BEKEREKE Antzerki Taldea Fenix Hegaztia Bezala...


1982ko apirilaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bekereke antzerki taldeari elkarrizketa

BEKEREKE Antzerki Taldea Fenix Hegaztia Bezala...
«Sucesos»en orrialdetatik atera eta TEATREROEN eszenatokira dakargu berria; Arabako herrixka batetan, Birgala Menorren, BEKEREKE Antzerki taldeak antzerki talde batek lantoki eta bizi lekua zeukan, zeukan diogu erre egin bait zitzaien etxea. Aitzaki hori dela eta beralekin kontaktuan ipini eta hizketan jardun ginen taldeko partaide batekin. Euskal Herrian bertan lan egin arren kanpoan ezagunagoa den talde honen iritzi eta asmoak jakiteko.
Esan nahi dugu ere Apirilaren 24ean Gasteizeko Mendizorrotza polikiroldegian jalaldi bat ospatuko dela BEKEREKE taldearen alde, ezbeharrean laguntzeko... Beraiek esan ziguten jaialdi hori zer izatea nahi zuten: «Jendeak ondo pasatzea nahi dugu, umore askoko zerbait egin, antzerkia eta musika sartuz». Han izango gara TEATREROOK, eta bitartean hemen duzue sukalde batean egindako elkerrizketa hau BEKEREKE taldea zertxobait ezagutzen hasteko...
Argia.- Hasteko kontatu BEKEREKE taldearen historia, nola hasi zen, nondik sortu zitzaizuen asmoa...
BEKEREKE.- Gauza 80ko udaran hasi zen Lekeitioko "Txirulirulin" taldearen proposamen baten ondoren, bederatzi pertsona bildu ziren Burgoseko Valle de Menan esperientzia bat egiteko. Hura ondo atera zen eta Arabara etorri ziren Virgala Menorrera bertan etxe bat hartuz. Bost pertsona hasi ziren eta gero taldea berregituratzen joan da eta orain zazpi gara.
Argia.- BEKEREKE taldea ez da oso ezaguna inguru hauetan...
BEKEREKE.- Bai, harrigarria dirudi hemengo antzerki talde bat izanik, gehienbat kanpoan garela ezagunak; izena eta aktuazioak kanpoan daude. Kontaktuak han ditugu, adibidez Murciako antzerki talde batetako lagun bat duzula eta hango udaletxeak deitzen zaitu hara joateko. BEKEREKE Bilbon eta Gasteizen asko agertu izan da, Lekeition eta Portugaleten ere bai... baina askoz ezagunagoak gara estatuko hegoaldean. Hori izan da bultzada handik etorri delako... Hegoaldera zoaz jalaldi batetara eta han beste jende batekin kontaktatzen- duzu. Hala ere, geure asmoa udara honetan inguru hauetan lan egitea da, Euskal Herrikoak garenez hemen ezagutu gaitzaten, piska bat hemen sartu...
Argia.- Zein motatako antzerkia lantzen duzue, hitzegindakoa ala...
BEKEREKE.- Kaleko antzerkia da guk egiten duguna. Istorio bat asmatzen dugu, herri txiki batera edo hiri batera joaten garenean kalean aurkitzen ditugun elementuak erabiltzen ditugu eszenografia bezala. Pasakaleak egin ditugu eta bagenuen pailazoen espektakulo bat ere; bainan denetan hitza bigarren lau batean uzten dugu, istorioan ere bai, akzioari ematen diogu garrantzirik handiena, hitza oso gutxi sartzen dugu.
Argia.- Eta sartzen duzuenean zer egiten duzue euskeraz, gazteleraz...?
BEKEREKE.- Orainarte egin duguna gazteleraz izan da, baina planteiamenduak: badoaz euskaraz egiterantz, geure artean hitzegin dugu eta taldeak pentsatzen du euskaraz egin nahi duela antzerkia. Gazteleraz ere; adibidez guztia gazteleraz egiten den herri batera joaten bagara, ba gazteleraz egingo dugu. Baina, beno, euskara sartzea erabaki dugu.
Argia.- Profesionalak zarete, baina nola ulertzen duzue profesionaltasun hori?
BEKEREKE.- Guk gauza bat pentsatzen dugu horri buruz, teatroa ez dela guretzat bizi bezala, ez ditugu zortzi ordu sartzen eta badago, hori ofizinako lana balitz bezala, ez. Teatroa guretzat bizi da, ez gu,.. zaila da esplikatzen. Ez da guk zortzi ordu ditugu egunean eta iasta. Igual, guk zazpi ordu egiten baditugu teknikoki dena teatroa, gero beste mila asunto geure artean eztabaidatzen ditugu; elkarbizi gara eta sukaldean hitzegiten diren mila gauza antzerkikoak dira eta bazkaltzeko orduan prestatzen ari garen istorioko pertsonaietaz hitzegiten dugu.
Argia.- Ze izango litzake, piska bat teatroarekin bizi, ez da?
BEKEREKE.- Bai, hori da, gutxigorabehera. Argi duguna talde mailan mendian bizi nahi dugula da, naturarekin bat, kreaziorako oso baliagarri delako; eta noski, guk nahi dugulako ere.
Argia.- Ze bizimodu daramazue? Zer egiten duzue egunean zehar zuen formakuntzarako?
BEKEREKE.- Entrenamendua behar beharrezkoa da, ez Fisikoki bakarrik, baita kontzentramendu mailan ere. Orduan, altxatzen gara eta ordu t'erdiz egiten dugu entrenamendua, ariketa batzu, ahotsa landu, fotinga ere; ondoren prestatzen ari garen montaian lan egiten dugu. Gero, tailerra dugu–gure ustez norberak bere gauzak landu behar ditu–; behar dugun materiale guztia guk prestatzen dugu. Bakoitzak bere pertsonaiarena osatu behar du, baina adibidez lamina batzu jarri behar direla edo baul bat konpondu, ba ikusten da ia nork egin nahi duen. Honek ia egun guztia eramaten digu, baina baditugu euskarazko klaseak gure artean eta rnusikazkoak ordu bete edo.
Argia.- Irakasleak edo monitoreak eraman izan dituzue?
BEKEREKE.- Astean behin jaisten gara, edo hobe jaisten ginen, Gasteiza; bakoitza bere klasera zihoan eta aste barruan bakoitza bere aldetik aritzen zen. Solfeatu guztiok batera egiten dugu, batek besteei entzuteko...
Etxea erre baino lehenago hasi ginen jendea ekartzen ikastaroak emateko, "puesta de escena" ahotsa ere ekarri genuen, dantza... Etxea erre zaigunez lehen kurtsilo honekin gelditu gara, baina abuzturako ahots ikastaro bat egin nahi dugu ...
Argia.- Horretaz gain ze beste asmo dituzue?
BEKEREKE.- Orain montaia bat bukatzen ari gara, istorio bat da, kaleko montaia bat. Bere izena "BATZUETAN"... da. Badugu asmoa pasakaleekin jarraitzekoa eta agian aurrerago barruko zerbait egiteko projektua dago, ez dugu zehaztu, asmoa besterik ez da... Eta aldi berean ikasten eta aktuatzen jarraitzea ere. Gure ustez aktuatzen asko ikasten da (eta gainera bizitzeko behar dugu). Oraingoz nahi duguna, gure kontura, Euskadin zirkuito bat irekitzea da, beti daude kontaktuak beste antzerki taldeekin noski.
Argia.- Eta zer gertatzen da baserriarekin?
BEKEREKE.- Etxe guztia pikutara joan zen eta oraingoz lokal eta etxe gabe gaude. Gernikan etxe bat utzi digute. Bestela aktuazio proiektoak baditugu. Apirilaren 12tik l9ra Murcian aktuazioak ditugu (handik bueltatzerako lokala behar dugu, ezin duguna da gelditu). Baditugu beste jaialdi batzu hitzeginda, Ekainean Cordoba eta Zaragozan eta Maiatzean Madriden. Moral handiarekin gabiltza, nahiz eta desgraziak ingururatzen gaituen, jo ta ke ari gara lanean.
Mikel ANTZA Eneko OLASAGASTI
34-35

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakBEKEREKE
EgileezANTZA1Kultura
EgileezOLASAGASTI2Kultura

Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Indendentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Biktimen artean lau kazetari hil daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude