabe. Bizitzan bertan gauzak nahasirik datoz. Teatroa ikusteko ohitura eza eta Williamsen antzerkigintza ez ezagutzea ere izan daiteke arrazoi.
A.- Orain dela urte batzu Williamsi egin zioten elkarrizketa batetan, honek zioen idatzi zituenean bazutela bere lanek eguagatasunik, baina orain aiso zahar bat ere ez luketela izutuko, zuk zer deritzozu «Zoo..» bezalako lanen gaurkotasunari baruz? gurea bezalako ingurune determinatu batetan?
P.O. Berak obra hau 45.ean estreinatu zuen. Nire ustez obra garrantzitsu batek, erreakzionarioa ez denean, beti du gaurkotasuna. Plan teiatzen duena garai guzitakoa da: gizaki batzu bere inpultsoekin eta bere errepresioekin borrokan. Obran kapitalista sistemaren krisiaz hitzegiten da eta gaurko egoera ere halakoxea da. Dena dela, argi dago ez dela gauza bera.
A.- Zuri pertsonalki Amanda pertsonalak zer eman dizu, zer esan nahi du?
P.O.- Amandak badu nigana hurbiltzen duen zerbait, ama guztien humanitatea. Maitatzen dut baina askotan haserretzen nau. Horixe da Williamsek aurkezten dizkigun gizakiek ezin dute jasan inguratzen dien bizimoduaren astakeria eta Tom zineman ezkutatzen da, Amanda bere oroimeneko Hegoaldean eta Laura bere disko eta kristalezko panpinetan. Eta Williamsek esaten digu hori ez dela irtenbidea, eta Tomen azken monologoan esaten digu Tomek egindakoa ere ez dela irtenbldea, erabaki indibiduala hartzeak ez duela ezer konpontzen, alde horretatik ikusten dut nik obrak gaurkotasuna duela.

FITXA TEKNIKOA
1983ko irailak 17an Iruñeako Gayarre Teatroan; «EL ZOO DE CRISTAL», egilea: Tennesee Williams, zuzendaritza: Paca Ojea; antzezleak: Ignacio Aranaz, Paca Ojea, Montse Lopez eta Angel Sagues; musika: "Cuarteto de Jazz Sebastiana". Teatro Estable de Navarra-(T.E.N.).
ANTZA eta OLASAGASTI.
35-36

GaiezKulturaAntzerkiauzendariak
GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakTEN
PertsonaiazOJEA1
EgileezANTZA1Kultura
EgileezOLASAGASTI2Kultura

Azkenak
Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Eguneraketa berriak daude