Ehgam: «Ez Dugu Paternalismorik Nahi»


1983ko uztailaren 03an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
EHGAM gay elkartekoei elkarrizketa
Ekainaren 28an, «Gay Harrotasunaren Eguna»
Ehgam: «Ez Dugu Paternalismorik Nahi»
Europa eta Ipar Amerika aldeko gay mugimenduek ezkontzeko eskubidea eta horrelakoak eskatzen omen dituzte baino hemengoak, berriz ez. EHGAMek, izan ere, helburu zabalago eta aurrerakoiago batzuren alde egin du apustu. Guztien aurreko errepresioa nolabait biguindu egin delakoan, gaur egunean dagoen tolerantzi giro hau ez dute oso modu onean hartzen. Guzti honen kontra garrasi egiteko antolatu dute aurten "Gay eguna" eta hori dela eta mintzatu gara EHGAMeko bi adiskiderekin.
ARGIA.- Azken urtetan tradizio bat bihurtu da zuek antolatutako"Gay, harrotasunaren eguna". Zein eduki eman nahi diozue egun horri?
EHGA M.- Urtero fetxa berdinetan ospatzen dugu gutxi gorabehera, eta horrek nolabait urteurrenaren zentzua ematen dio. Horretaz gain, beti kanpaina dexente fuerte baten bukaera markatu izan du. Jakina, urtean zehar eta egun hauetaz aparte ere gauzak edo ekintzak antolátzen dira. baina "Gay harrotasunaren eguna", baino lehenagoko kanpaina hori normalean baino fuerteagoak izaten dira.
A.- Zuek sufritzen duzuen bazterketa kaleratu nahia, agian...
EHGAM.- Ez arazoa kaleratzea batez ere. Egia esan, horretan urte osuan salatzen gara, eta ez dago zergatik egun batetara mugatu behar. Askoz egokiagoa da ikuspegi erreibindikatibo baten azpitik begiratzea. Hau da, egun konkretu bat aprobetxatzen dugu erreibindikazio zehatz batu azpimarratzeko. Zer esango nizuke... "Aberri Eguna" edota "Maiatzaren Lehena" ospatzen den bezalaxe guk beste hau ospatzen dugu, eta horretaz baliatuz urtero erreibindikazio berezi bat ankeratuz.
Aurtengo Eguna Eta Erreibindikazioak
A.- Aurtengo aukeratu duzuen konsigna zein izan da?
EHGAM.- "Errepresioa eta tolerantziaren kontra, askapen osoaren alde" Nolabait adierazi nahi dugu duela zenbait urtetatik hona begibistako diskriminazio batetatik itxurazko tolerantzia batetara pasa garela. Eta gure irtenbidea ez dagoela ez batetan, ez bestean.
A.- Gero sartuko gara tolerantziaren asunto horrekin. Lehenbizi, oker ez bazaizue iruditzen, diskriminazioa eta bazterketarekin hasiko gara. Esan al daiteke gaur egun benetako zapalkuntza edo bazterketa dagoela homosexualen kontra?
EHGAM.- Ez dago hain agerian, baina piska bat astinduz gero, segituan agertzen dira dutuak. Gure erakundea legalizatu zutenetik, badirudi asunto legalen konponbide bat aurkitu nahi dutela, baina bistan dago lege aldetik oraindik ere -kale mailan zer esanik ez–guztiz baztertuak eta diskriminatuak gauzkatela.
A.- Konkretuki, zein erreibindikazio dituzue lege aldetik?
EHGAM.- Estatu mailako ordezkariak Gobernuko Presidentearekin elkarrizketa izan zutenean, hauexek izan ziren aurkezturiko eskaerak: Gobernuak publikoki Europako Kontseiluak hartutako erabakiak asumitu zitzala, Diskriminazioaren kontrako lege bat ateratzea, fitxa polizialak deuseztea homosexualen kontrako lege guztiak apurtzea, etabar. Elkarrizketa otsailean izan zen eta Ekainaren 28a arte eman genien epea. Gaur egun arte ez dute horietako bater bete. Europako Kontseiluaren erabakiak ez dituzte asumitu, Kodigo Penalaren berriztapenean eskandalo publikoa eta heldugabeen korrupzioaren kontzeptoak mantentzen dira, eta fitxa polizialen gaiari dagokionez argi eta garbi esan ziguten polizia bati fitxak apurtzeko eskatzea eskuak mozteko eskatzea bezalakoa dela.
Edonor Izan Daiteke Homosexuala.
A.- Hitzegin dezagun orain aipatu duzuen tolerantzia horretaz. Zein arrisku ikusten dituzue alde horretatik?
EHGAM.- Gertatzen da alderdi horretatik badela jende bat plan paternalista batetan ibiltzen direnak. Kaletik ibiltzen "utzi", egiten digute, eta "konprenitu" egiten gaituzte. Hari horretatik, baliteke egoera aldatua izatea eta -aurrerago esan bezala–azken urteotan ageriko errepresio batetatik tolerantzia batetara pasa gara. "Beno, nirekin sartzen ez diren bitartean", eta antzeko gauzak esan ohi dituzte. Oso eremu zehatz batzutatik ateratzen ez zaren bitartean, egoten uzten dizute..Oso eremu estutan enzerratzen zaituzte. Gainerako jendea "usteltzen" edo "galarazten",has zaitezkeen momentuan, egurra. Itxura demokratikoaren asuntoa. Ametitzen dizute homosexuala izatea, baina ez dute ametitzen edonor izan daitekeela homosexual. Gu hain minoria eta hain baztertua egotea posibilitatzen duten kondizioek hortxe segitzen dute aldatu gabe.
A.- Hezkuntza, bistan da. Puntu honetara helduta, derrigorrezkoa ematen du horretaz mintzatzea.
EHGA M.- Noski, hor oso argi ikusten da arazoa non dagoen. Esate batera, ikastetxeetan ematen den sexualitatea oso bide eta muga estu batzutara bideratua dago. Homosexualitatea aukera eta posibilitate bezala ez da sekula aipatzen. Beraz, haurrei eta gaztetxoei hasera haseratik erakusten zaie bide hori aldez aurretik itxita dagoela. Edo habe esanda, ez duela existitu ere egiten. Haurrei ez zaizkie sexualitate aukera eta alternatiba guztiak eskaintzen. Eta garbi dago legeek eskubidea ematen dutela baina oinarrizkoagoa den hori aldatzen ez bada, jai daukagu.
A.- Beharbada interesgarria izan daiteke zuek kolektibo bezala nola funtzionatzen duzuen.jakitea.
EHGA M.- Herri bakoitzeko taldeez gain, herrialdeko asanbladak egoten dira, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan. Eta bestaldetik urtean behin Biltzarrea ospatzen dugu, herrialde guztietakoak bertan bilduz. Gertatzen da gero praktikan askoz funtzionamendu praktizista izaten dugula, egun batetatik besterako egindakoa. Esate batera, derrigorrezkoa izanda debate ideologiko baten falta nabari dugu. Hurrengo egunerako behar diren gauzetaz soilik arduratzen gara, diskriminazioaren kontra egunero eramaten dugun borroka horretaz, baina beste gauza teorikoago batzutaz ez gara sekula arduratzen.
Debate Ideologikoaren Gora Beherak
A.- Nondik ablatu behar litzateke debate ideologiko hori?
EHGAM.- Haserako kontua hauxe da: pertsona bat honelako organizazio batetan sartzen denean, hasera batetan, sentimendu antirrepresibo hutsa izaten da, sufritzen duzun zapalkuntza baten kontra erreakzionatu beharra. Baina garbi dago horrek aurrera jo behar duela, momentu batetan superatu egin behar edota–bestela esanda–gaur egun kondizioak daudela bestelako saltsetan sartzeko. Oinarri horretatik ikusi dugu beharra eta posibilitatea debate ideologiko batetan sartzeko.
A.- Esan al zenezakete zein gairen ingurnan mugituko litzatekeen debate hori?
EHGAM.- Hasteko, guk homosexual bezala sexualitatearen zein ikuspegi daukagun, gure sexualitateari buruz konkretuki, eta sexualitateari buruz orokorrean. Eta, ondorioz, hortik sortzen diren hainbat eta hainbat korapilo: matxismoa, prostituzioa, zeloak, bikotea, etabar.
A.- Denborarik edo aukerarik izan al duzue iadanik bide horretan aurrera jotzeko, ala oraindik hastapenetan zaudete?
EHGAM.- Bizkaiko taldekoek askoz aurreratuagoa eta desarrollatuagoa daukate asunto guzti hori, oso gauza interesgarriak irten dira dagoeneko. Gipuzkoan eta Naparroan askoz motelago edo ahulago gabiltza alderdi horretatik. Lehen esan dizudana, eguneroko dinamika Horrek janda gaitu.
Ghettoak Ez Dira Automarginazioa
A.- Sexualitatearen kontzepzioaz eta, zergatik ez diguzue apur bat gehiago kontatzen zer konklusiotara iritxi zareten? Konklusioren batetara iritsi bazarete...
EHGAM.- Beno, bai. Gure III. Biltzarrean debatitu ziren ponentzia batzu eta erabaki bezala edo atera zena hortxe dago eztabaidarako material gisa. Esate batera, sexualitatearen kontzepzioaz kontzepto orokorrago baten atzetik goaz, hau da, gu ez gara homosexualak bakarrik geure sexu bereko pertsonekin erlazio sexualak ditugulako. Guk uste dugu sexualitateak mila alderdi dituela, eta den denak hor nonbait azpian daudela egunen batetan azaldu daitezkeelarik. Orduan, gure ustez lortu behar dugu halako zabaltasun bat manifesta daitekeen sexualitate modu horri uko ez egiteko. Hor daude, bestela, homosexualitatea baino zapalduago dauden beste sexualitate forma batzu. Arazoa globalagoa da guretzat.
A.- Gizartearen barruan, homosexualen artean organizaturik zaudetenok alde bat osatzen duzue, baina gero beste aldea dago, organizatu gabekoena eta ondorio gisa ghettoen gala. Pentsa liteke itxuraz homosexualak berak direla beren burua baztertzen dutenak ghettoetara joanez, ezta?
EHGAM.- Niri planteiamendu hori ez zait egokia iruditzen. Ez dago esaterik homosexualak ghettoa aukeratzen duenik. Hara baldin badoa egoera baten ondorioz da, eta ez bere borondate hutsez. Gertatzen da gaur egun ezin dela kaletik normal normal paseatu homosexual deklaratua baldin bazara. Kasurik txarrenean bortxatu edo egurra ematen dizute, eta kasurik onenean zutaz katxondeatu edo begi arraroz begiratu. Eta gaur egun ere, jendea beldur da, lanpostua galtzeko beldur da, eta inori ez zaio kaletik babuarena egitea gustatzen. Beraz, praktikan ghettoa beharrezkoa bilakatu da. Problema da guk teorian desegoki eta kaltegarri bezala jotzen dugula, baina ikusten dugu praktikan ezinezkoa dela horrekin puskatzea. Esate batera, dudarik ez dago ghettoetan beldurrak eta lotsak desegin egiten direla.
Gay Mugimendua Errepresentatiboa Da
A.- Giro homosexualaren barnean nola ikusten zaituzte organizatu gabe daudenek?
EHGAM.- Denetatik dago. Batzuk esaten dute politikoegiak garela eta "las rojas" edota "la politicas" deitzen digute, baina niretzat garbi dago kontutan eukitzen gaituztela. Askotan esaten da gay mugimendua ez dela errepresentatiboa, ez dela homosexualen ordezkari egokia. Hori ez da erabateko egia. Numero aldetik garbi dago ezetz, baina zerbait fuertea gertatzen denean (bortxaketaren bat norbait hiltzen dutenean), denak guri begira gelditzen dira ea zer antolatzen dugun itxaroten. Beraz, nolabaiteko ispilua bagara. Alde horretatik guk esaten dugu gure errepresentazioa "ikustezina", dela.
A.- Ghettoen funtzioa zein da, homosexualen biltoki izatea besterik gabe?
EHGAM.- Ez, garbi dago ezetz. Guretzat ghettoen bidez kapitalismoak bide bat aurkitu du alde batetatik homosexualok baztertuta egotea, eta bestetik eskualde komertzial batzu interes ekonomiko batzuren menpe montatzeko. Alde horretatik, garbi dago lehen esan duguna, hau da, ghettoa guztiz kaltegarria dela guk nahi dugun askapen horretarako, baina bestaldetik kontraesana dago: inori ez zaio ghettoa gustatzen baina hara joan behar zeure modura ibili ahal izateko.
A.- Bukatzeko, balantze moduko galdera bat egin nahi nizueke. Martxan zabiltzaten urte hauetan nabaritu al duzue aurrerapenik edo zuen borrokak zerbaiterako balio izan duela?
EHGAM.- Kostata aurkitu daitezke aurrerapen handiak, baina pausuak behintzat eman ditugu, eta kalean ere antzeman daitezke aztarna batzu. Esate batera, zenbait ikastetxe eta institutotatik deitu izan digute hitzaldiak ematera joateko, ikasleen beraien iniziatibaz. Horrek kristoren poza ematen digu, baita beste denboraldi batetarako kemena ere. Dudarik ez izan oraingoz behintzat ez dugula etsitzeko asmorik.
J.L.
17-19

GaiezGizarteaSektore bazGay mugimen

Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Indendentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Biktimen artean lau kazetari hil daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude