Ocaña:Bizi Eta Ongi Pasa


1979ko urriaren 14an
Pepe Ocañari elkarrizketa.

Ocaña:Bizi Eta Ongi Pasa
Buruan Charloten kapela, bizkarrean eta gerrian, pañueloa, eskuan bastoi bat eta lepoan koilare bat daramatza. «Ai neska, mutil hori ze ona dagoen, herri honetan mutil ederrak daude baina mentalitate hestua dutenak. Dena dela niri herri hau asko gustatzen zait.» Horrela hitzegiten zuena, Pepe Ocaña da. Donostiako Zine Festibalaren azken egunetan agertu zen hemendik eta bere grazia han hemenka erakutsiz bat baino gehiagori une alaiak pasarazi zizkion.
Hitz jario izugarria du eta bere izaera, homosesual izaera inongo konplexurik gabe agertzen digu.
Z.A.–Euskal Herrian zenbat aldiz egon zara?
–Azkeneko aldiz iaz etorri nintzen, Iruiñean poliziak atakatu zuenean han nengoen. Noski San Ferminetan izan zen baina ez zen gogoratzen. Lau bat urte etorri gabe eta gogo handiz etorri nintzen.
Z.A.–Eta lagun asko al duzu hemen?
-Bai, dexente, nik zenbait euskaldun progre ezagutzen dut, modernoak direnak, pintore eta horrelako jendea.
Z.A.-Eta zer iruditzen zaizu gure herri hau?
-Nirekin hemen, beti oso atsegina izan da jendea, oso ondo pasatu dut. Dena dela ikusten da herri izorratu bat dela, egur asko eman diote eta normala da horrela egotea.
Homosesualei dagokienez nahiko zapuztua dago; neri adibidez, ez zaizkit batere gustatzen zer diren agertzeko hemendik Barcelonara joaten direnak. Hemen arazo politikoa oso bortitza denez, behar bada beste arazoak ez dira hain garrantzizkoak izango; baina garrantzia badute, bai eta ez, zeren roilo sesuala da azken finean inportanteena, neretzat bai behintzat. Bueno, inportanteena, gero roilo politikoan sartuko bazina...
Zu egun guztian libertateaz mintzatzen arituko bazina eta gero pertsona bati bere roilo sesualean ez bazenio askatasunik utziko eta politiko bat homosesuala dela jakingo balute, seguro mundua eroriko litzaiokeela. Hor duzu PSOE eta Peces Barbaren kasua.
Z.A.–Egia da, hemen kasu honetan aurkfitzen direnak ez dira diren bezala agertzen, baina uste duzu arazo pertsonala dela ala gizarte osoarena?
–Euskadin arazo hau beldurgarria da eta dudarik gabe haientzat okerrago, zeren neska!, horrela pasatzen dute. Dudarik gabe arazoa gizartearena da, eman diguten edukazio zikiratuarengatik da.
"Ni Liberatua Nago"
Z.A.Jendeak zen penteatzen du zuetaz, homosenualetaz?
–Jenrleak uste du homosesuala taberna sofistikatuetako jendea dela eta moda eta horrelako gauzetan bakarrik pentsatzen dutela. Nik uste dut maitasuna gizon batekin egitea emakume batekin egitea bezala dela eta iruditzen zait homosesualetaz eta homosesual ez direnetaz ez dagoela hitzegiterik, baizik eta, maitasuna egin eta bizi nahi dutenetaz hitzegin behar dela, hau baita munduko gauzarik inportanteena.
Z.A.–Zer iritzi duzu Homosesualen Askatasunaren aldeko Frenteetaz?
–Ni asko izorratzen nau Askatasunaren aldeko Frente hauetako bat gizarteak onar dezan Gobernuak legeztatzeko eskatzeak. Baina bueno! Zer legeztatu behar da? Adi ezazu, zer gertatzen da; nik ez dut homosesual bezala legalizatu nahi, ni lurrean arrazoitzen duen bat bezala naiz, nik ez dut behar inork liberatzea, ni ez naiz Sección Femeninakoa.
Z.A.–Baina talde horieteko jendearekin harramanak izango dituzu, ez?
–Ez, begira, niri gustatzen zaizkidanak Colectivo GAYkoak dira, liberalak, anarkistak. Hauk dira liberatuen daudenak eta buruan roilo txar gutxien dituztenak. Zuk egiten duzu manifestapen bat eta travestiak ez daitezela sar esaten duzu. Adi ezazu neska, eta gero gainera zera esaten dizue: hauk sartuko balira imagina txarra emango luketeela. Jendea itxurarengatik zenbait kezkatzen den; zoratuak daude honekin.
Z.A.–Zuk noiz eta non hautsi zenuen lehenagoko biziarekin?
–Ni Andaluziatik irten nintzenean aldatu nintzen. Catalunia, Barcelonan liberatzen ez bazara lerdo bat zarelako da. Andaluzian eduki nituen arazoak; ni bezalako pertsona batek herri txiki batetan bizitzeak suposatzen dituenak izan nituen; orain oso popularra naizenez onartzen naute, baina eder hori! ikusiko genuke bestela izan balitz. Cataluinan berriz askatasun gehiago eduki nuen, ez catalanengandik, baizik hiri kosmopolita batean dena irekia dagoelako.
Z.A.–Poliziarekin inoiz arazorik izan al duzu?
–Nik? Jo, behin Barcelonan emakume zaharrez jantzita nindoan eta munizipalek lehenengo kalean izugarrizko egurra eman zidaten eta gero Komisarian jarraitu zuten eta gainera munizipalak! Nik gorrotoa diet, ezin ditut ikusi ere egin. Pistola bat edukiko banu..., sentitzen dut baina ez ditut aguantatzen. Espetxean sei egun pasa nuen, baina oso ongi egon nintzen; sartu nintzenean Joglars batekin topatu nuen eta ezin sinesturik geratu zen. Baina izugarria montatu zen, catalanek nerekin oso ongi montatu dute. jendea aulkietatik altxatu eta munizipalei denetatik bota zieten; hau beste kasutan ez da gertatzen.
Helburua: Ongi Pasatzea
Z.A.–Hain popularra izatera nola iritsi zara?
–Gazte, nere graziarengatik. Ni beti katxondeoan nabil eta Jendeak farre egin behar du; hemen humorea galdua dago.
Ni orain adibidez Santanderren egon naiz pelikula bat egiten eta hango jendea jainkoa baina serioagoa du. Egun batean tipo batek, "tío bueno" esan niolako izugarrizkoak eman zizkidan; marikoiak ez, marikoiak ez esaten hasi zen eta egurtu ninduen, ulertzen nauzu ez? Bukatu eta Donostiara etortzea erabaki nuen eta hemen ez dut inongo arazorik izan; jendea osa ongi portatu da nerekin, ez dakit herrikoia naizelako, nere sinpatiarengatik, denak osa atseginak izan dira. Herri honek tarteka disfrazatzen den jandea behar du; ni askotan disfrazatzen naiz ez baitzait beti berdin ibiltzea gustatzen bainan zera esan nuen: berdin ibil hadi, jendeari farre eginarazi eta bale.
Z.A.–Jendeak farre gutxi egiten duela uste al duzu?
–Hemen bai behintzat. Es ke normala da, zuk esango didazu; bihar kale horretan mutil bat hilko balute, jendea beldurturik legoke.
Z.A.Santanderren zer ppelikulatan egin duzu lana?
–Pelikula, "Manderlein" tituiatzen da eta gaia homosesualena da baina ez du erreibindikapen zehatzik planteiatzen; nik pintore baten papera errepresentatzen dut
Z. A.–Donostisko zinemaldian egon zara, zer esan dezakezu?
–Ba, oso ongi pasatu dut. Paquita Rico fatxarekin sartu nintzen. Zinemaldiaren antolatzaile baten taberna batetan bilatu nuen. Ordu pare bat egon zen «El día de mi cumpleaños» eta horrelako abestiekin eta nik entzuten dudanean gaixotu egiten naiz, ulertzen didazu ez? Eta non etortzen zaidan esanez: "oi Jesús mi arma que yo no tengo acento andaluz, yo tengo acento inglés". Hau gehiegi izan zen, "lo que tu eres es una asquerosa, gorda, vaca, fascista, o sea que yo me voy de aquí, guapa, anda que te den por el culo a ti y al dueño de este bar" eta aldegin nuen.
Z.A.–Baina zibemaldia berez zer iruditu zaizu?
-Badakizu, jaialdi guztiak nahiko tristeak, izan ohi dira, dena diboz betea eta bakoitza bere numeroa egiten; eskerrak dibo trakets bat etorri zenik pixkabat zuzentzea, bestela...
Pelikulei dagokionez, bi bakarrik ikusi ditut, bata Pierre Clementerena eta bestea "Mamá cumplé cien años" Saurarena. Honetan lana egiten duen pertsonai zentralari sari bat eman behar zitzaion, baina Saura espainol zineko mutiko polita... Niri gehien gustatzen zaizkidan direktore espainolak Berlanga eta Buñuel dira, behar bada gustatzen zaizkidan gaiak ikutzen dituztelako. Zinemeldiaren bukaerako jaialdia bai izan zela zozoa, han parte hartu zuten euskaldunek Sección Femeninanoak ziruditen, jende herrikoiagoa ekarri behar zuten.
Pintura Da Nere Kezka
Z.A.–Ikusten denez arazo kulturalak ere kezkatzen zaitu ez?
–Noski, esango didazu maite horrek. Nere kezkarik handiena une honetan pintura da eta ez homosesualitatea; aspaldidanik neure burua onartu, nere bizia bizi eta oso ongi pasatzen dut, eta arazo honegatik kezkatzen direnak beren buruak diren bezala onartzen ez dituztelako da, besteen esanetara datozetako.
Z.A.–Pintura gaur ez da oso herrikoia, beraz zuk nola planteiatzen duzu?
–Nik badakit pintura burgesentzat bakarrik egina dagoela, hori garbi dut. Orain erakusketetarako montaje majoak egiten badituzu, herriko jendea ere joaten da eta hauek nahiz eta ez erosi, fenomeno kultural batetan sartzen dira. Noski, jendea moketadun sala batetan, jende serioa duela atean, etabarrekotan ez da sartzen. Nik egiten dudana oso sentziloa da: zaharrak, amabirjinak, herriko jendeak, ferien montajeak, festak, etab... Gauza bat esango dizut, ni ez naiz ezer konpontzera etorri mundura, bizitzera baizik eta oraingoz lortzen dut.
Z.A.–Eta nola konpontzen zara ongi bizitzeko?
–Begira, bizia disfrutatuz, batzuetan ez didate uzten, beste batzuetan egurtzen naute, baina tira aurrera, beti aurrera jarraitzea da inportanteena, ez?
Z.A.-Esan duzu zuri etzaizula jendeak zuregatik esaten duenaren inportik, baina jendeak zer esaten du?
–Begira, jendea normalean oso hipokrita da eta aurpegira ez dizue ezer esaten. Batzuetan pailaso deitzen didate, baina pailasoa alaia da ez, jendea dibertitzen du! Bueno, tarteka zertxobait inporta zait baina ez gehiegi, ez pentsa. Baina jendea oso..., ez dakit nola deitu. Behin batean Santanderren periodista batek neretzat pintatzea edo emakumez jaztea pose bat zen galdetu zidan, baina hemen zer gertatzen da, batzuentzat bizi guztia izan daiteke pose bat, ez? Nik pintatzen badut gustatzen zaidalako da, ez dakit.
Z.A.–Zer planteiamendu daukazu pinturari dagokionez?
–Beno, nik uste dut pinturak pintoreak sentitzen duena agertu behar duela. Nik uste dut pintorea, poeta bezala. ez dela es eskubikoa, ez ezkerrekoa, ez goikoa, ez behekoa, bera da eta bere lana herriari zuzendua egon behar dela, baina zer gertatzen da? Jendeak ez duela ulertzen, zuk marrazki bat erregalatzen duzu hortik eta hautsi egiten dute, honen errua noski edukazioak dauka. Egoera hau gainditzeko uste duk beharrezkoa dela herrietan muralak, etab. margotzea, baina guk lan horretatik jan behar dugunez, kuadroak ere egin behar ditugu, baina kuadro txikiak egin daitezke eta merkeago saldu. Neri gustatuko litzaidake Euskadiko herri txiki batetan nere mural bat margotzea.
Z.A.–Zer jende tipo da zure obren erakusketetara joaten dena?
–Jende altua, bajua, sukaldariak, langileak, denetarik. Inaugurazioetarako musika banda bat jartzen dut, jendea bere atzetik dantzaka eta abestika biltzen da, gazpatxo hartzen dugu,..oso ongi pasatzen dugu.
Anarkistengandik Gertuen
Z.A.–Nola ikusten duzu homosesualen artean ematen hasi den desestaltzea?
–Gai hau aldizkariak osoki manipulatzen dute, homosesualak modan baitaude. Batzuetan badirudi jendeak onartzen zaituela baina gezurra da, aurrean altzairuzko barrera bat bezala daukate. Neri gertatu zait, iagun batzuen etxera joan lanera eta gaua han pasa behar nuelako beren ohean etzan eta ez zaie batere gustatu, edo esan dizute nahiko ardoa edateko, baina botilak hutsik ikusi dituztenean... Uste dut gizarteak ez gaituela onartuko.
Z.A.–Azken denboraldian taberna asko ireki da homosesualak elkartzeko, zer iruditzen zaizu zuri?
–Neri taberna hauk ez zaizkit batere gustatzen, beldurgarriak iruditzen zaizkik, nik denak erreko nituzke. Bestetik taberna hauetan elkartzen dira marikoi fatxa guztiak eta hauk neretzat pozoina baino okerragoak dira, eskubiak ezkerrak baino gehiago atakatzen baitu. Nik ez dut komunistak esaten zeren Cuban adibidez nola gauden eh? Langileak komunismoarekin: hobeto egon behar badira, nahiago dut ni izorratzea, baina, ez dakit.
Z.A.–Beraz komunistak ez zaizkizu gustatzen.
–Ni ez naiz gobernu komunista batean bizi izan baina daudenetan gertatzen dena ikusirik uste dut faszisten dotrina berdintsua dutela.
Z.A.–Ez. zaude ez eskubiarekin ez ezkerrarekin, beraz non kokatzen zara?
–Ni bizitzarekin nago, jande herritarrarekin, marikoiekin, putekin, etabarrekin nago.
Z.A.–Baina jende hori ez da eskubitarra.
–Noski ezetz, ezkertiarrak dira baina ez komunistak, neri ezker ezkerra gustatzen zait, ezker indartsua baina neretzat hauk anarkistak dira, kontuz, nik ez daukat inongo harnetik.
Z.A.–Eta zergatik identifikatzen zara anarkistekin?
–Nere bizitzako moduarengatik izango da. Ez daukat ,inongo segurorik, nahiko libre bizi naiz, ez nago inongo lantokian sarturik. Uste dut hau mundu guztiak egin dezakeela.
Z.A.-Beraz zer planteiamendu duzu zuk honetan?
-Nik neure montajeak egin nahi ditut, gustatzen zaidan jendearen ondoan bizi eta gehiago ez.
"Euskaldun Bat Eraman Nahi Nuke"
Z.A.-Uste duzu neurriren batetan jendea homosesualitateari dagokionez eboluzionatzen doala?
–Bai noski. Duela gutxi nere lagun bat, orain arte gizonezkoekin joaten zen –neska da– eta orain emakumeekin hasi da, eta esan zidanez lehenago baino gehiago gozatzen omen du; gainera emakumea askoz homosesualagoa da, baina gu baina okerrago dago, askoz erreprimituago. Niri adibidez ezkontza ez -zait batere gustatzen, hori bai negatiboa iruditzen zaidala. Zuk uste al duzu pertsona bati bizi guztian maitatzea posible dela? Gainera hemen dauden mutil ederrekin, ai ama.
Z.A.–Hemen esperientzirik eduki al duzu?
–Bai, baina ez zitzaidan asko gustatu, erabat mozkortua nengoen eta ezer ez, gauza onik ez dut izan. Bikin enamoratu naiz, baina ezer ez, ez naute maite.
Z.A.–Daramazun biziagatik, jende intelektual edo horrelakoekin harreman asko daukazu, eta langileekin zer?
–Jende interesgarria alde guztietan dago, bakarrik, jende aberatsak edo progreak pose gehiago daukate. Langile eta besteen artean dagoen diferentzia hau da, langileek esan beharrekoa aurpegira esaten dizuela.
Z.A.–Zer nahi zenuke Euskal Herritik?
-Ai, zu! euskaldun bat eramatea gustatuko litzaidake, oso onak baitaude, baina ez daitezela hain matxo jarri, zeren barnean denori baidihoakigu roiloa, baina edukazioak burua asko erreprimitu diote.
Hemengo homosesualak denbora pixka bat har dezatela eta libera daitezela, ez utzi Catalunara joaten, jope.
L. AUZMENDI
"Roilo sesuala da azken finean inportanteena, neretzat bai behintzat".
"Nire benetako ezkerra gustatzen zait, ezker indartsua eta neretzat hauk anarkistak dira".
Jaztea eta pintatzea pose bat badira, batzuentzat bizitza guztia da pose bat.
"Nik ez dut behar inork liberatzea, ni ez naiz Sección Femeninakoa".
13-17

GaiezGizarteaSexualitateGay mugimen
PertsonaiazOCAÑA1
EgileezAUZMENDI1Gizartea

ASTEKARIA
1979ko urriaren 14a
Azoka
Azkenak
Hurrengo ikasturterako irakasle gehigarriak jasoko ditu Seaskak

Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


2025-05-27 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsa
Uribarri Jauregiko akanpadan iraganeko borrokak eta egungo nazioartekoak uztartu zituzten

Maiatzaren 16tik 18ra EH Bizirik sareak deituta kanpaldia egin berri dute Uribarri Jauregin. Hainbat ekintza, hitzaldi eta tailer egin zituzten bertan. Besteak beste, Lemoizko zentral nuklearraren, Pasaiako superportuaren eta Olaztiko erraustegiaren aurkako borroketan ibilitako... [+]


Hilberria
Richard Irazusta politikaria hil da, 66 urterekin

Lizarra-Garaziko akordioan hartu zuen parte, Abertzaleen Batasunaren ordezkari gisa. Alderdi horretako bozeramaile izan zen. Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zen 1988an, 1993an, 1995ean eta 1997an. Azken hamar urteotan Hendaiako auzapezorde izan da.


Haur irakurzaleek ere beren topaketa eguna izango dute

Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]


2025-05-27 | Jon Torner Zabala
Artzain eta sukaldariak eskutik, Ja(ki)tea elkartearen liburu berrian

2009an sortua, euskal sukaldaritza tradizionala sustatzea du helburu Ja(ki)tea elkarteak, abeltzain, laborari edota arrantzaleen jarduna nabarmentzearekin bat. Hamaika modura egin dakieke aitortza, eta oraingoan liburu berria plazaratuta azaldu die elkarteak esker ona,... [+]


Analisia
Aroztegiko epaiketa: sorgin ehiza modernoa

Aroztegiko epaiketaren akusazioen –fiskaltza eta akusazio partikularra– idazkiak irakurrita, pentsatzekoa zen epaiketan aterako zituztela froga argiagorik, horrekin bakarrik talde kriminalaren akusazioa oso larria baitzen. Ez ba, bost eguneko epaiketa zuzenean... [+]


2025-05-27 | Mikel Aramendi
Distopia orwelldarra beste 99 urterako Txagos uhartedi urrunean

Erresuma Batuko ika-mika parlamentarioaren mamia zen Keir Starmerren gobernuak, azkenean, sinatu duela Maurizioko Errepublikarekin Txagos uhartediaren subiranotasuna hari aitortzen dion tratua. Hori bai, bertan AEBek (Erresuma Batuaren presentzia hutsaren hurrengoa baita) duten... [+]


ELAk Guardian taldearen kontrako kereila aurkeztu du, Autoglas-Glavistaren itxieragatik

ELA sindikatuak salaketa penala aurkeztu du Amurrioko Instrukzio Epaitegian Guardian Europako lehendakariordearen eta gai juridikoetako arduradunaren aurka, Autoglas-Glavista enpresan izandako gertakariengatik.


Getxoko Udalak EH Bildu zigortu du Palestinari elkartasuna adierazteko mural bat egiteagatik

Getxoko EH Bilduk jakitera eman duenez, Udalak isun ekonomikoa ezarri dio, 2024ko azaroaren 29an, Palestinar Herriarekiko Elkartasunerako Nazioarteko Egunean, Villamonteko eskaileretan Palestinaren bandera marrazteagatik. Udal-zerbitzuek horma-irudia egin eta hiru egunera... [+]


2025-05-27 | Gedar
Ekainaren 30ean hasiko da Pasaiako Escalerillaseko bizilagunen aurkako epaiketa

Bederatzi familia etxegabetzeko prozedura judizialak abiatu ditu Pasaiako Portuak, eta bost familiaren aurkako epaiketari ekingo diote ekainaren 30ean, Donostian. Kaleratzeak geldi ditzatela eta bizilagun guztiei bizitoki alternatiba bat berma diezaietela exijitu du Euskal... [+]


2025-05-27 | ARGIA
50 urteko behargin bat hil da Andosillan, zama gainera erorita

Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.


2025-05-27 | Sustatu
Wikikasi, ikas-egoerak landu ikastetxean Wikipediarekin lanean

Ikas-egoera, Wikipediaren arabera, hezkuntzari lotutako ingurune batean egiten den baliabide eta jarduera didaktiko antolatuen bidez egiten den ekimen pedagogikoa da. Eta hain zuzen ere, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE), euskarazko Wikipediaren sustatzaileak,... [+]


Eguneraketa berriak daude