Lau Aldiz Txapeldun Tapiari Eskutatik Aldegin Dio Txoriak


1973ko maiatzaren 27an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Iñaxio Retegiri elkarrizketa
Inaxio Retegi
Lau Aldiz Txapeldun Tapiari Eskutatik Aldegin Dio Txoriak
Gauza guztiak iragaten dira. Igaro da Iñaxio Retegi eta Fernando Tapiaren pelota jokoa ere. Opa genion, ba, Gipuzkoarrok aurtengo txapela Fernandori, ez Retegiri opa ez diogulako, aurten bezalako egokierarik, agian, gehiago izango ez duelako azkoitiarrak baizik.
Iruiñera jo dugu gaur goizean. Asteazkena da. Hiru egun besterik ez da txapelketa jokatu zela. "Anaitasuna" tabernan hizketatzekotan gara txapeldunarekin.
Eguraldi zoragarria ibilirako, etxe barrurako baino hobea Nafarroako lurrak ez daude bilutsik, dotore jantziak daude. Gipuzkoan ez bezalako pagadi apainak ikusi ditugu.
Hamarrak eta hamarretan, jarritako orduan, iritxi gara "Anaitasunera". Beste gizon batekin hizketan dago Iñaxio Retegi, baina berehalaxe ohartu da harekin hitzegitera hurbildu garela. "Zuek al zarete nerekin hitzegitera zatozenak?".
Ezagutzen du Zeruko Argia. Hitz-jario atsegina du iñakik. Ez dauka ezeren kupidarik bere kontuak esateko.
Lasaitu al zara Iñaxio?
Ba, oraintxe ari naiz zertxobait lasaitzen. Jateko ere gogorik gabe egon naiz orain arte. Edan, bai, arrapatu dudan guztia. Ez naiz sekulan horren nerbioso ibili. Aurreko egunetan ere ez nengoen nere onetan. Baina txapelketa egunean zeharokoa nengoen. Ero bat bezala. Ez nuen ikusi ere egiten. Arrunt lotua nengoen. Ez neukan indarrik. Galdurik ibili nintzen. Ez aurretik eta ez ondoren ez dut lorik ere ondo egin. Ez nuen izerdirik ere bota partidu guztian. Arratsaldean bota nituen partidukoan ordez. Hotzikara bezala sumatzen nuen gorputzean.
Zure jokoa egin zenduela uste al duzu, Iñaxio? Pozik geratu al zinan?
Ezta pentsatu ere. Oso gaizki egon nintzen. Okerrago egoterik ez dago. Ni beste joko bat egitekotan joan nintzen. Ez nion Fernandori bere jokua egiten utzi nahi. Baina non nenbilen arrastorik gabe jardun nintzen. Fernandok bai, egin zuen bere jokoa oso ondo jardun zen ia azkenera arte. Erraz atera zitekeen txapeldun, baina txoriak eskutatik aldegin zion.
–Ba al duzu berriro Fernandokin jokatzeko asmorik?
-Bai. Txapeldun geratzeak poza ematen du. Alde hortatik pozik nago.. Baina ez egin nuen jokoaz. Palan jokatu nahi nioke sendatzen denean. Uda aldera jokatuko dugula uste dut.
Ez al zenduen bolea jotzeko mania gehiegi eduki?
Bai. Hori da nere jokoetako bat. Baina egun hortan ez nion behar bezalako indarrik ematen. Hartu ere egin nituen hartu beharrekoak ez zirenak. Baina hori guztia nere onetan ez nengoelako zen. Itorik jardun nintzen, itsu-mustuan. Ez nion inori ezer entzuten.
–Dirua geinetik, alde edukitzeak ez du, ba, mesede haundirik egingo?
Ez horixe. Errukia ematen dizu norbaitek diru-mordoxka bat gal dezakeela pentsatzeak. Estuarazi egiten du. Erantzunkizun haundia sentitzen duzu. Jendeak nahi duelako jokatzen du, baina halaz guztiz ere ez du bat ere mesederik egiten.
–Zer diozu Fernando Tapiaz?
–Fernando pelotari ona eta lagun hobea duzu. Pelotan bezain gozoa duzu lagunarterako ere. Sake bat bakarrik ere ez zidan atera "ba, Iñaxio" esan gabe. Partiduaren azken aldea alde batera utzirik, Fernandok oso ondo jokatu zuen. Tanto batean bakarrik hutsegin zuen nere ustez, dejada hartan Nahi zuena egin zuen Fernandok. Ederki erasten zion ezker-paretari bolea har ez nezan. Sakea ere ondo ateratzen zuen erdi aldera. Neretzat tokirik txarrenera. Nik nahiago nun oso ezkerrera edo oso eskuinera ateratzea.
-Ez da galdera egokia, baina, atrebentziz, pelotatik bakarrik bizi al zara?
–Ez. Baditut lan onak. Representante ibiltzen naiz. Dirua ondo ematen du.
–-Bizi al diteke pelotatik bakarrik?
–Noski. Ona izanez gero behintzat. Lehengo mailakoak bai osasunak eta eskuak laguntzen badiote partidu asko joka dezake eta orduan dirua egin diteke.
–Noiz hasi zinan pelotan jokatzen?
Txiki txikitandik nuen pelotarako gogoa. Baina hamar urtetatik hemeortzira arte ez nuen jokatzerik izan. Ni ikasten ibili nintzen erlijioso ikastetxeetan ez bait zen pelota lekurik. Hemezortzirekin hasi nintzen berriro jo eta ke. Profesional bezala, berriz, bederatziren bat urte daramazkit.
–Iruiñean bizi zara ezkondurik ezta?
–Erasungoa nauzu, baina ezkondurik hemen jarri nintzen. Hiru haur ere baditut. Neskato bat eta bi mutiko. Gaur ditu txikienak hiru urte. Hontan ez ditugu gure gurasoak hautsiko noski. Ni naiz azkenekoa gure etxean. Hamabost ginen eta hamaika bizi gara. Ni nintzen hamabosgarrena. Nik urte eta erdi nituenean hil zen nere aita, haizkoraz belauna ebakirik. Handik laister sortu zen penizilina.
Eta bai al dakite zure haurrek euskaeraz?
Oso ondo. Guk beti euskeraz hitzegiten diegu etxean. Gero ere badute erderaz ikasteko beta. Erdera ikasiko dute. Nik euskera ikastea nahi nuke eta hortan saiatzen naiz.
Barka, baina zer diozu "atxikiaz"?
Hara, ez nuke berriro eztabaida sortzerik nahi. Gure asmoa ez zen gure lagunen aurka egitea izan. Gure asmoa gazteak joera horrekin ez kutxatzea zen. Gu pelotariok horrengatik ondo konpontzen gara. Hor gauzak nahastu egin zituzten nerekiko. Baina nahiago dut hortaz ez mintzatu.
Bai al dago pelotari onik gazteen artean?
Oso onak badatoz. Baina ibili egin behar da. Asko dira gaztetan onak direnak baina gero pot egiten dute.
Ondo prestatua atera al zinan txapelketara?
Ez badirudi ere, hala atera nintzen. Nik ondo zaindua neukan Fernando. Txapelketaren azkeneko partidu guztiak ikusi dizkiot. Ondo neurtua neukan. Banekien nondik erren egiten zuen. Baina okerrago ez nintekeen egon. Ez nintzen nere buruaren jabe.
Eskubia ala ezkerra zara?
Pelotan bakarrik naiz ezkerra. Beste gauza guztietan eskubia naiz. Txikitan autsi egin nuen. Sendagileak Jainkoagatik pelotan ez ibiltzeko agindu zidan, baina halere ez nintzen gelditzen.
"Gizon atsegina eta jatorra duk" pentsatuz eta esanaz aldendu naiz Iñaxiorengandik eta Iruiñetik. Oraindik ere ez dela behar bezala lasaitu iruditu zait. Zutik jardun gara denbora guztian. Ez dauka exeritzeko ere patxadarik. Zortziren bat egun atsedena hartu eta berriro pelotari ekiteko asmotan dago. Zorionak Iñaxio!
«Urte askoan, txapela kaskoan»!
ERRIALDE
1

GaiezKirolaPilotaPilotariak
GaiezKirolaPilotaTxapelketak
PertsonaiazRETEGI1
EgileezHERRIALDE1Kirola


Azkenak
Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Eguneraketa berriak daude