Luis Bilbao eta Pruden Azpiezu Trikitilariak


1975eko irailaren 07an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Luis Bilbao eta Pruden Azpiazu trikitilariei elkarrizketa
Luis Bilbao eta Pruden Azpiezu Trikitilariak
Arlabango mendartetik Araban sartuez gero Landa da aurkitzen dugun lehenengo herria. Ezaguna da inguruetako jendearentzat bere ondartzak gatik. Herriko jaiak San Bartolome egunean ospatzen dira eta urtero herriko gazteriak zerbait gertutzen du bertako eta kanpoko biztanle eta ikuslariei aurkezteko. Guk aspaldidanik ezagutzen ditugu jai hauk eta aurten ere haruntz abiatu gara. Jai guztietan bezala hemen ere dantzak toki bereizia hartzen du. Baina han ikusita ez genuena zera da: trikitixa batez erromeria egiten Izugarrizko giroa lortu zuen trikitixa honek San Bartolome bezperan eta biharamunean hantxe bertan, berriro, ziharduen guztion gorputzetan alaitasuna jartzen. Atseden batean eta jakinahiak eramanda, haiengana jo genuen galdera batzu egitera:
-Zeintzu dira zuen izenak eta nongoak zarete?
-Ni Luis Bilbao nauzu.Soinujole eta Bizkaiko Urdurizen jaiorik naiz.
-Ni Pruden Azpiazu; atabala edo pandereta jotzen dut. Hau bezala Urdurizen jaiorik.
Zenbat urte duzue?
L. B.: 67 urte. P A.: 73 urte.. .
-Zenbat urte daramazue trikitilari bezala?
-L. B.: Betidanik, nor bere aldetik, ibili gara erromeriaz erromeria. Ni soinujole eta Pruden panderetaz. Baina orain dela hiru urte erabaki genuen elkarrekin ibiltzea eta hemen gaude.
-Nondik datorkizue zaletasuna?
L.B.: Nere aita, entzun dudanez, nik hari jotzen inoiz entzun ez niolako, soinujole zen. Behin, baserriko ganbaran bere soinua aurkitu nuen, hura hartu eta pixkanaka pixkanaka zaletasuna sartu zitzaigun. Nere osaba bat ere soinujole zen, eta sarritan hari entzun ondoan jo dut jota asko. Gaur dakidan gehiena osabarengandik jaso nuela esan dezaket. Gero, noski, praktika izan da maisurik onena. Honetan hogeitamazortzi urte daramat
P. A.: Ba, ni hamalau urtez hasi nintzen pandereta jotzen. Eta ordutik hona zerbait euri egin du Tarte honetan kisateko nahiko asti eduki dudala esan nahi dut. Beti herriz herri ibili naiz eta erromerietan ikasi dudala esan dezaket.
-Nolako musika egiten duzue?
-Trikitilari garenez gero jota da guk jotzen dugun gehiena: hiruzpa- lau eratako jota.
-Baina nik hemen "tango" eta "pasodoble" batzu ere entzun dizkizuet...
-L.B.: Bai, noizean behin baten bat etortzen zaigu eta zuk aipatutako hoik eskatzen dizkigu. Eta guk, eskatutakoa baldin badakigu, ezin diezaiokegu uka. Baina zuk entzun ahal izan duzunez, jeta jotzen gehienik.
-Non ibili zarete zuen soinua eskaintzen?
-P.A.: Bizkaiko herri gehienetan izan garela esan dezakegu, baina baita handik ez garela irten, ere. Herri honetan gaur egiten duguna Araban emandako lehenengoa da.
-Eginen ahal didazue zuek ezagutzen duzuen trikitixaren kondaira ttipi bat Esate baterako: Mugimendua, gaurko egoera .
P.A.: Euskal gauza askotan egiten den bezala, trikitixari doakiona ere bi zatitan bana dezakegu. Gerra aurreko eta ondorengo aroak. Dudarik gabe, trikitixarendako lehenengoa bigarrena baino hobea izan da. Beste giro batean bizi ginen, eta horri zegokion musika egiten zon erromerietan. Gerra ondorengo aroak -aldaketa handia dakarkio gure herriari eta, ondorioz, trikitixari. Lehen zedukan indarra galtzen hasten da. Giroa eta gizartea guztiz ezberdin dira lehengokoekin konparatuez gero. Erromerietan ez da lehen ikusten genuena sumatzen. Aldaketa guztiz azkarra izan da
P.A.: Hala ere, beste gauza batez ohar gintezke. Hamar urtetatik hona mugimendua goruntz ari zaigu.
L.B.: Trikitixari leku handia txistuak kendu dio eta honek inoiz izan ez duen garrantzia gaur du. Nonnahi ikus dezakegu txistua jotzen.
Gipuzkoan ezagutzen dudanez, azken urte honetan badago mugimendu bereizi bat trikitixari dagokionez. Talde ugari dago eta, garrantzitsuena dena, ikastoletan berpizkunde berri bat sortzen ari dela deritzat. Zer derizkiozue trikitixak Bizkaian eduki dezakeen etorkizunaz?
L.B.: Nik Bizkaian magimendurik ez dut ikusten. Oso talde gutti dagoelako. Eta zuk aipatu duzun bezala, hazten ez bada ez dogu ezer lortuko. Trikitixa agertokitako gauza bihur ez dadila nahi badugu betetik hasi behar dugu indar ematen.
P.A.: Bai. Gaur haur batek txistu jotzea leku askotan ikas dezake. Ikastoletan ere badabiliza horretan. Zergaitik ez bultzada bat trikitixari?
-Azkenengo galdera hauxe da eta bioi doakizue- zergatik jarraitzen duzue trikitixa jotzen?
-P.A.: Orain dela berrogei eta emeretzi urte hasi ninizen panderetaz Abotsa ona eduki dut eta oraingoz badabil, beti gustatu zait honela ibilizea eta oraindik luzaro ihardunen dudala itxaroten dut.
L.B.: Neuretako, gauzarik ederrena delako. Noiz arte? Hori ez dakit, baina osasuna edukiko dudan bitartean jarraituko dudala bai.
Hemen bukatu dugu bi aitona hauekin egindako elkarizketa Beren baitan daramate guri ulertzeko hain zail zaigun zerbait. Beren giroan bizi izan ez garelako. Euskal izaerari hain erantsita dagoen folklore zati honek iraunen ote du gizarte honetan? Lortuko ahal dugu berpizkonde hori? Haiek. bederen, gure erromeriak alaitzen jarraituko dute eta prest daude edozein lekutara joateko. Esan digutenez, baten batek nahi badu haien lankidetza, deitu besteril ez du egin behar urrutizkin honetara: Urdurizko 99.
MENDIAGA
10

Gaiez\Kultura\Musika\Musika trad\Trikitixa\Trikitilari\BILBAO4
Gaiez\Kultura\Musika\Musika trad\Trikitixa\Trikitilari\AZPIAZU3
Pertsonaiaz\AZPIAZU3
Pertsonaiaz\BILBAO4
Egileez\MENDIAGA1\Kultura

Azkenak
Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude