Iñaki Gorostiza


1974ko apirilaren 21ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Iñaki Gorostiza pelotariari elkarrizketa

Iñaki Gorostiza
Bagenuen Inaki Gorostiza agurtzeko gogoa, bagenuen elkarrizketa bat egiteko asmorik Izan ere Iñaki gazteak harri eta zur utzi ditu pelotazaleal: Apal apal, baina bere nortasunaren neurria erakutsiaz azken mailaraino iritsi zaigu Retegi menderatuko ote du Anoeta pelota lekuan?
Hauxe da, hain zuzen, pelota zaleek egiten duten galdera. Orain artekoak irabazi ditu, baina azken joko nagusi hori irabaziko ote du? Izan ere nork neurtu dezake Gorostiza Retegik baino hobeto?
Anoeta pelotalekuan Inaki Gorostizarekin hitzegiteko egokiera izan dugu. Entrenatzera etorria delarik minutu batzuk pozik eskaini dizkigu euskal aldizkari honetan bere kezkak ager ditzagun
- Iñaki, oraindik gogoan dogu Lajosen kontra egin zenuen partidu hura. Inoiz ikusi ahal zenuen arriskuan partidu hura?
- Jokatu dudan partidurik zailenetakoa, gogorrenetakoa izan zen hura. Hamargarren tantora arte nahiko hestu ibili nintzan, baina geroxeago partiduari buelta eman neutson eta handik aurrerako tantuak lasaiago irabazi nebazan. Baina ez pentsa partidu hori erraza izan zenik. Lajosek ez dau azkeneraino etsitzen eta azkeneraino gogor jokatu beste erremediorik ez da izaten.
-Ze pelotaleku dituzu gogozkoenak? non jokatzen duzu gustoen?
-Bada bai alferik frontoi batetik bestetara: Batzuk latzagoak, besteak lagunagoak. Batzutan pelota bizi bizi urteten dau, bestetan, berriz, makal. Nik, neronek aukeratu behar baneu Eibarkoa aipatuko neuke. Frontoi latza da, eta pelotari gogor eman behar yako urrutira bidaliko bada. Eta partiduak luzaro iraun ezkero horrelako frontoitan neure burua seguru arkitzen dot.
Inaki Gorostiza gazte lerden, indartsu, sasoikoa dugu. Hogei urte baino ez ditu eta dagonekoz pelotazalean gose egarriak ondo baino hobeto asetzan ditu. Pelotaritzaren gailurrera iritsi zorian. Bera apal ikusten dugu. frontoian jasotako txaloek ez dute harropuztu.
-Gaurko maila honetara iristeko, inoren babes eta laguntza bereairik izan ahal duzu?
-Pelota jokoa beste zenbait kirol motarekin konparatzen badugu, desberdina dela konturatzen gara. Futbolean azkar eta bizkor datozenak goi mailako taldeek fitxatzen dabez gaztetxoetan osa eta indar daitezen. Guk ez dugu horrelakorik ezagutu. Bakoitzak ahal daben neurrian, baina bakarrik, jokatu behar dau. Badira txapelketak eta ondo jokatu ezkero, ibilian-ibilian zerbait izatera iristen dabe. Lagun onak eta zintzoak arkitu dodaz, baina ez gauza ondo antolaturik dagoelako.
-Ea Iñaki, kritikak ondo hartu ahal zaitu? Kritikalariak partidutara azaltzen ahal dira?
-Pelotan hasi naizenetik ondo hartu nabe, ez dot ezeren kexarik. Partiduak ikusten dabesan ala ez beraiet itandu. Denetik izango dela
-Nola ikusten duzu Bizkai aldeko pelotaritzaren etorkizuna?
-Bizkaian, gauzak aldatzen ez badira, ez dau pelotari on askerik irtengo. Ez dago giro gehiegirik eta landu beharrezko lurraldea da fruturik ematekotan. Oraingoz Nafarroan ikusten dot pelotaritzaren geroa, etorkizuna.
-Gatozan beste gai batekin partidu nagusi honetara. Lasai ahal zaude Retegiren kontrako partidua gogoan izanik?
-Ni neurez nerbiosoa naz piskat baina neure burua gertatzen dot eta irabaziko dudan itxaropenik ez dot galtzen.
-Nola entrenatzen zara? Sendagile edo medikuaren esanik gogoan hartzen ahal duzu?
-Nere gisa entrenatzen naz. Hamabostero jokatzen dot azken aldi honetan. Hiru bat entrenamentu baino ez dodaz egiten, eta hoiek arinak. Izerdi piskat atera, sakeekin prueba batzuk egin, eta abar Entrenamenturik ez badot, orduan zortzi bat kilometroko ibilaldia egiten dot egunero.
-Lajos edo Retegi, zein aukeratuko zenduke kontra jokatzeko?
-Biak pelotari onak dira. Retegik ritmo haundiko pelotaria da, bizi bizi jokatu dabena. Ez dau pelotak tanto egin barik luzaroan iraungo. Bolea, bi paretak, dejada edo errebotea, tantoa lortu bitarteko onik ez dau izaten. Lajes patxada haundiagoko pelotaria da eta alderdi horretatik nahiago dot Lajos Retegi baino.
-Retegiren aurrean bildurti samar beraz?
-Ez dautsot nik ezeren bildurrik, errespetoa sartzen daben pelotaria bada ere. Partidu gogorra izango da. Besteak hogei eta bi tanto egiten ez dabezan bitartean ez dot partidua galdutzat jotzen. Eta beste horrenbeste gertatzen yako Retegiri.
-Retegiren bolea, horregatik, gogoan hartzekoa izango duzu?
-Retegi pelotaria ezagutzen dot. Pelota nekez galtzen daben pelotaria da, boleaz ondo baliatzen dena. Laugarren koadrotik aurrera bolean pelotarik hartzen badau politi ibili horrekin, jo eta desegin
-Zure ezkerra ere ahulagoa ote den entzun izan dautsot inori.
-Retegiren ezkerra, jakina, neurea baino hobea izango da. Baina ni ere ezkerrez defenditzen naz. Behin baino gehiagotan pelota eman beste erremediorik ez dot izango. Manomanistetan, bakarka jokatzen dogunean, askoz nabariagoa da hau, pelotaleku guztia norberak bete behar dabelako. Baina neure kontrarioari beste horrenbeste gertatuko yako, noski.
-Inaki. Retegiren partidu honetarako taktika bereziren bat prestatu ahal duzu?
-Galdera honek ez du erantzunik izan. Irrifarrez isilik gelditu zaigu Inaki Gorostiza. Guk entrenatzen ikusi dugu. Pelota indarrean erabiltzen du, berak jotako pelotak ez du frontisen gaina bilatzen. Erdi parean pelotak jotzen duelarik gero indarrean irtetzen du pelotak. Bihurria benetan erantzun behar duenarentzat. Partidu honetan, bestalde, garrantzi haundia izango du sakeak, ateratzen eta bueltatzen jakiteak. Retegiren nortasuna ezagutzen dogu, Gorostiza berriz ez du nehork behar bezala neurtu. Partidua luzatzen bada Iñaki gaztearen sasoiak lanak emango dizkio Retegiri.
-Azkenik, Inaki, galdera bat egingo dizut gure irakurleentzat erantzun dezaiguzun. Aurten txapela noruntz eramango ote duzue Bizkaira ala Naparrora?
-Partidua jokatu ondoren hobeto erantzungo dautzut. Jokoak erakutsiko dau. Nere aldetik al dudana egingo dot. Gogoz eta ilusinoz prestatzen saiatu naz. Hortik aurrera geroak esango dau.
-Eta txapela?
-Ea ba Bizkaira eroaten dogun. Bizkaira, eta hobeto esanda, Axpera, Atxondora, Anbetope hartara eroan nahi neuke. Esperantzarik ez dot galtzen.
Esperantza eta itxaropena beharrezkoak dira jokoa irabazteko. Hortik aurrera hobekien jokatzen duenak irabaz dezala.
ERRIALDE
1

GaiezKirolaPilotaPilotariak
PertsonaiazGOROSTIZA1
EgileezHERRIALDE1Kirola

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude