Euskal Presoak: Hilabete Gose-Greban


1982ko urriaren 24an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Iñaki Esnaolari, Iñigo Iruini eta Puerto kartzelako preso baten senideei elkarrizketa.

Euskal Presoak: Hilabete Gose-Greban
Irailaren 25ean gose-greba mugagabe batean sartu ziren Puerto, Alcala, Yeserias eta Carabanchelgo E.T.A.ko euskal presoak. Gudarien eguna, Txiki eta Otaegiren heriotz urteurrena baino bi egun lehenago. Hauteskundeetarako kanpaina hasterakoan.
Preso zenbaitentzat hirugarren gose-greba suposatzen du honek urtebetera ailegaten ez den epe baten barruan. Beste zenbaitentzat bosgarrena bi urtetara iristen ez den denbora tarte batean. Baten batentzat bederatzigarrena ere ba da gose-greba hau.
ARGIA zeure eskutan izan dezakezunerako zerbait gertatua izango da, okerra bat gerta bide diezaike ordurako norbaiti edo agian amaituko dute ordurako beren greba.
Guzti hau dela eta IÑAKI ESNAOLA eta IÑIGO IRUIN abogatuekin hitzegin dugu, hala nola AMNISTIAREN ALDEKO BATZORDEAK-ekin eta Puertoko preso baten senideekin.
Sartuak ditugu presoak gose-grebaren laugarren astean. Bista galtzen hasiak dira batzuk. Gaur bertan dio egunkariak 35 kilotan eraman dutela Yeserias-tik hospitalera emakume bat. Ez da hau hospitalean dagoen bakarra. "Hezurretan daude geure mutikoak" zioen Puertoko baten aitak.
ARGIA: Zein da une honetan kartzelatan oraindik gose-greban dirauten presoen kopurua?
ABOGATUAK: Ezin daiteke zenbaki zehatzetaz hitzegin, ze jakingo duzun bezala oso aldakorrak izaten dira zenbaki hauek. Gartzelatik gartzelara gelditu gabe ematen diren preso trasladoekin ere zaildu egiten da zenbaki fijo bat eskeintzea. Gutxigorabehera aipatuko ditugu beraz.
Yeserias-en 14-k hasi zuten gosegreba. Gaur kalean daude bost eta hospitalean beste bat (beste gaurko hau bigarrena litzateke). Zortzik diraute totalean hamabi direlarik barruan daudenak.
Alcalako bigarren moduloan 40 gose-greban 47 presotik. Hirugarren moduloan 23,48 presotatik, eta laugarrenean 39,47tik.
Carabanchelen 55 preso baldin badaude horietatik 34 dira gose-graban ari direnak.
Puerton 55, 80 tik.
ARGIA: Zergatik ez dira besteak ere hasi? Zeintzuk izan daitezke horren arrazoiak?
ABOGATUAK: Arrazoi horiek pertsonalak izaten dira. Taldean hartzen da gose-greban sartzea, bainan gero bakoitzak hauta dezake sartzca ala ez. Ba dira batzuk osasun arrazoiengatik sartu ez direnak. Ba dira beste batzuk juiziotan dabiltzala eta nahiago izan dutenak ez hastea. Dena dela juiziotan dabilen bat baino gehiago sartua da greban.
ARGIA: Presoen egoera fisikoaz kuestionario zenbait atera da EGINen egun hauetan. Zein da zuen ustetan haien barneko egoera. Nola deude animoz?
ABOGATUAK: Moral handiarekin ikusi ditugu presoak kartzeletan. Gure mutilak gero eta ahulago ba daude ere osasunez gero eta indartsuago dira beren animotan. Laguntza handia eskeintzen dute elkarrik. Ba dira batzuk 9garren gose-greba dutela oraingo honekin. Askok 5garrena bi urte baino lehen, eta hirugarrena urtebetean beste zenbaitek. Asko laguntzen dira beraien artean.
ARGIA: Zeintzuk dira gose-greba honen helburuak?
ABOGATUAK: Horretarako Irailaren 25ean E.T.A.ko presoek argitara eman zuten komunikatua irakurtzea da bidezkoena. "... oraingo honetan ez dira geronekiko kondizioen erreibindikapenak izan gose-grebaren erabakia hartzera bultzatu geituztenak, Espainiako estatu zanpatzailearen "rehen" politiko bezala. Ez dira bereziki arrazoi horiek izan. Oraingoak arrazoi oinarrizkoagoak ditugu, globalagoak, Urriaren 28ko hauteskundeen inguruak mugatzen duen kojuntura berezi baten funtzioan diren lorpen politikoena". Horrekin batera zera diote, beren borroka bideak oso mugatuak direla bai metodoan bai espazioan. Bainan beren neurrian eta beren harma bakar horretaz, gose-grebaz baliatuko direla herriak daraman borroka bultzatzeko.
ARGIA: P.N.V.k esan du "En este caso concreto hay un claro intento de capitalización electoral en el manejo de estos presos y esa manipulación la lleva a cabo gente que está fuera de las cárceles y que todos conecemos".
ABOGATUAK: Betikoa. Gosegreba bat ordea boto batzuk ateratzearen gainetik dago. Presoek KAS alternatibako puntuak bete daitezen eskatzen dute. AMNISTIA da puntu horietako bat, eta ez hori bakarrik, beste puntu guztiak globaliza ditzakeena, 76-77 ko enzerronetan herriak uiertzen zuen modura uiertzen bada behintzat. Ez batzuk kalera ateratzea berriz ere gartzelak betetzeko. Kondizioak aldatu behar dira zeharo. KAS puntuak lortu amnistia benetazkoa izan dadin. Gaurko beren borrokaren bidez "taktikoki" eskatzen dute botoa H.B.rentzat. Bainan hori da une honetan ETAko presoek KAS puntuak lortzeko eta herri mugimendua indartzeko H.B. indartzea ikusten dutelako egokien. Taktikoa da zeharo.
ARGIA: Amnistiaren aldeko borroka inutila zela une honetan, zioen artikulu batean Joseba Elosegik...
ABOGATUAK: Inutila ez, beharrezkoa da guztiz. Herri zapaldu batek ez badu amnistia eskatu behar duenik sentitzen... bi gauza esan nahi ditu horrek: bat, edo presoak bere horretan uzten dituela, hau da zanpatzailearekin bat egiten dela herri hori. Edota, bi, ez dagoela presorik, hau da, herri hori zeharo hilik dagoela.
ARGIA: VIII.asanbladarekin bat datozen beste zenbait presok ere hartua du erabaki berbera. Nola daude hauek?
ABOGATUAK: Gu ez gara horien abogatuak. Horietaz dakiguna prentsan agertutakoa da. Bederatzi edo hamar egun daramatzate Nanclaresen eta Alcalako aurreneko moduloan.
ARGIA: Aldatzen al du zerbaltetan gartzeletako barne errejimena preseen gose greba honek?
ABOGATUAK: Ez, ez, errejimen berbera daukate, egoera honetan dagoen pertsona bati ekar diezazkiokeen kalteak eta guzti. Puerton esatebaterako patioan pasa behar dute ia egun guztia. Eta hozten hasia da eguraldia. Bestalde gero eta okerrago jartzen ari dira funtzionarioak, ahal duten guztia izorratzen saiatzen dira. Alde honetatik jokaera berezi bat antzeman daiteke Puertoko funtzionarioen artean. Parteak erabiltzen dituzte presoak zigor-geletara eramateko eta han egoera okerrago baten aurrean gose-greba utz dezaten. Txantaje egiteko darabilzkite: Ostiralean bertan bost parte sartu zituzten inolako motiburik gabe.
ABOGATUAK: Beste era batetara ere ari zaizkie txantajea egiten. Gose-greba bukatzerakoan kondizio ahalik eta egokienak behar ditu presoak errehabilita dadin. Mehatxuka ari dira funtzionarioak gero zigor-gelatan sartuko dituztela eta utz dezatela greba.
ARGIA: Komunikatuan mugagabetzat jotzen zuten greba. Ba al dator bukaera edo...
ABOGATUAK: Hori beraiek esango dute. Batera gainera. Denak batera sartu ziren bezalaxe, denen artean erabakiko dute noiz utzi.
ARGIA: Beste gose-grebetan kaleko mobilizapenekin batera zetozen presoak, mobilizapen hauek bultzatuz edota alderantziz mobilizapenak presoen gose-greba bultzatuz. Oraingo honetan aldiz ezer gutxi ikusi da lalean presoen alde.
A.A.B.: Egia esan gauza gutxi egin duk kalearen gainean. Hitzalditxoren bat Donostian. Tolosan oso ondo egon huen lehengo igandean Beotibar frontoia tope tope eginda jendez beteta, Gogor, Josetxo eta Angelari eskeinitako omenaldi batetan. 1.300 pertsonatik gora. Bertsolariak, hizlariak, kantariak.
ARGIA: Dena dela prestatuko zenituzten ekintzaren batzuk azken egun hanetarako?
A.A.B.: Bihar hain zuzen hasiko dira ekintza hauek. (Astelehenean hitzegin genuen, 18an). Gipuzkoako herri batzutan (Orereta, Hernani, Tolosa, Ordizia, Zarautz, Arrasate, Eibar, Donostia) kartelaketak eta kateaketak izango dira arratseko zortziretan. Baitaere Gasteizko Virgen Blancan, Iruiñeako Plaza del Castillon eta Bilboko Arenalean. 27an ekintza bera. Gartzeletara bisitak egingo dituzte elektoek eta kandidatoek. 23an entzerrona bat izango duk zortziretan, Gipuzkoan, Iruiñean eta Gasteizen. Manifestapenak gero.
ARGIA: Gose-greba hau politikoa dela diote presoek, helburu orokorrak dituela. Zeintzuk dira presoak izatera daramatzaten kondizio politikoak?
A.A.B.: Preso eta atzerriratuak, ze hauek ere hor baititugu eta ezin genitzake ahantz, gure herriak Madrilekogobernupean jasaten duen egoera errepresiboaren ondorioz sortzen dira. Aspaldidanik hasitako errepresioa eta eguneroko bizitzan jasaten duguna. Desintegrazio nazionala, euskararen egoera, torturak, gizartearen nuklearizazioa, langileriaren egoera... Askatasun ezak eta askatasun hori ukatzen duen Estatu zanpatzaileak, herriko sektore guztiak enfrentatuz sortu ditu presoak eta atzerriratuak.
ARGIA: Guzti hori ikusi ondoren nola ulertzen duzue AMNISTIA?
A.A.B.: AMNISTIAk bi parte ditu bata bestea bezain garrantzitsua. Bata da presoen irteera eta atzerriratuen herriratzea. Bestea presoak eta atzerriratuak sortarazi zituen askatasun eza desagertzea, hau da Euskal Herriko askatasuna lortzea. Lehenbiziko partearekin gelditzea "sasi amnistia'' bat litzateke, zeren eta horrelako "amnistia" bat ematen duen Estatu aparatoak errepresiboa izaten jarraitzen badu eta askatasun helburuak ezkutuan jarraitzen badute Euskadirentzat, berehala sortuko lirateke preso berriak.
ARGIA: Zer nolako bitartekoak ikusten dituzue amnistia hori lortzeko?
A.A.B.: Guretzat AMNISTIA lortzeko bide bakarrak era eta molde guztietako borroka eta Euskal Askatasunerako Mugimenduaren aurrerapena dira. Hau da, ez da amnistiarik lortuko beste moeta guztitako erreibindikapenak lortzen ez den heinean. Eta hori bultza dezakeen eta bultzatuko duen bakarra Herria da.
ARGIA: Besterik?
A.A.B.: Oso interesgarria litzateke presoei eta atzerriratuei animoak ematea telegramen bidez. Horra hor zuzenbideak eta konsignak
TEXTOA: "BAT GATOZ ZUEN BORROKAREKIN. ANIMO!"

Prisión de A1calá:
Centro de Cumplimiento Alcala de Henares
Carretera Meco
MADRID-2

Cárcel de Carabanchel:
Prisión Provincial
Apartado de Correos 27.007 - Tercera Galería
MADRID

Cárcel de Yeserias:
Prisión Provincial de Mujeres
Juan de Vera, 10 - Apartado de Correos 7.017
MADRID-7

Cárcel de Puerto:
Centro Penitenciario de Cumplimiento Rodriguez, I
Puerto de Santa Maria (CADIZ)

Tema exiliados:
Dirección ANAI ARTEA: 16 Rue Mariongaray - San Juan de Luz (FRANCIA)
TXOMIN ITURBE: Maisón D'Arrete 64.100 - BA IONE (FRANCIA)

TEXTOA: ANAI ARTEA: "ERREFUXIATUEK EUSKADIN BIZI BEHAR DUTE. TXOMIN ASKATU".
TEXTOA: TXOMIN: "IRAUNGO DUGU IRABAZI ARTE"

Hau da segurutik ikusitutako partetik inplikatuen sentitzen dena, bihotzez eta sentimenduz, eta maila guztitan nahi bada. Gogorra da benetan bere semea Puerton duen aita baten aurrean egotea. Bere begiradak paretaren zuritasuna dakarkizu gogora. Zeure aitarengan pentsatzen duzu. Bere semearengan.
"Bisitak egiterakoan ahal duten guztia saiatzen dira gu izorratzen. Puertoraino joan eta edozein alukeria bilatzen dute zeure semea ikus ez dezazun. Egun batean libro de familiagatik. Beste batean karneta kadukatu zaizulako. Hurrengoan anaia bat soldaduzkan izateagatik kartila militarrekin doalako".
Hori zioen baten aitak. Emaztea berriz izututa zegoen hartzen dituzten "seguritate" neurriengatik.
"Hiru kontrol pasa ondoren, dena begiratu eta katxeatu ondoren sujetadorea ere kentzea agindu zidaten, makina detektore batek piiit egin zuelako. Beraiek badakite hebilarena dela, bainan bost ajola. Guri hau egiten badigute, zer ez diete egingo geure mutilei?".
Gartzela barruan dagoen mediku asistentzi falta salatzen dute, eta beraiek kanpotik saiatzen dira hori konpontzen hemengo medikuekin ahal duten neurrian gose-grebalarien egoera jarraituz.
"Orain gose-grebaren bukaera posiblearen ondorengo egunetako presoen errehabilitazioa prestatzen hasiak gara. Astebete, hamabost egun edo gehiago beharko dituzte normaliza daitezen. Pentsa hori zer izan daitekeen han barneko kondiziotan. Gainera, gauza dira funtzionario horiek greba buketu eta hurrengo egunean babarrunak eta haragi egosia emateko presoei. Bitaminak, esnea, eztia, fruitu sikuak eta horrelakoak prestatzen hasiak gara badaezpadaere".
Joxe MOLLARRI
20-22

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakPresoak
PertsonaiazESNAOLA1
PertsonaiazIRUIN1
EgileezMOLLARRI1Politika

Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-09-08 | Sustatu
Hiru urteko isilaldiaren ondoren, Bermeoko Itsuki Irratia berriro uhinetan da

Itsuki Irratia Bermeoko ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera arte. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute.


2025-09-08 | Bertsozale.eus
Bertsolaritza lurralde guztira hedatzeko apustua egingo da Nafarroako Bertsolari Txapelketan

24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


Tunisian dira, abiatu eta astebetera
“Flotillaren aurkako eraso bat Palestinaren aldeko greben pizgarri balitz, ongi etorria litzateke”

Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek –abizenik ez du eman nahi– ARGIAren galderak, igande... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


Eguneraketa berriak daude