Txotxongilo: Gure Ginola


1975eko irailaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
"Txotxongilo" giñol taldeari elkarrizketa
Txotxongilo: Gure Ginola
Gregorio Muxikak dionez, 1924garrenean, Pernando Amezketarraren ehun urteburua zela eta bere herrian eratu zituzten jaietan Joxe Egilegor eta Gregorio Beorlogik txotxongiloekin saio bat eman zuten. Baina ez dugu beste berririk euskal ginolari buruz oraingo "TXOTXONGILO" deritzan talde hau sortu arte.
Donostiako "JAKINTZA" ikastolan eman zuten lehendabiziko saioa, orain lau urte eta gehixeago. Bigarrena Amezketan; oraindik gogoan dute han izan zuten harrera ona; haurrek esaten zuten: "telebixtako panpinak euskeraz"; gurasoak ere pozik ziren. Harrez gero ia Gipuzkoa osoan ibiliak dira; Bizkaian ere izan dira: Algortan, Durangon, Amorebietan, Morgan, Yurretan... eta Baionako Euskal Museoan ere amanik dute saio bat.
Senar-emazte gazteak dira giñoizale hauk. Larunbat eta igandetan beren trasteak eta hiru haurrak hartu eta hor joaten dira, edozein txokotara, haurrei poz pixka bat ematera.
-Orain urte batzu antzerki talde batzutan (Antigona, Teatro Estudio San Sebastián) eta ginolean ere lan egin genuen, baina erderaz. Gero, gure bi haur zaharrenak ikastolara joaten ziren eta gu ere euskeraz ikasten hasi ginen. Ohartu ginen haurrei atsegin zaizkien gauzetatik "zinea, telebixta, antzerkia..- ez zegola ia ezer gure hizkuntzan. Orduan, gure aldetik zerbait egitea erabaki genuen.
Ipui bat asmatu, panpinak egin eta haurrei azaltzera.
-Gure lehenengo ipuieko pertsonaiak "Otso Bixente", "Txano Gorritxo" eta horrelakoak ziren. Berehala beste ipui bat asmatu bebar izan genuen, toki batzuetara bigarren aldiz deitzen bait gintuzten; horrela, "Altxa Pelipe" sortu genuan. Gero "Jaxinto eta Joxepa". Azkenengo ipui honetan ginolaren betiko eskemak puskatu egiten ditugu.
Orain arte ginolean, zintzoak alde batetik eta gaiztuak bestetik ziren eta beti lehenengoek irabazten zuten. Guk nahiago dugu haurrei gizonok garen bezala agertzea: ez erabat zintzo eta ezta ere erabat gaizto, baizik alderdi onak eta txarrak nahastuta. Hori egiten dugu "Jaxinto eta Joxepa"rekin.
-Zuen ipuiak, ze urtetako haurrentzat dira egokiak?
-Adin guzietakoentzat. Ikusiko duzu. Donostian zortzi urte bitartean eta herrietan beranduxeago arte, haurrek benetakoa bezala bizi dute ginola. Zaharragoak berriz, ohartzen dira pertsonaiak gezurretazkoak direla eta abar, baina disfrutatzen dute personaien galderei gaizki erantzunaz, nolabait ere aurka eginaz eta burrukatuaz. Baina hau ez da guzia. Gurasoek eta irakasleek ere pozik ikusten dute ginola bere haurrekin batera Gainera, gure saioetan pertsona larriak daudenean, hoiei ere erantzun eta parte har erazten diegu saio horik, ikusleak haurrak bakarrik direnean baino alaiagoak izaten dira.
-Ze programa izaten duzue saioetan?
-Askotan gure antzerkia beste saio batzuen artean izaten da: paiasoak, ikastolako haurren abesti eta dantzak.. Saio osoa guk bete bebar dugunean, ginolaz gainera ipui bat antzesten dugu, ikusleen laguntzaz. Horrela haur guziak parte hartzea iristen dugu. Nola egiten dugun? Zaila da hitzez esatea, ikusi egin behar da
-Ikusiko dugu ba
-Orain beste ipui bat prestatu dugu. Ikusi genuen gure herriko folklorean errotu beharra. Azkue eta Barandiaranen bildumetara 30 genuen eta Barandiaranek jasoteko ipui zahar bat aukeratu genuen: "Suget eta axeria", Euskal Herriko leku askotan esaten zena eta, beharbada oraindik kontatuko dena. Antzesteko piskat aldatu egin behar izan dugu.
Forma aldetik ere bide berriak urratu ditugu ipui honetan; betiko panpinen ordez, kale bazterrean botata aurkitu daitezkeen zenbait gauza erabiltzen dugu: galtzerdi bat, egur puskak, pina bat . Ipuia kontatzen duena arbola zahar bat da.
-Hori ere ikusi egin behar. Orain arte ze harrera izan duzue zuen lana ikusi dutenen artean?
-Oso harrera ona izan dogu. Bai haurren aldetik, gure saioak oso atsegin izan dituztelako eta baita guraso eta irakasleen aldetik, ere lan hau oso beharrezkoa iruditzen zaielako.
-Ba ahal duzue hartuemanik beste gidoizaleekin?
-Kataluinako "La Claca" deritzan taldearekin harremanean gaude. Frantzian mundu guziko ginolzaleen arteko aldizkari bat argitaratzen da, "UNIMA" deritzana; horren bidez beste toki batzuetan egiten denaren berri jakiten dugu. Europako herrialde batzuetan oso aurreratuak daude gai hontan. Adibidez, Txekoslobakian unibertsitade mailako karrera bat dago -bost urtekoa- ginola eta antzeko lanetan ari direnentzat.
-Hortaz, ginola gauza garrantzitsua da
-Oso garrantzitsua. Askotan larriok ez diogu jaramonik egiten haurren jolasari. Esate baterako, herri jaietan, ia beti, haurrekikoa betetzeko edozer gauza ipintzen da. Ez luke horrela izan behar, baina haurrentzat jolas egokiak, hezigarriak, bilatu beharra dago; uste dogu giñolak baduela gaia-horretarako.
Telefonoz deitu dute. Lazkaotik omen ziren, irailean hara joateko.
-Noila iritsi duzue herrietan zuen taldea ezagutaraztea?
-Gure semeetako batek horixe galdetzen du, eta nola dakiten hortik zehar guk giñola egiten dugun.
Ez dugu batere propaganderik egin, baina badakizu zer gertatzn den: herri batera joanez gero, ondokoek jakiten dute eta hara ere joateko deitu eten gabeko katea.
-Izan ahal duzue arazorik beste euskalkietako haurrak ulertzeko?
-Ez; ginolean oso hizkuntza erraza erabiltzen baita eta ekzioak ere asko laguntzon du ulertzen. Begira zazu, oraindIk euskera ikasten ari diren haurrek ere ulertzea lortu dugu, antzerkiaren aurretik erderaz zerbait argitu ondoren.
-Asmoak?
-Ekin diogun lanari jarraitzea ipui berriak sortu eta abar. Nafarroan eta Araban ez dugu oraindik saiorik eman eta joan nahi genuke .
Laster telebixtaz ere ikusi ahal izango dugu "TXOTXONGILO" taldea. Euskaraz eman behar duten programan agertzeko eskatu diote.
ELIXABETE GARMENDIA
1

GaiezKulturaAntzerkiaTxotxongilo
EgileezGARMENDIA3Kultura

Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Indendentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude