Sendakuntza Zerbitzua


1976ko urtarrilaren 11n
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Langileriaren ordezkari diren Romualdo Larrañaga eta Joxe Mari Agirrezabalagari elkarrizketa.

Sendakuntza Zerbitzua
Egungo Gizartearen Kezka Larria
Gaurko solasaldi honetan jorratzen dugun geia, ez da arrotza; aitzitik, ezaguna eta maiz askitan, Z. Argiaren lerro hauetan plazaratua. Kondairan zenar, osasun gaietan, gizakiak eten gabeko kezka eta ardura agertu izan du.egun ere, midiku, agintari eta Nazioarte mailako Erakunde anitzen helbururik behinena, jendetzaren osasuna hobetzea eta gizakiaren bizia luzatzea da. Aberririk aurreratuenek, sendakuntza hobetu beharrez, iker-lan mardulak egiten dihardute. Ezpirik gabe 'baiezta dezakegu honela: sendakuntza hazkundea da, egungo aberri batetako ekonomi eta sozial desarroilo edo aurrerapenareo zantzurik sendoena.Urolaldeko ibar menditsu honetan ere, sendakuntza hobetu beharrez, lanean gogotsu diharduen gizon presturik ez zaigu falta, Langileria dugu, arlo honeton gehienik kezkatu den giza-taldea. Langileriaren arteko ordezkari ete aintzindari diren Romualdo Larrañaga eta Joxe Mari Agirrezabalagari hurbildu natzaie.
- Sendakuntza zerbitzua, Azpeitian oso ahula da. Jabeturik gaude hortaz. Zuek, langileriaren ordezkari bezala, nola ikusten duzue arazo larri hau?
- Lahenbizi, garbi dezagun geure burua. Langileriaren ordezkari, benetazko ordezkari, gaurko giroan nor den zehaztea, ez bide da oso jatorra; baina, tira, langile multzo bat gara gai honen Inguruan lanean ari garenok,eta beruen ordezkari gara. Sendakuntza zerbitzuak, aspaldiko urteotan, langilearen sendietan eta Inguruan, asko kezkatu gaitu. Egunero sufritzen dugun problema gogor bat da. Jabeturik gaude egoera honetaz. Eta Ikusten dugu, zerbitzu hau, oso kaskarra eta ahula dela Azpeitiko herrian. Begira. Berez minutu baten egiten den errezeta txartel lan bat eskuratzeko, denbora Izugarrian zai egon beharra dego. Garai batetan, lau errezete kolpe batez ematen zituzten; gaur bi bakarrik. Botikara joateko, erremendiorik gabe, aurrez errezeta prestatua euki behar duzu; beraz, presaka gerta bazaitez, zeure sakeletik ordaindu -behar. Sendakuntza zerbitzua, hemen, orain urte bete baino okerrago dago.
Aurrera jo ordez atzera egin dugu! Bestalde, gaurko sendagileek dituzten gelak, oso txikiak dira. Jendeak, sarritan eskailbarrenean eta kale gorrian egon behar izaten du. Bi eta hiru ordutan, errezeta triste baten zai, emakume haurdunak, zaharrak, umeak etab... Lotsagarrial
- Azpeitiko beharrei erantzuteko, nahiko sendagilerik ba ahal da?
- Zerbitzu espezializatuetarako daudenez ez gara arduratuko. Seguro sozialetan lana egiten dutenez bakarrik arduratzen gara. Zerbitzu honi erantzuteko eta nolabait erantzun ahal izateko ere, Azpeitian gaur dauden bi sendagileak ez dira aski. Eta hau, guk ez dugu asmatu, Herri osoa jabeturik dago hortaz; sendagile batek berak aitortu digu ahulezia hau. Honez gainera, gauetako eta igande egunetarako zerbitzu bereizirik ez dugu. Zestoak eta Azkoitiak badituzte; baina, hemen, ez dugu ezer! Presako beharren bat gertatzen den bakoitzean, nora jo? Langile bakoitzari, pentsa, hilean zazpi mila pezetatik gora ordaintzen tokatzen zaigula seguro sozialari Zerbitzu hau oso garestia da; ez pentsa limosnaz eskatzen dugunik. Gure eskubide osoz egindako eskabideak dira denak.
- Problema latz hau, langilerlari itsatsia dakusagu.
- Sendakuntza zerbitzua, langileriarentzat, seguro sosiala deitzen diogun bidetik dator. Dirudunek, beste zerbitzu hornituagoetara egiten dute. Zerbitzu ahul hauengatik, langileak, urtearen buruan, ordu asko, alfer alferrik galtzen du. Eta sarri askotan, midikuak esan edo agindu dionaz, zihurtasunik ez gainera. Hain presaka eta. itsumustuan Ibiltzen dira Midiku baten lana, errezetak egitea baino zerbait gehiago da. Gaisoa ezagutu egin behar da, eta arretaz arduratu beronen egoeraz. Gaur, midiku hauek Inork ez ditu kontrolatzen; gogo onenaz ihardunda ere, ez dira Iristen beren lanak behar bezala egitera. Bestalde, seguro hauek langileraik ordaintzen dituenez gero, langileriak berak, bere ordezkoen bidez kontrolatu behar lituzke seguroetara Joaten diren diruak. Seguro sozialak langileari inoizkoan ez dio bere, gastu eta diru kontuaren berri agertu.
- Egoera larri honek, zer nolako aterabidea du?
- Lehen erantzun dizugun bezela, benetako aterabidea, seguro sozialen kontrola langileriaren esku jartzea izango litzateke. Hau egitea, gaurkoz, ez dago gure esku, eta bien bitartean, beste bide batzuetara jo beherko dugu, daukagun arazo konkreto honi aterabide bat eman ahal izateko.
- Orain arte zer egin duzue?
- Lantegietako ordezkariak biltzen gara. Arazoa sakonetik aztertzeko, sendagile batekin hizketatu ginen, Udaletxeko oeasun gaietaz arduratzen den Batzordearekin ere beste elkarizketa luze bat egin genuen eta azkenik, burdinean eta egur lanean ari diren langile guztiekin, Batzarre honetan, bi txosten egin genituen. Bat Instituto Nacional de Previson-era eta bestea Herriko Udaletxera bidall genituen.
- Txosten hauetan, zer eskatzen duzue?
- Udaletxeari hauxe: berrehun m. baino gehiago dituen Behe-Toki egoki bat eman dezala, eta ahalik eta eperik laburrenean Ambulategia martxan jarri.
I.N.P.-go zuzendariari besete hau: Azpeitiko Udalak, guk eskatzen diogun Tokia eman ondotik, sendakuntzarako Iker-gela, ahalik azkarren, beste luzamendurik gabe, bear behabeharrezko diren buruzpideak, bizkor eta trebe egin ditzala.
- Nolako erantzuna espero duzue?
- Gure gaurko eskabide hau Herri osoaren problema dela ikusirik, gaurko Udaletxearen partetik erantzun egoki eta bizkor bat Iguriki dugu.
I.N.P-gandik, berriz, Ikusi egin behar. Orain arte, hitzetan eder izan dira. Denboraz ikusiko dugu, hitzetan bezain eder diren...
- Ambulategi bat egin ondotik, zerbitzu hau, erabat hornitua ote?
- Hauxe da gure kezka. Arazo hau, hemen agorturik ez genuke utzi nahi Batzarrean, Urola bailera osorako "Centro Sanitarioa" bat eraikitzeko urratsak ematea, erabakirik gelditu zen. Honetarako, Udalak, Perdilegi aldean dituen 1200 m2 lur, duban eskainiak ditu eta Institutoko zuzendariak, hitzez behintzat, zentro honen ardura agindurik du.
- Ekintza hontarako, beste inongo laguntzarik ba ahal duzue?
- Zama guztia, Odaletxearen bizkar utzi eta hankak Jasotzerik ez dugu nahi. Gu lanerako prest gaude.
ANATSAN
12


GaiezGizarteaOsasunaGaixotasunaOsasun zent
GaiezEkonomiaLanaLan baldint
PertsonaiazLARRAÑAGA1
PertsonaiazAGIRREZABA1

Azkenak
Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude