«Tren De Les Nacions»: Nazioen Europara


1983ko urtarrilaren 09an
"CRIDA" mugimendukoei elkarrizketa

«Tren De Les Nacions»: Nazioen Europara
Iragan urteko Urrian, tren bat jarri zuen martxan CRIDA-k Estrasburgora. Orain dela urte ta erdi, «SOM UNA NACIO» lemapean 100.000 pertsonatik gora bildu zituzten Bartzelonan.
Aurten autodeterminazina eskatuz ekintza berbera antolatzeko asmotan dira. Bai eta ere beste tren bat eratuko dute aurten Catalunyatik.
Europako Nazioen (estadurik gabeko nazioen) informazioa biltzen ari dira, "ALTRES NACIONS" aldizkarian dossier bezala ateratzeko. Horretara etorri dira Euskal Herrira, informazio bila, nahiz eta, bide batez beren eskeintzak egin beraien trenarekin batera besteren bat antola dezagun gure Herritik.
Catalunya eta Euskadiren arteko diferentziak hitzegiten hasi orduko atera zitzaizkigun. Hara bada beraiek ziotena. Geurea nahiko ezaguna dugu.
ARGIA.- Egin ezazue zuen aurkezpen labur bat...
CRIDA.- Nahiz eta guztiok lan berdinean ihardun, sektore desberdinetakoak gara. "Cridan" delako mugimenduan bilduta gaude, "catalunyako Hizkuntza", "Kultura eta Nazioaren aldeko Elkartasuna", alegia. Gizarte eta kultur elkarteek osatzen dute, mila eta hirurehun denetara. Katalanar Herrialde guztietakoak (Ipar Catalunya, Herrialde Valenciarra, Printzipadoa eta Irla Baleareak). Esan daiteke bertan Katalanar Herrialdeetako erakunde inportante gehienak daudela ordezkatuak, Medikuen edo Arkitektoen Kolejioetatik herri txikietako erakundeetara.
A.- Zeintzu dira zuek antolatutako ekintzak?
C.- Inportanteena guretzat duela urte t'erdi Nou Camp-en egindakoa izan zen. Ehun mila pertsona "Son una nació" lemapean, herriak berak antolatutakoa izan zen eta Catalunyako "jaiotza demokratikoa" eta gero izan den agerpenik inportantetzat jo daiteke. Jendetza handien aldetik ere, LOAPAren kontrako manifestaldia dago, eta garbi utzi behar da manifestaldi hori ez zutela alderdi politikoek antolatu, "Crida", gure mugimendua baino.
A.- Zein lan mota eramaten dituzue aurrera?
C.- Hori adierazteko esango dizut gutako bakoitza zertara dedikatzen den. Alde batetatik, batek sektorerik gazteenekin egiten du lan, sektoreak bateratu eta nazio-kontzientziaren eremuan sartarazi erakunde nazionalista sozial nahiz politikoetan integratuz. Gutako beste bat gehiago aritzen da sektore alternatiboekin, "Casals de la pau", antimilitaristak, kontzientzi objetoreak, ekologistak, antinuklearrak, etabar. Bestaldetik, Universitá Catalá d'Estiu delakoan sortzen diren mugimendu berriekin ere ari da lanean. Gutatik beste batek idazkaritza eta koordinakunde teknikoa eramaten du. Eta bukatzeko, bestea publikazioak eta antzekoak ateratzera dedikatzen da, eta era berean nazioarteko batzordeaz arduratzen da ere.
A.- Zuek antolatua da ere "Tren de las nacions", delakoa. Emango al diguzue argibide gehiago horretaz?
C.- Bai, aurtengo –edo iazko, hobe esanda– urrian antolatu genuen, eta funtsean tren berezi bat muntatzea zen, horren bidez Estrasburgora joan eta hango Europako Parlamentuan dokumentu bat entregatzeko. Debekatua izan zen Gobernuagatik; Roson-ek ez zigun trena muntatzen utzi. Halere, aurrera jo genuen ideiarekin, eta hirurogeitamarren bat delegaziok lortu zuten muga pasatzea, hirurehun eta piko pertsona. Ibilaldia burutu genuen eta baita txostena bertan utzi ere.
A.- Zer jasotzen zen informe horretan?
C.- Alternatiba bat burutu dugu, "Per l'Europa de las nacions,, izena jarri dioguna, eta bere asmoa alternatiba internazionalista bat aurkeztea da Europarako, eta ez orain ipini nahi duten alternatiba interestatalista hau. Oso adierazgarria da guretzat informe hori neurri batetan bertan finkatzen direlako gure egungo helburuak.
A.- Zuek laurok ere «CIEMEN>> delakoan partaideak zarete. Zertan datza erakunde hori?
C.- Beno, «CIEMEN>> hori <> delakoaren partaide bat da, eta siglak deszifratuz gero <>, aterako litzateke. Gure zentru hau nazioartekoa da eta ordezkaritza eta talde desberdinez osatua dago. Bi idazkaritza finko daude Italian. Erakunde honek aurrera eraman nahi du ikerketazko lan serio bat, eta funtzionamendua estatu eta nazioen arteko erlazioetan daude oinarrituta. Gure ustez, Europako nazioek ez dugu behar bezain ondo elkar ezagutzen, autonomi kontutan dauden experientziak ez ditugu ezagutzen, eta ia inor ez da gauza nazioartean ekintza zabal bat aurrera eramateko. Beraz, erlazio guzti horiek ontzea litzateke gure asmoa.
A.- Aldizkari bat kaleratzen omen duzue. Horretaz hitzegiteak pena mereziko luke agian...
C.- Bai, izan ere urtero mintegi bat antolatzen dugu, monografikoa eta nazio konkretu bati buruz. Orduan, bertan aurkezten diren ponentziekin aldizkari bat osatzen dugu, eta ondorioz urtean behin ateratzen da. Izena "Altres nacions", dauka, eta orain arte hiru zenbaki argitaratu ditugu. Badirudi orain italianeraz kaleratzeko asmoa dutela hangoek, eta gure nahia izango litzateke ahalik eta hizkuntza gehienetan ateratzea.
A.- Catalunyara bertara begira, iharduten al zarete batere?
C.- Horixe da gure bigarren ekintza-maila, hain zuzen ere. Katalunya barnean daramagun lana, batez ere, «Crida>> bultzatzea da. Barneko borroka nazional bati begira. Zentru txiki bat da "CIMEN", hau, nahiko jende gutxi ari da lanean. Diru aldetik, bazkideen bidez eta nazioarteko tematikaz kezkaturik dauden zenbait mezonasen aportazioz. Ideologikoki ezkerraldeko nazionalismoarekin konektatuta dago, nahiz eta zenbait bazkide nazionalismo burjesaren elemenduak izan. Bestela, asunto ekonomikoan Aurrezki Kutxa eta Diputazioaren subentzioak ditugu, eta Generalitat-ek zenbait enkargu eta kontratu ematen dizkigu.
A.- Zein eratako enkarguak dira Generalitat-ek bidalitako horiek?
C.- Esate batera, iaz erakusketa bat muntatu dute, nolabait alderatuz Katalanar Herrialdeak eta Europak estatua daukaten beste nazio batzu. Nolabait frogatzeko ezaugarri ekonomiko eta etnikoen aldetik ez gaudela besteen azpitik. Beno, ba erakusketa hori muntatzeko informazio eta ikerketa guztia guri enkargatu zigun, eta horren truke diru bat eman. Horrek suposatzen duen diruaz gain, guri izugarri aproposa egokitu zaigu, zeren ikerketa horietatik atera bait da <>, informe horreri oinarri teoriko guztia. Aurtengo ere, estilo berdineko gauza sakonago bat muntatu nahi du eta guri emateko asmotan dabiltza. Subentzioenarekin gero eta arazo handiagoak daude, baina bestelako tratuekin edo badago nolabaiteko koordinazio ekonomikorako posibilitaterik.
A.- Eta «Crida>>ren egoera ekonomikoa nolakoa da?
C.- <> berez desberdina da, eta arlo ekonomikoan aurten dirua galtzen atera da, baina behintzat urtea pasa du. Kontutan izan hamalau milioitako presupostua daukala, eta aurten antolatu diren ekintzekin arrisku handia izan dela. Halere, halanola -eta instituzioen laguntzarekin- bukatu egin dugu urtea. Esate batera, LOAPAren kontrako mugimendu osoa <>k muntatu du baina Generalitat-ek eskupeko diruaz horniturik. Bestela, parte handi bat herriaren laguntza zuzenez egin da, laguntzazko bonuen bidez edo.
A.- Eta Generalitat-ek dirua ematerakoan ez al da susmotan sartzen ideologi kontuak direla eta?
C.- Esate batera, "Tren de las nacions'' delako horretarako ere laguntza eman zuen, eta tren horren bidez autodeterminazioa eskatu nahi zen Estrasburgon. Eta halere dirua eman ziguten. Izan ere, Generalitat-eko jende konkretu bat oso fidagarria da kontu horietan, benetako nazionalistak dira. Adibidez, gure artean sektore radikalak eta moderatuak daude. Aurrekoek eramaten dute iniziatiba gehiena, eta bigarren dirua jartzen dute. Alde batetatik, batzuk erreparo txikia daukate diruz laguntzeko, eta gero geuk ere erreparorik ez jasotzeko.
A.- Eta zuen ustez, zein arrazoin egon daiteke sektore moderatu horiek ideologikoki urruti dauden batzuri dirna emateko?
C.- Hor badago gauza inportante bat, haiek ere katalaneraren normalkuntzan sinetsi egiten dute, Pujol-etik hasi eta azken hontselariraino. Han ez dago berezketarik hausturaren aldekoak eta reformaren aldekoen artean. Desberdina da. Bestalde, bai guk eta bai haiek garbi ikusten dugu geldirik gelditzen bagara hizkuntza pikutara doala. Badago jenderik uste duena hizkuntza bere horretan utzita aurrera egingo duela, eta orain arte uste zabalduena hori bazen ere oraingoan erresistentzi taldeak sortzen hasi dira. "Crida", bera hasera batetan "intelektualen manifestu''famatu haren aurrean erresistentzi erreakzio bat bezala sortu zen eta azkenean mugimendu popular bat bilakatu da.
A.- Hemengo zenbaitek uste du Catalunyan hizkuntza salbatuta dagoela honez gero...
C.- Ezta urrutitik ere. Han guztiok konsziente gara -gobernukoak eta besteok ere– katalaneraren egoera oso larria dela, eta berehala ez bagar mugitzen, bereak egin duela. Akabo. Han umeek ere erderaz egiten dute eta O.H.O.ko irakasleek espainoleraz ematen dituzte klaseak Generalitat-ek ez dielako soldata berezirik ematen katalanera ikasteko. Atzerapen handi horretaz jabetuak gaude guztiok. Noski, Euskal Herriko kasuan desberdina da, zeren badirudi Jaurlaritzan dagoen Alderdiak ez duela nahi, edo ez dela konturatzen, eta ez dela horretarako gai.
A.- Eta datorren urterako asmo berririk ba al duzue?
C.- Joan den urtean Estrasburgoko Parlamentaurekin egin genuen proba hori, trenarena, eta badirudi ondorio onak eman dituela, zeren bi talde parlamentariok aintzakotzat hartu dute gure informea aztertzeko asmoz. Eta nolabait posibilitatea agertu da Parlamentu horri azalpen bat egitera behartzeko, hau da esan dezala ea nazio guztiei aukera berdina ematen zaien beren etorkizuna erabakitzeko. Ez dakigu aukera hori itxi egingo den edo zabaldu, baina garbi erakutsi digu badagoela maila internazionalean exigentzia bat erabiltzerik, Espainiak eta Frantziak sinatuta dauzkaten paktuak bete ditzaten. Bide horretatik segitzea erabaki du «Crida>>ko asanbladak eta 83rako beste tren bat antolatzen saiatzea.
A.- Ba al daukazue zehaztasun handiagorik ematerik?
C.- Beno, beste tren bat muntatzea baina Estrasburgora izan beharrean, aurtengoa Bruselasa, Nazio Batuetako egoitzara. Ahalik eta delegazio gehienak bildu eta iskanbila nabarmen bat biztu. Bi gai eramango lirateke eskaera gisa, bat Nazioen Europari buruzkoa, eta bestea autodeterminazioaren eskaera. Eta horien azpian, kolokan jarri nahi dira Europa estatuen bidez mamitzearen alde ari diren saioak.
A.- Maila hadiagoetara jotzea pentsatu al duzue?
C.- Bai, hurrengo pausua, 84an edo 85an, Nazio Batuetako Deskolonizazio Batzordera jotzea litzateke. Bertara jo eta Estatu Espainoleko nazioen deskolonizazioa eskatu. Hau da, beste herrialde kolonizatuetan parte hartu duen bezala, hemen ere parte har dezala. Zeren badirudi bakarrik beltzak dauden tokiak direla kolonizatuak, eta ez dut uste beltzez margotu beharko dugunik sinets dezaten kolonia bat garela.
A.- Pentsatu al duzue beste nazioetara zabaltzea iniziatiba hori?
C.- Hain zuzen ere, <>ko asanblada horretan erabakia hartu zen "Nazioen trenaren", iniziatiba hori extensiboa izan zedin. Hau da, Catalunyatik bakarrik irten beharrean, beste nazioetatik ere abia daitezela beste hainbat trena. Esate batera, lehen tren honetarako guk apuntatuta geneuzkan zortzirehun bat pertsona hamabina mila pezeta ordainduz. Beraz, horrek esan nahi du guztion artean iskanbila dexente bat izan genezakeela. Corsikan konforme daude eta antolatuko dute; Euskaditik egiterik balego, eta era berean Bretainiatik eta Galestik, Suizan Jura-ko errepublikak babestuko luke ekintza eta enbajadore gisa jokatuko luke, Suizako diputadu radikal bat ere prest egongo litzateke.
Guzti horren bidez, nazioarteko propaganda kanpaina handi bat muntatuko litzateke arestian aipaturiko puntuon alde.
A.- Bretainiatik jaso al duzue erantzunik?
C.- Estrasburgora joan ginenean gurekin bi bretoi etorri ziren, eta txundituta gelditu ziren Parlamentuko presidenteordeak jaso gintuenean hirurogeitamar delegazio denetara. Egia esan, berak uste zuen delegazio kultural bat ginela, eta oso texto gogor batekin aurkitu zen, erabat puskatzen zuena Europako gaurko eredua, eta gelditu zen ez zekiela zer esan, eta presidenteari pasako ziola esanez atera zen apur bat larrialditik. Hori ikusita, bretoiak oso ilusionaturik atera ziren eta parte hartuko zutela agindu zuten.
4-7

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaKATALUNIA

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude