Eta; Nazio - Askatasunerako Euskal Militar Erakunde Sozialista Iraultzailearen


1976ko irailaren 12an
ETA, Nazio Askatasunerako Euskal Militar Erakunde Sozialista Iraultzaileari elkarrizketa

Eta; Nazio - Askatasunerako Euskal Militar Erakunde Sozialista Iraultzailearen
Erantzunak:
Hona hemen 700. zenbakian, EUSKAL INDARREI GALDEZKA lanean faltatu zen ETA (m)-ren erantzunak. Berandu bederen, iritsi dira.
1) Zure eritziz Euskal Nerriko ekonomiaren akatsik larrienak zein dira?
Euskal Herriko ekonomia aztertzerakoan, aurkientza guztietan gauzak bere gisara agertzen ez direla gogoan eduki behar bada ere, argi ere da noski, bestalde, ez ditzakegula toki batetatik bestetara daudekeen diferentzia guztiak hemen azal, eta, beraz, hala beharrez ikusmolde global eta orokorra izan behar duela gureak.
Nola ez kontutan har, ordea, noizbait guri deusik ere galdegin gabe jarri ziguten zorigaitzeko muga; hain nabari delarik bereziki, berezten dituen bi aldeetako ekonomien arteko desberdintasuna? Halabaina, ipar aldea» deitu ohi dugun euskal hiru Probintzietan, industriarik ezak, izugarrizko jende huste baten kausa delarik, kontraste bat bezala egiten du mugaz beste parteko ordenarik gabeko industri-konzentratze larriegiarekin.
Frantses Estatuak, bere menean, odol husturik, zain gabeturik atxekitzen, eta, egunetik egunera bestelakatzenago duen Euskal Herria, latek-leku izatera kondenatua du. Turismoak bizkitartean, ez ditzake inola ere senda, hango ekonomia joa den loeria eta ahulezia, eta ondorioz sortzen diren gaitz larriak: langabezia, laneko segurtasunik eza, alokairuen eskastasuna, herriaren hustea, etab...
Hego Euskal Herrian arras beste gisa batez agertzen zaizkigu gauzak, nahiz, hemen ere, ekonomiazko akatz latz eta grabeak ugari izan.
Ekonomikoki sektore inportanteena industria izanik, ez ditugu azalduko hemen, nekazaritza eta arrantzaren problemak; horrek ez baitu ordea esan nahi, gutiesten ditugunik, edo eta ahantzen; are gutiago ikusten delarik, orain gertatzen den bezala, lurretik ateratako ekoizpenen merkatua zeharo beretu duela zenbait monopolioak.
Esanak esan, hona, beraz, zein diren, gure ustez, hego Euskal Herriko ekonomiaren akats larrienak:
-- a) Hego Euskal Herrian, kooperatibagintza izan ezik, industriaztapena batere aurreplanorik gabe gertatzea; hau da, deus ere kontutan hartu gabe, gauza bat nahi du: hots, ahalik eta lasterren, aha1ik eta benefiziorik handiena ateratzea. Ekonomian, ondorioak hor ditugu: industrietako kapital organikoaren desoreka, teknologiazko atzerapena, konpetitibatearen ahulezia... Guztiorren lekuko, frogaren beharrik bada: euskal teknikari asko, Euskal herritik joaten da; langileria parte handi bat kalifikatu gabea da; etab...
-- b) Azpi-egitura desegokia eta eskasa: industri- hazkundeak oztopo gaitza aurkitzen duelarik hor.
-- d) Ekonomi hazkundea, gelditua bezala egotea. Espainol Estatuak bere inbertsioak gisa horretara egiten baititu, beste tokietan goiti ari den denboran, Euskal Herrian, berriz, ekonomia ez da hein berean aurreratzen eta hazten. Horrez gainera, aski ez balitz bezala, ekonomia guztia Estatu mailan egituraturik Izanik, eta Estatu horren Jaun eta Jabe oligarkia erdirakoia izanik, gertatzen da bestela ere, Euskal Herritik kapital asko Joaten kanpora, horrek, noski, Euskal Herriko deskapitalizapena are larritzenago duelatik.
-- e) Ekonomiak batere orientazio sozializ ez Izatea. Ez axolakerie honek zer ekarri digun, zorigaitzez, oso erraz da egiaztatzea: hala nola, eguratsa eta ingurumena hain lazki funditurik eta kutsaturik Izatea; halaber, horren eskasak izatea kultur-ekintzetarako eta beste zerbitzu publikoetarako laguntzak, langileria bildua den hauzo hirietan bereziki
-- f) Ekonomiak, orientazio nazionalik ez Izatee. (Diogun, inork ez dezan gaizki uler "nazional" adjetiboa erabiliz, Euskal Herria osatzen duen nazioa dugula adierazi nahi) Akats horrek du esplikatzen Euskal Herriko mugaz bi aldeetako ekonomien desaraua. Halaber, hola esplika ere daiteke, hein batean bederen, euskera euskal gizartetik guztiz baztertua eta horren guti lagundua izatea
-- g) Gorago aipatu guztiaren ondoriotzat eman dezakegu Imigranteen . problema. Dakigun bezala, denbora guti barne hainbeste kanpotar etorri zaizkigu Euskal Herrira, non diktaduraren politika anti-euskalduna zela eta, ezinezko gertatu baita jende horien,gure artera integratzea eta guztiz hemengotzea. Ezin daiteke uka, gisa hortan, fenomeno horrek desnazionalizatze bat ekarri duela, ondorioz sortu diren problema sozio-politikoek ebazkizun direlarik oraindik.
2) Akats horien suatraiak zehaztu itzazu.
Gure Herriko ekonomiaren akats horien guztien sustraia non finkatzen den, argi dago gure uetez: hots, ekonomia hori Euskal Populuaren eskuetan eta beronen zerbitzurako ez Izatean.
Euskal Herria bitan zatitua da. Bi aldeetako ekonomiak, bata batean, bestea bestean, Espainol eta Frantses Estatuetake ekenomi-egituretan eratuak dira. Ipar aldeko ekonomiaren ahuletiak, frantses oligarkia Inperlalistak bere dituen ekonomiazko egituretan ' dute erro hartzen. Orobat, Hego aldeko ekonomiaren akatsak, espainol oligarkia Inperialistaren menean egoteak sorteraziak ditu.
3) Zer Irtanbide eskaintgan diozu Euskal Herriko ekonomiari? Epe luzerako ez ezik motzerako Irtenbidea ere adieraz ezazu.
Esana dugun bezala, frantses eta espainol Estatu-oligarkien interesen arauera bideratua da gaur Euskal Herriko ekonomia. Egoera hori, ekonomia mailan ere, akats eta makur handiren erakarle denaz gero, Itxurazko aoluziorik ez dagoke euskal ekonomiari orientazio nazional berri bat eman gabe.
Zein klasek burutan atera dezake holako aldakuntza bat? Euskadiko ekonomia, gibelatua eta nekazatitzan finkatua batitz,nazio-burgeseriak zerbait egin lezake beharbada. Ez da hala, ordea, Euskal Herria, herri industrializatu bat baita, ekonomikoi aski hazia eta heldua. Euskat Herrian, nazio-burgeseriak, eman zezakeena emana du Jadanik. espainol eta frantses oligarkiek ezarri uztarria gainetik kentzea, ez dagokio berari, gaur egun. Haren aldia iragan da. Lehen egiterik Izan ez bedu are gutiago orain.
Azken hogel urte hauetako dinamika sozio-politikoa, Kuskadin, nork izan duen ikustea aski da, bidenabar, honelatan, aldakuntza zein indar sozialek burutan atere dezakeen asmetzeko: gizarte-sail herrikoiek eta langileriak bereziki.
Inportentaa da puntu hori gogoan eduikizea; Itxuratzen baitu kanbiamendu hori lortzeko eraman beharko dugun borroka-mota, zein gizarte sailetan finkatzen den erakutsirik.
Hirugarren galdera.
Ezen garbi dago noski, ekonomiazko aldakuntza hori ezin daitekeela gerta, politikazko aldakuntza funtsezkorik gabe. Garbi dago bai eta, politik-arloan, soluzio gisa, ororen buruan, abertzsale sozialistek ematen duten aterabidea ere: nazio-askatasunerako herri-borroka, eta borroka horri doazkion helburuak: independentzia, sozialismoa, euskal Probintzia guztiek bat egitea; hots; euskal botere herrikoi bat, langileriaren gidaritzapean Jarria, espainolista frantses Estatuetatik guztiz berezi eta libre.
Ez da, ordea, egun batetik beetera lortuko dugun zerbait. Etapaka, jausika zenbaitetan, herrestaka bestetan, Ibili beharko da. Oraingoz, espainol eta frantses oligarkiak Indartsuak dira. Anitz dira, bestalde, Euskal Herrian, imigranteen artean partikularki, euskal arazoaz oraino funtski jabetu ez direnak. Halatan, errealitateak, gero hurbileko geure helburuak mugatzara behartzen gaitu.
Izan ere, badirudi, gaur, hego aldeko lau Probintziek autonomi-estatuto zabal bat lor dezaketela. Soluzio-hastapen bat ematen ahalko diegu orduan geure problemei, ekonomiazkoei bereziki. Dena dela, euskal Gobernu autonomoaren lehenbiziko eginkizunetarik bat, euskal ekonomia beste gisa batez orientatzea izan daitekeenaz gero, zenbat eta handiago izan orduan haren baitan eta harenganako euskal indar herrikoien eragipena, hanbatenaz lehiatukiago saiatuko da, Euskal Herriko ekonomia, bai nazionalki eta halaber sozialki, euskal gizartearen beharren arauera moldatzera eta bidera tzera. Presionatze hontan, indar berezi bat eman beharko dute indar herrikoiok, euskal Gobernua, ipar Euskal Herriari ekonomikoki laguntzera behartzeko, eta frantses Estatuan ipar euskaldunek ere gisa bertsuko autonomia erdietsi ahal izateko berma dadin obligatzeko.
4) PCE, PSOE, MCE, LCR, ORT e.a. a1derdien aurrean, zer jokabide aurkezten duzu?
Alderdi espainolistak hor dira, eta haietarik zenbaitzuk, Euskal Herrian lortu ahal izan duten entzutea ez da gutiestekoa. Diogu guk, bi arrazoik bereziki posibletu dutela Alderdi espainoliston indartze hau: bata, oraindik euskal-arazoa bere egin ez duen kanpotik etorritako jende asko egotea Euskal Herrian; bestea, herri-indar abertzaleek behar bezalako masa-politikarik ez izatea.
Herri-Indar abertzaleen lana beraz, indar espainoliston influentzia gudukatuz, masen artean, abertzaletasuna hedatzea, indartzea, eta garai-eraztea da. Horretarako beharrezko da, lehendabizi, indar abertzale horiek, helburu estrategiko baten inguruan biltzea eta elkartzea; hots, denak ados egotea, euskal herri-iraultza independentista baten alde elkarturik borrokatzeko. Gaur egun, herri-indar abertzaleen elkar aditze eta juntatzea gauzatzen duen Erakundea KAS denaz gero, hartara bildu behar da. Oraindik, zenbait indar kanpoan badago, hala nola ESB, erabaki bat laster hartu beharko duela uste dugu.
KASek masa-politika iraultzaile bat eraman beharko du langilerian eta, gisa berean, langileriaren alde diren beste gizarte-sail herritarren artean ere, Bere denboran, euskal nazio-berezgarriak, euskara bereziki, indartu beharko ditu, nazio-askatasunerako borrokaren alde diren gizarte sail guztietaraino zabaltzeko bere gizarte-oinarria.
Hori dabide bakarra, ez badugu nahi, gaur egun gehiegitan gertatzen den legez, sektore abertzale zenbait, ORT edo MCEren hildotik ibil dadin eta haien hitzetara egon
5) Jokabide hori behin betirako ala arazo eta uneen arabera alda daitekeena dea?
Gauzak ez dira nahasi behar. Esan dugun bezala, gaur egun, abertzale sozialistok, ez gaitezke bat batean geure azken helburuetara irits. Gero hurbileko, daitekeenaren arauera mugatu beharko ditugu geure eskaerak; eta nabari da, haien erdiesteko, luzera begira gurekin ados ez diren beste indar batzurekin jokatu beharko dugula.
Horiek horrela, abertzale sozialisten alternatiba-taktika batu bat moldatu beharra dago. KASi dagokio, gure ustez, alternatiba hori proposatzea; hots, gaur egungo finkatzea, zer izan daitezkeen, Hego Euskadin demokraziarik izatekotan, demokrazia horren oinarrizko puntuak.
Baldin, holatan, KASen alternatiba hori indar espainolista zenbaitek onartubo balu, KASek (eta ez KASeko indarrek banaka) aliantza gisako zerbait egin lezake harekin. Aliantza horren oinarria, taktikazko alternatiba hori izanez gero, une batetako zerbait izanen litzateke xoil-xoilik. Esan nahi baita, alternatibako puntuak lortu ondoren, deseginen litzatekeela aliantza eta KAS bere aldetik jarraituko litzatekeela funtsezko bere helburueta, rantz: independentzia, sozialismoa, euskalduntzapena, bat-pena,
6) Euskal Gobernua dagoen dagoenean ongi ahal dago ala aldatu egin behar da? Zergatik?
Gaurko «Euskadiko Gobernua~ arras beste giro batetan sortu zen, guztiz desberdin zen garai batetan. Hartaz geroztik, mendeak 40 urtetako bidea egin du, aski izan baita orduan sortu Euskal Gobernua deskalifikatzeko.
a) Lehenik, gure herriak borroka gaitza eraman du tarte hortan. Borroka horren bidez, Espainol Estatuarekiko Euskal indarren harremanak aldatu egin dira; halako gisaz aldatu, non orain Euskal Gobernua oinarritzen den autonomi-Estatutoa, Nafarroara ere zabaldu nahi litzatekeena, ez baita gehiago egokia. Bereziki, bi puntu dira Euskal Gobernu batek, nahi eta ez, kontutan hartu behar lituzkeenak, baina Euskadiko Gobernuak bere kontura hartzen ez dituenak: bata, Euskadiko bi parteen batasunaren aldarrikapena; bigarrena, euskal nazio-soberaniaren alderako eskaera-
b) Bestalde, proietalgoa biziki handitu eta indartu da Euskal Herrian. Aldakuntza horren ariaz, eta Euskadiko Gobernua osatzen duten indar politikoen alfer egotea dela kausa, Euskadin, Erakunde politiko berriak sortu dira, Euskal Gobernu batek, gaur egun, bat bederari, doakion heinean, bere tokia eman behar bailioke.
7) Abertzale indar politikoak elkar lanean ipintzeko, zer puntu proposa- tzen duzu?
Gaur egun, herri-indar abertzaleen juntatzea gauzatzen duen Erakundea KAS denaz gero, abertzaleen biltzeko proposatzen ditugun oinarrizko puntuak KASenak bersrenak dira:
-- Euskal Herria, osoki bere buruaren jabe izatea. Hots, horretarako; Euskadiren independentzia osoa, eta haren bat-pena.
-- Sozialismoa. Hau da, iraultza sozialista burutan ateratzea; esan nahi baita euskal herri-Errepublika sozialista eta demokratikoa eraikitzea (euskal gizartearen kudeapenean, herriaren parte hartze zuzena eta osoa garantizaturik).
-- Euskal nazio-kulturaren indartzen eta haztea. Euskara, euskal nazio hizkuntza izanki, Euskadiren euskaraztapena.
-- Frantses eta Espainol Estatuko, nola Europako eta Munduko beste herriekin harreman sanoak izatea, nazio-arteko elkartasunean finkatuak, batere elkarrekiko nagusikeriarik gabe.
-- Helburu horik erdiesteko, gure herria explotatzen eta zapaltzen duten egitura kapitalista eta inperialistak suntsitu behar direnaz gero, KASen borroka, estrategikoki, espainol eta frantses kapltalismo inperialistaren kontra zuzendua da.
15-18

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakTalde armatETABesteak

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude