Julia Berrojalbiz eta Josu Beldarrainekin solasean


1974ko ekainaren 02an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Josu Beldarrain maixuari elkarrizketa
Julia Berrojalbiz andereñoari elkarrizketa
Ibon Fresnedo maixuari elkarrizketa

Julia Berrojalbiz eta Josu Beldarrainekin solasean
–Ikusi dugu dena. Idaztegian sartu gara. Julia, Josu, Ibon eta laurok gaude mahai baten inguruan. Esaiguzu, mesedez, Julia: noiz hasi zineten lan honetan?
–Orain dela 16 urte hasi ginen etxez etxe, sukalderik sukalde. Baina haurtaldea ugaltzen ari zen. Elkano kalean moldatu genuen lehenengo ikastetxea. 1965-66-garren ikastaroan legeztatu egin genuen. Gure ikastola izan zen aurrena horretaratu zena. Gero "Gran Via"n ipini behar izan genituen beste gela batzuk. R. Mª Azkue zuen izena gure ikastola: hark. Baina lege berriaren arabera taxutu beharra heldu zitzaigun. Orduan eraiki genuen LAURO ikastola.
–Zenbat haur dituzue?
–Aurten seirehun dabiltza. Datorren ikastaroan zortzirehun izango ditugu.
–Ondoan daukat Josu. Ez du hitzegin nahi. Egintzetan luze eta hitzetan labur, dugu Josu. Zenbat diru behar izan duzue, Josu, hau dena egiteko?
-30 milloi behar izan ditugu lurra erosteko eta ikastetxea jasotzeko. Oraindik ez dago dena bukatua.
–Nola osatu duzue diru kopuru hori ?
–Estatuak hamar milloi eman zizkigun. Guraso bakoitzak bazkide bezala 40 mila pezeta ipini ditu. Hemendik aurrera bazkide izan nahi duen gurasoak 50 mila jarri beharko ditu. Gainontzekoa diruetxeetatik atera dugu.
–Zenbat bazkide ditu LAURO kooperatibak7
–500enen bat. Gehienak ikastolan dabiltzen haurren gurasoak dira. 440ren bat bazkide dira gurasoetatik.
–Zenbat ordaintzen du gurasoak haur bakoitzeko?
–Bideko atzera-aurrera, bazkaria eta irakaskintza 2.000 ordaintzen dute 4 urtetatik 6 urtetara bitartekoek. 6tik 10era bitartekoek 2.100, eta 10etik gorakoek 2.200.
–Aberaskumeak bakarrik etortzen al dira ala...
–Ez, denetarik etortzen da. Badira ezin dutelako ordaintzen ez dutenak ere. 42 haur dira irakaskintza ordaintzen ez dutenak.
–Josuri lagun bat etorri zaio bila. Galdera gehiegi egin diogu berritsu ez den gizon bati. Gogotik estutu digu eskua. Lagun egin gara, Julia andereñoa zirikatu beharko dugu orain. Zenbat irakasle zaudete, Julia?
–Hemeretzi irakasle eta ni hogeigarrena, zuzendari bezala. Datorren ikastaroan utziko diot zuzendaritzari Larregi da hau neretzat. Ordu gehiegi dira etxetik kanpora familako ama batentzat. Neure haurra bezala maite dut ikastola hau, hamasei urtetako lanaren fruitua bait dut. Baina ez dezaket honela jarrai.
–Ondo konpontzen al zarete irakasleok?
–Bai. Oraingoz oso ondo. Ez gara denok iritzi berdinekoak. Baina hona datorrenak badaki zer baldintza eta arau dauzkan. Ez dakit asmatuko dugun ala ez, baina nik bide honetatik daramat ikastola.
–Zenbat haur dauzkazue gela bakoitzean? ;
–30 haur daude eskola-aurreko gela bakoitzean. Oinarri Heziera Orokerrekoetan 45 daude gelako. Azkenekoan bakarrik daude 34 haur.
–Gehiegi, noski, gela bakoitzeko?
–Bai, haukeran gehiegi.
–Bai al duzue irakaskintzarako Estaduaren laguntzarik?
–Ez. Iaz zazpiren bat beka lortu genituen. Aurten hogei eskatzeko asmoa dut. Horretaz gainera subentzioa ere eskatu nahi genuke. Baina orain arte ez dugu ezertxo ere jaso. Aurrerantzean ere ez dugu esperantza haundirik. Baldintza asko bete behar da.
–Zu zaitugu ikastetxe honetako zuzendari gurasoen ordez eta eskubide osoz, ez da hala?
–Ni, legeak heziera aldetik eskatzen duen zuzendaria besterik ez naiz. Gurasoak dira ikastetxe honen jabeak. Batzordearen esku dago zenbait gauza. Gu irakaskintzaz eta hezieraz arduratzen gara.
–Bai al dute gurasoek eta irakasleek elkarrekin harremanik?
–Bai. Noizbehinka denon batzarrea egiten dugu. Larunbatero gela bakoitzekoek beren batzarrea eta elkarrizketa edukitzen dute. Gero bakarka ere badituzte irakasleek eta gurasoek harrernanak.
-Jolaserakoan erdaraz ari ziren haurrak.
–Bai , zoritxarrez, erraz jotzen dute erdarara. Beti gainean egon behar da. Izan ere, batzuek ez dute etxean euskararik ikasi. Erdal giroz inguraturiko haurrak dira denak. Irakurgaiak, irratia, telebista kalea, hauzoa, etxapea... dena erdalduna dute.
–Zigortzen al duzue erdaraz sumatzen duzuen haurrik?
–Ez. Euskaraz mintzatzeko esaten diogu, behin eta berriz.
–Euskaraz mintza daitezela askotan esateak eta beti kontuak eskatzeak ez al diote euskararenganako nazkarik sortzen?
–Ez dut uste.
–Euskaraz hitzegiteko bezainbat euskara ikasten al dute?
–Bai. Eta hori sei urtetatik bi hizkuntzetan eskolatzen dituguiarik. Bizkaian ez dugu beste biderik Oinarri Heziera Orokerreko lehenengo urtetik erdara sartzeko eskatzen digute. Bai, ondo ikasten dute euskara irakaskintza amaitzerako.
–Oinarri Heziera Orokorreko legeak agintzen duen guztia irakasten al diezue?
–Bai, dena.
–Beste erdal ikastetxetan baino gehiago ikasten dutela: hemen, iruditzen al zaizu?
-Ni ez naiz nor hori esateko, baina ez nuke ezetzik esango. Bi urtetatik bi urtetara neurtzen ditu síkologo batek haurrak. Besteetan baino hobeto daudela adierazi digute.
–Gipuzkoako ikastolak beste giro batekoak direla eta askatasun haundiagoan hezen dituztela haurrak, iruditzen zaigu guri.
–Badaiteke. Hala uste dut. Badaiteke ni apurtxo bat gogortxoa izatea. Neuk ere ikusten dut. Itzala didate hemen denak, iralasleak eta haurrak. Hemen lan asko egiten da. Nik ez dakit zuena ala gurea den hobea, baina badakit aldea dagoela.
Nahikoa hitzegin dugula eta bazkal lekura abiatu gara. Batzuk bazkadurik jolasera doaz. Besteak jaten ari dira. Beste batzuk janariak ontzian hartzen. Lau urteko haurrek ere berek hartzen dute ontzian jana. Inork ez du esaten "nnik ez dut nahi". Txintxo jaten dute txikienek ere sukaldariak jarritako janaria.
Etxerakoan pentsakizunetan murgildu ginen Ibon eta biok. Gipuzkoako ikastoletatik desberdina iruditu zitzaigun. Haurrek asko ikasten duten ikastetxearen susmoa hartu genion. Umeak arrastoan sartzen dituen ikastetxea zela iruditu zitzaigun..
Agian, honelako zerbait falta zaie Gipuzkoakoei. Batxiller eta Unibertsidade mailako ikasketak egiteko gai ere egin behar ditugu geure haurrak. Ez dugu geure haurren ogibidea arriskuan jartzeko eta zintzilik uzteko eskubiderik.
Baina ikasi bakarrik ez dute egin behar gure haurrek. Jakituriak bakarrik ez du inor gizon egiten. Susmoaz eta irudipenaz bakarrik ari gara. Oso oker egon gintezke, baina gure ustez, Gipuzkoako ikastoletako haurrak askatuagoak daude, nortasun gehiago dute, helduagoak eta biziagoak dira.
Ahal dena egiten da, ordea. Ez nahi dena. Onenean, oraingoz, besterik ez daiteke Bilbon. Ez da gutxi euskara salbatzea. Hori bera ere ez dute egiten beste ikastetxetan
ERRIALDE
Josu Beldarrain, Julia Berrojalbiz, Ibon Fresnedo
12

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazBELDARRAIN1
PertsonaiazBERROJALBI1
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude