Saioka 2 Eta Saioka 3


1975eko azaroaren 23an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Iker-ek Durangoko Azokako Euskarazko Lehen Sari Nagusia irabazi du
Saioka 2 Eta Saioka 3
Euskerazko Lehen Sari Nagusia Durangoko Azokan
SAIOKA 2 eta 3 IKERen testu berriak ikusi eta Lehen Saria eman diotela jakin bezain laster, talde horretako norbaitekin elkarrizketa bat izatea erabaki dugu. Xabier Zuluaga, Iker taldearen sortzaileetarikoa eta gaurregun zuzendari denaz mintzatzeko aukera izan dugu.
Jakinmin bikoitz batek zuzendu ditu gure galderak: IKER taldearen nortasuna eta helburuak ezagutu nahiak eta SAIOKA 2 eta 3 osatzen duten lau liburuon egitura eta moldaketa sakondu nahiak.
–Iker taldearen izena nahiko ezaguna da euskal kultur munduan. Batzuen eta besteen ahotan dabil. Lan asko omen du eskuartean. Baina inork gutxik daki IKER zer den zehatz. Noiz eta zein helbururekin sortua den, esan nahi ahal diguzu?
–Bai eta pozik gainera. Duela laupabost urtetako euskal kulturgintzaren mundua azterturik idealkeria asko nabari zen, borondate ona ugari agertzen zen baina fruituak eskas eta urri. Gure ustez, IKER eratu genuenen iritziz, derriorrezkoa zen euskal kulturginizaren alorrean benetako profesionalismo bideak urratzea, talde tekniko iraunkorrak sortuz eta luzerako plangintza baten barruan helbutuak finkatzen eta lortzen hastea. Honetxek eta ez bestek bultzatu gintuen IKER heziera zerbitzu eta kultur eragintzarako taldea sortzera.
–Haserak neketsuak izaten omen dira. Baina, horren eginkizun garrantzitsu eta zabal baterako, laguntzarik ere izango zenuten, noski.
–Era honetako erakunde baten sorrerak, bitariko laguntza eskatzen du: teknikari taldeena eta finantzibideena. Bi alderdi hauek errealismo ongi oinarritu batean uztartu behar dira. Amets urdinetan galtzen zirer teknikari "azkarregiekin" ezer gutxi egin zitekeen; guk umilki ekin behar izan genion, gure helburu apalak ontzat ematen zituztenei, lanerako dela eginaz. Ate asko eta asko itxi zitzaigun, berriak ginelako, duda-mudakoak omen ginelako, gure jokabideak garbi ikusten ez omen zirelako
Honetan ere fedea behar! Inor ez baita, arrakastaren marka bekokian duela jaiotzen. Finantzibideei bagagozkie, pertsona biren zenbait urtetako izerdiak eman lezakeena besterik, ez zuen izan IKERek, hasera hartan.
-Eta zertara zuzendu zenituzten zuen urratsak, behar ordu hartan?
-IKER erakundea bi sailetan banatu genuen: Ikerkuntza eta kultur eragintza.
Euskal kulturaren etorkizunerako ikastolak duen garrantzia ukaezina ikusirik eta bertan nabari zen pedagogiazko egoki baten hutsune larriaz jabeturik, testugintzari lotzea erabaki genuen, batipat. Horretarako, teknikari talde bat eratu genuen, euskal pedagogia bat mamitzen eta gure egoerari dagozkion testu orijinalak sortzen saia zedin.
Bestalde, euskal kulturak gauza bikain ugari sortzen zuela, baina, zabalkunde mugatu baten ertuagatik taldetxo baten eskuetatik ez zela irteten ikusirik, merkatu zabalago batzuk bilatzeari ekin genion, harpidetza sistemaz baliatutik. Horri nahitaezko irizten genion, euskal kulturan benetako profesionalak sortzea eragozten duen "gurpil zoroa" puskatzeko.
Sail honetan sortzen zen diru apurrez baliatzen ginen, ikastolarako lanean ari ziren talde teknikoak estu eta larri finantziatu ahal izateko.
–Aipatu duzun euskal kulturaren mugatasun hori hausteko, aski ahal deritzazu harpidetza sistema horri?
–Ez, inola ere ez. Leku askotan da gure burruka zelaia. Harrez gero, geuk ere beste zenbait buruzpideri gorputza eman diogu, sortzen zitzaikigun aukera guztiez baliatuz.
Harpidedunak euskal kulturaren ikuspegi zabal bat izan eta zer hauta jakin dezan, euskal kulturgintzaren katalogo bat argitara dugu lau sailetan zatilua: liburuak, haur eta gaztetxoentzakoak, musika eta gainerakoak (artelan eta abar). Hemendik liburudendekiko harremanetan sartu ginen, euskal sailak zuzenduz eta zerbitzu bereziak eskainiz. Honela laguntzen diegu euskal argitaldari, idazle eta artistei.
Baina besterik ere egin dugu haurren munduari gagozkiolarik: Lankide Aurrezkiak finantziatu duen komikia prestatzea geure gain hartu genuen, Euskal filmagintzaren bideetan ere sartu gara. Euskal geografia eta historia sailak lantzeko beste bi talde tekniko ere martxan jarriak ditugu
–Beraz, diru iturri gertatzen da euskal kultura.
–Bai, baina iturri horrek bi errenta modu izan litzake: bata inoren errentaz baliaturik sakela berotzekoa batzuena bezalakoa, eta bestea talde tekniko iraunkor eta aztertzaileak finantziatuz, kultura sortuz ari denekoa. Honelakoetan dirua joanetorrian ibiltzen da, bide berriak urratuz eta inor aberasten ez badu ere euskal kulturgintzaren ahalbideak aberasten dabil.
–Aurten sari bat jaso duzue Durangoko euskal liburu eta disko azokan. IKER taldearentzat zer esan nahi du Lehen Sari Nagusi horrek?
–Asko esan nahi du. Gure lan luze, isil eta eztabaidatuaren agiriko aitorpen bat izan da. Hasera hartan dudamudaz eta errezeloz begiratzen zigutenei, aurka egin zigutenei, asmo aitorgaitzak lepora zizkigutenei, guk IKER talde honen lan guztia, SAIOKA 2 eta 3, Durangoko Lehen Sari Nagusia eskaintzen diegu ikus, azter eta kritika dezaten eta gai badira hobe eta gaindi dezaten. Hauxe da IKER taldearen erantzuna. Bada ordua txikikerietan denbora galtzeko, indarrak batu eta euskal kultur indartsu bat sortzeko, Euskal Herria ren etorkizuna erakunde sendo eta iraunkor batzuen bitartez oinarri eta finkatzeko.
–Besterik esan nahi ahal zenieke gure irakurleei?
–Zerbait esatekotan hauxe: gure abiada bizkorra da, oso bizkorra, eta sarritan ahalbideak eta ametsak ez dira bat etortzen. Gure zerbitzuak eskatzen dituzten guztiei, eta noizbehinka huts egiten diegunei, uler gaitzatela, eragozpen eta zailtasunak ugari izan baititugu –gerrilleroak egin ziguten hondamendia, esaterako– eta oraindik ere nekez erantzuten diegu eskabide guztiei. Halere, Donostian, Gasteizen eta Iruinean zabaldu ditugu ordezkaritzak eta gauzak gero eta hobeto joango direlakoan gara. Eskerrik asto gure baitan beren uste ona jarririk duten guztiei.
Gazi-gozo eta hotz-bero asko jasatzen du lanean ari denak. Berogarrri eta gozagarri gerta bekio IKERi Durangoko Lehen Sari Nagusia. Esker onaren eta goraipuaren poza ere behar du lanean ari denak.
Ikastoletan hainbeste zabaltzen ari diren SAIOKA 2 eta SAIOKA 3 eskola-liburuek, Durangoko X. Euskal Libaru eta Disko Azokan eman den Gerediaga Saria merezi izan dute
Aurrera, beraz.
ERRIALDE
1


GaiezKulturaEkitaldiakAzokakDurangoko A
GaiezKulturaKultur ErakIKER
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude