ZARAUZKO SALBATORE MITXELENA IKASTOLA


1975eko ekainaren 01ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
ZARAUZKO SALBATORE MITXELENA IKASTOLA
Herrigintzan egin dugun lanik haundiena. 48 miloi behar ditugu ikastetxe berriarentzat.
Zarautz ez da atzera begira geratu. 83 haurrekin ireki zen Zarauzko ikastola. 637 neska-mutiko ditu gaurregun, han eta hemen, zabaldurik.
24 gelako ikastetxe bwerria egiten ari da une honetan. Udazkenean jarriko ddute martxan. Xabin Unzurrunzaga haserako lehendakariarekin ez dugu hitzegiterik izan, kanpo aldean bait da.
Imanol Murua bigarren lehendakaria, Basilio Bergara, oraingo lehendakaria eta IÑaxio Ugalde batzordekoa ditugu mahai inguruan.
Esaiguzue zerbait ikastolaren sorreraz
Hau haserako zazpi urrtetan lehendakari izan zen Xabin Unzurrunzagak esango liguke ondoen, baina kanpoan da. Orain dela hamar urte sortu zen Zarautzen ikastola, 1965garrenean hain zuzen ere. Guraso talde batek sortu zuen. Jendearentzat ezagunenak: Lizardi zenaren bi semeak, Andoni Iturria eta Xabin Unzurrunzaga.
Frantziskotarren "Antoniana-Txikia" deritzan lekuan ireki zen hiru andereÑo aramitarrekin. 83 haur bildu ziren hasera hartan.
Gero eta jende gehiago datorkizue, noski, ikastolara.
Bai. Bertan behera galtzen da gure artean gogotsu hasten den zenbait lan. Erein zen hazia erne eta jaio egin da. Ez zen desegin. Ez da geratu erdi erkiturik, ia iharturik. Hazi egin de lerden eta muskil berriak ematen dihardu. 837 neska-mutiko ari dire une honetan ikastolan ikasten. Igaz bakarrik 125 berri sartu ziren. 28 irakasle eta zuzendaria ditugu. 950 neska-mutiko izango dira hurrengo urtean.
Lan erraza izan ahal da?
Ez. Artean oso ikuskizun zen bide bati ekin zitzaion. Euskaraz eta era berri baten hezi eta eskolatu nahi ziren haurrak. Ikuskizun zen eta gorabehera asko izan zezakeen ekintza bati jarraitu behar zitzaizkion gurasoek. Sinesmena behar zen. Bestalde, ikastola legezko egitea eta horretarako baimena lortzea ikaragarri gostatu zitzaigun. 1972garrena arte ez genuen eskubide hori eskuratu.Bi aldiz izan genuen ixteko agindua. Ia 400 haur batere kartillarik gabe ziran oduan. Halere aurrera jo zuen itxaropentsu guraso jendeak. Baina, honetan ari garenez gero, ezin dezakegu ahantz andereÑoen lana. Ikastola benetan maite zuten andereÑoak izan ditugu. Lan asko eginaz eta diru gutxi irabaziz ihardun dute. Gurasoek izendatutako Batzordeek eta andereÑoak harreman jatorrak izan zituzten haser haseratik. Horri eskerrak eta euskaltzaleen laguntzaz eraman dira neke guztiak eta zuzendu arazo denak.
Arnasbide bat izan zen, beraz, legalizazioa.
Arrisku artean ere inork ez zuen atzera egin, baina kezka haundi bat zen gurasoen artean. Egia esan, larrialdi gogorrak jasan genituen. Etorkizuna oso beltz ikusten zen. Kartillarik gabe ez zituzten beste ikastetxeetan gure haurrak hartuko. Zer gertatu behar zen? Ez ahal zuten gurasoek etsiko? Sendo iraun behar zen. Beharrezkoa zen legalizazioa lortzea. Lasapide haundia ekarri zigun 1972garrengo Azaroaren 22ak.
837 haur dituzuela esan didazue. Non sartzen dituzue?
Ahal den lekuan. Han eta hemen zabaldurik ditugu. Beti bilatu izan dugu txokoren bat. Honetan ere izan da borondate honeko jenderik. Baina ezin dezakegu honela jarraitu. Legeak. Pedagogiak eta ikastolen martxak ikastetxe berri bat eskatzen dute. Ikasgela desegokietan dauzkagu haurrak. Elkar-lana eskatzen du heziera on batek. Maila batetik besterako lotura eta jarraipen bat.
Ikastetxe berri baten premia duzuela esan didazue.
Behar beharrezkoa dugu. Baina erantzun behar haundiak ditu ikastetxe berri bat eraikitzeak. Hau ez da batzordeak bere gisa erabaki dezakeen gauza. 1973garrengo Apirilaren 13an batzarre bat egin genuen guraso guztiekin. 320 izan ziren asmo honi baiezkoa eman ziotenak.Bat bakarra izan zen ezetzean geratu zena.
Elkar berotutako erraz esaten da baietz. Gero izaten dira komeriak, dirua eman behar denean.
Zeuk zeure begiz ikusi duzun bezala ari gara ikastetxe berria zutitzen. IÑuritzako toki zoragarri honetan ari gara. Aurreko aldetik IÑurritzako arbolari eder hau du. Atzetik, berriz, trenbiderainoko sail hau. Inguru guztian ez du etxe bat bera ere izango. Zarrautz guztian ez zen hau baino leku hoberik bilatzea erraza. Baina ikastetxe berria eskuratzeko 48 miloi pezeta beharko ditugu. Ikaragarria da hau. Baina bilduko ditugu. Lehen ere IÑurritzako zelai hau eskuratzeko 8 miloi behar genituen. Berehalaxe pilatu genituen. Herriaren erantzun ezin eta hobe horrek begia asko argitu zigun. LAN KIDE AURREZKIAK 36 miloi aurreratu dizkigu. Beste bi Aurrezki Kutxek ez dute "lan Kide Aurrezkiarekin" elkartu nahi izan. Honek bakarrik aurreratu digu, beraz, behar genuen dirua. Oraindik beste lau miloi falta zaizkigu 48 miloitarako. Zarauzko udaletxeak puska bat luzatuko digun itxaropena badugu. Gainontzekoa herritarren artean bolduko dugu. Lehen zortzi miloi bildu genituenean gehiago eskatzeari utzi egin bait genion. Orduan eman gabe geratu zirenei eskatzen hastera goaz.
Dena besteren kontura egiteko asmoa duzuela dirudi.
Hobe bai. Beno hobe. Nork berak egindakoak grazi gehaigo du. Kostatakoari esker hobea ematen zaio. Baina guretzat ere bada eskubete lan. Aurreratu zaigun diru hori itzuli egin behar da korritu eta guzti. "De interés social" bezala has dezala Estaduak nahiko genuke. Hori honela gertatuko balitz %60 edo 80 emango liguke 30 urtetan itzultzeko. Korritua berriz %6an jartzen du. Subentzioa ere eskatua dugu. Halere karga horri guztiorri buelta eman behar zaio. Eta horretatik aparte hor daude irakasleen soldatuak, seguruak, eskolako materiala, ikastetxeari zutik eusten sortzen diren gastuak.
Irakasleen soldata eta seguruak aipatu dizkidazue.
Ez dezazula pentsa berriketako koska denik. 4.300.000 pezeta da irakasleen soldata. Eta hori beste munduko soldatarik eman gabe. Bidezkoa zaiena ematen hasi beharrean gara. Diruz urri ibiltzeak oker haundiak dakazki. Tarteko beste lan batzuei heldu beharra, zoritxarrez. Horrela ezin daitezke erabat ikastolari begira jar. Luzarora erre egiten da. Seguruak, berriz, 1.300.000 pezeta eramaten dizkigu. . Baina beste gastu asko sortzen da hortik kanpora ere. 10 miloiko presupuestoa da aurtengo ikastarokoa. Datorren ikastarokoa 15 miloi. Asko behar da gaurregun. Halere 5 miloiko laguntza jaso dugu aurten Estaduarengandik. Gurasoentzat hainbat erantzunbehar geratzen da, beraz.
Salbatore Mitxelena Ikastola zein elkarteren babesean duzue?
Frantziskotarren altzoan sortua da, lehen esan dizugunez. Geroztik parrokiaren babesean legeztatu genuen. Gauregun kooperativa bat osatzen dugu. Guraso eta laguntzaileak izan daitezke bazkide. Guraso guztiak bazkide izan daitezela nahiko genuke. Bakoitzak dezakentxo guztia egin behar du. Bakoitzak bere dirua, bere lana, bere iritziak jari behar ditu. Lurrak erosteko egin zen eskeak atzerarazi gaitu honetan. Orduan ez ginen denak kooperatiban denak sar daitezela eskatzen ausartu. Baina guraso denari bidezko zaio kooperatibako bazkide izatea. Bizitza sendo, zabal eta gartsu bat eman behar diogu kooperatibari. . Guraso eta laguntzaileen gogoa betez gure herriaren beharrei erantzun diezaiela anhiko genuke.
Ikastolan sartu nahi duten haur guztientzat lekua izango duela uste ahal duzue ikastetxe berri honek?
16 gelako ikastetxea egiten hasi ginen. Ez genuen gehiagotarako bidea ikusten. Baina herriaren erantzun onaz jabeturik eta pozturik 24 gelakoa egitea erabaki dugu. Eta eskerrak. Bestela datorren ikastarorako beterik genuen. Getariako eta Orioko haurrentzat ere behar zen lekua. Horretarako paperak zuzentzen ari gara orain. Getariako eta Orioko gurasoek ere kooperatiban sar daitezela nahiko genuke. Beharrezkoa da.
E.G.B. amaitutakoan zer?
Aurten amaitzen dute batzuek. Ikastolako bidean jarraitu beharko lukete. Baina guk geuk ezin dugu oraingoz beste ezer ipini. Frantziskotarren eskuetan dira B.U.P eta profesio eskola. Kontutan hartuko dutela uste dugu gure haurrek jaso duten heziera. Zerbait hitzaegin ere egin dugu fraileekin horretaz. Kontutan izango dutela agindu digute. Eta hala uste dugu. Hala behar luke behintzat. Halere Zarautzek badu, besteak beste, instituto baten premia. Dena ezin, bada, batera egin.
Noiztik hasiko zarete ikastetxe berrian?
Datorren udazkenean, 1975-1976 ikastaroan hain zuzen ere, ezerren okerrik ez bada. Aldi berri baten hasera izango da. , noski. Elkar-lan osoagoa egiteko aukera emango digu etxe baten bildurik iharduteak. Haurren hezierari gehiago lotzeko beta geratuko zaigu lege aldeko eta ikastetxeko arazoak zuzentzen ditugunean.
Itxaropenez beteta?
Oso nekaturik, baina aldi berean oso itxaropentsu eta pozik. Egiten dugun lanarten fruituak ikusten ari gara. Herrigintzan egin dugun lanik haundiena eta nabarmenena izan da. Beste arloetan horren gogotsu eta burutsu jokatuko bagenu. Halere neke haundia du horrelako lan batek. Zama astuna da luzaroan bizkar gainean eramateko. Jende berriak sartu beharko luke batzordean. Ezin gintezke beti berdinok ibil. Ikastola ekintza benetan maite eta hartuko duen jende berria sortuko delakoan gara.
ERRIALDE
12

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude