Irakiten Dagoen Dolarraren Arazoaz Mintzo Da Jokabide Berria: Jakintsuak Euskeraz Idaztea Azpeitian jaioa dugu Gurutz Ansola, 1924 Maiatzare


1973ko martxoaren 04an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gurutz Ansola ekonomilariari elkarrizketa
Gurutz Ansola, Ekonomilaria
Irakiten Dagoen Dolarraren Arazoaz Mintzo Da Jokabide Berria: Jakintsuak Euskeraz Idaztea Azpeitian jaioa dugu Gurutz Ansola, 1924 Maiatzaren 2an. Bilbao eta Valladolideko Unibertsidadeetan ikasi zuen. Ekonomi-irakasle dugu Donostiako E.S.T.E.n. "Egan", "Jakin" eta batez ere «Zeruko Argian» idatzi ohi du. Hitzaldi asko eman izan ditu euskeraz Ekonomiari buruz, Europaren elkartzeaz, eta Herri erdi hazien ekonomiaz. Badu .Europan deituriko liburuan ere Europaren bidekurutzetan izeneko lan bat argitaraturik. Besteak beste bi liburu sendoren egile dugu: EUSKAL HERRIKO EKONOMIAZ eta oraintxe berton azaldu den USA-REN AGINTARITZA ETA DOLARRAREN AHULEZIA, bi ilburu interesgarrien idazle.
Euskal kulturari eskainitako gizona dugu GURUTZ. Lehenik amaren bularrean xurgatu zuen kultura hori, Izarraitz mendiaren hegalean. Gerozt-ik euskal-kultura-gintzan dihardu eten gabe. Batez ere bere gaian, ekonomia arloan, ari da kultura euskalduntzen. Amarengandik jaso zuena eta euskal liburu zaharretan aurkitu duena du bidelagun kulturagintza hortan. Herri-literaturan eta literatura idatzian oinarritutako lana egin ohi du.
Utz ditzagun, ordea, gorazarreak, ondo mereziak izan arren eta has gaitezen zirika-mirika galdezka. Ez dirudi elkarrizketa hontarako gogo gehiegirik duenik, baina, tira, aterako diogu zerbait.
–Liburuaren egile zeranez, nola aurkeztuko zenduke USA-REN AGINTARITZA ETA DOLARRAREN AIIULEZIA?
–Liburu hau, lehendabizi, irakasle baten liburua duzu. E.S.T.E.ko laugarren urtekoei "Nazioarteko ekonomia" irakasten diet. Sail honetan, teoriaz eta dotrinaz ezezik, munduko ekonomiaren berri-re eman behar izaten dut. Aldi honetan, agi denez, "Dolarraren arazoa" bizi bizi dabila mendebalde guztian. Eta, jakina, programaren atal handi bat arazo honi emana diot.
–Zure irakaspenak, ordea, ze dituzu, noski euskeraz ematen. Beraz, zer dela eta jarri dituzu euskeraz? Ez da, bada, erderaz ditugun lanetatik euskeratua izango?
–Egia da, bai, E.S.T.E.ko Irakaslan gehienak erderaz egin beharrean aurkitzen naizena. Halere, liburua jatorriz euskalduna da. Ez dut, ez, erderatik itzuli. Euskaldun sortu eta jaio da.
–Euskal Herrian, zoritxarrez, gutxi izan dira jakintsu eta irakasleen artean jokabide hau hartu dutenak.
–Jokabide hau –euskal irakasleok gure obrak euskeraz burutzea eta egitea, alegia–, jokabide berria dela esan genezake. Baina ez dut esan nahi, jokaera honetan ez lehena, ez bakarra naizenik. Zorionez, bagara zenbait irakasle, gure irakaspenak eta gure ikertzapenak euskeraz azaltzen eta idazten hasi garenak. Izenak ere emango nituzke, baino inor ez dut inor ahazturik utzi nahi, eta horregatik honetan utziko dugu. Halaz ere, aitortu nahi dizuet nere jokabide honekin esenplu bat eman nahi izan dudala. Gero eta ikasle euskaldan gehiago ditugu Goi Mailako Ikastetxeetan. Kontu egizu zenbaterainoko uzta bil dezakegun baldin euskal irakasle oro, bere alorrean, jakintza, zientzia eta filosofia euskeraz gatatzen eta euskeraz idazten hasten bada.
–Badirudi, zure iritziz, eman daitekeela gaurregun euskeraz edozer gai, jakintzari zor zaion gaitasona eta zehaztasuna galdu gabe...
–Euskeraren eta jakintzaren artean bada behaztoporik eta zailtasunik. Egia esan, ez da batere erraza, gaia goraki eta zehazki euskera garbian ematea. Baina zertan datza traba eta behaztopoa? Euskeraren baitan? Ez. Traba eta zailtasuna hontatik dator: Gure ez jakitatetik. Irabazle batek, bere gaiaz ond jabeturik daguenean; zerbait esateko baduenean; euskeraz jaulki behar du bere emankizuna. Euskaltzalea baldin bada, noski. Egia da, aldapa gora gogor egin beharko duela, bere gogoeta eta jakitatea euskeraz adierazteko. Egia da, hein handi batetan Lan kreatzailea egin beharko duela euskal literatura, luze eta zabalean, ezagatu behar duela, irakasle nahiz jakitun bakoitzak "bere hiztegi berezia" osatzen saIatu behar duela. Beraz, jakitatea baldin badu eta euskaltzale baldin bagara, gure hizkuntzak ez gaitu mugatuko, hizkuntza azkenik gabeko iturburua bait da, haren urbideak miatzen dakienarentzat.
–Baina badirudi irakurlegoak ez zaitnela gehiegi kezkatzen.
–Laburki hauxe esango dizut. Gure liburuetan eta idazlanetan darabilagun gaia jakingarria denean, gure herriko nahiz munduko arazo edo hauzi biziren bat lantzen dugunean, irakurtzaileak gaiak berak ernatzen ditu. Nere lehenengo liburua, esaterako, nik badakit Unibertsitate anitzetan aztergai erabili dutela ikasle gazte euskaldunek; baita badakit langile taldeek ere erabili eta ikasi dutela beren ikas-saioetan. Bigarren liburu honekin ere hori bera gertatuko dela ziur nago. Batipat Ekonomia-ikasleek liburu hau irakurri eta ikasiko dute, berdinean nahiago bait dute euskeraz ikastea, ezen ez erderaz.
–E.S.T.E.ko zure lanak aipatu dituzanean, iragaitzean bezala, zera entzun dizut: "E.S.T.E.ko irakas-lan gehienak erderaz egin beharean aurkitzen naiz". Euskeraz ere zerbait irakasten duzula esan nahi al du horrek?
–E.S.T.E.ko ikasle guztiak ez dira euskaldunak. Beraz gure lan akademikoak erderaz eman beharrean aurkitzen gara. Baina euskeraz ere, zerbait bederen, hasiak gara. Daramagun ikas-urte honetan, hain zuzen, "Euskal Ekonomiaren Mintegia" sortua dugu bertako agerpen, elkarrizketa eta eztabaida oro euskeraz eramaten dugu. Aitortu behar dut, Donostiako E.U.T.G. honetan, beste "Euskal mintegi"rik ere badela. Jakingarriena, halabaina, zera da: ikasleak berak izan direla "míntegi" hauk sorrarazi dituztenak. Eta honekin, hasierako puntuari lotuko natzaio berriro. Irakasleok, geure lanak euskeraz agertzen saiatu beharra daukagu. Gazteak, unibertsitario nahiz langile, euskeraz irakurri, pentsatu eta ikasi nahi bait ditu heziera-aldiko ikasgaiak.
–Argitara berria duzun liburura itzuliaz, ager ahal zenezake, laburki, zure lanean lortu duzun aurkikunderik nagusiena?
–Nere liburuaren lehen partea USAko ekonomiaren azterketa estrukturala da. Zati hau azkena ezar nezakean, baina, aurrena ípiniaz, hauxe adierazi nahi izan dut, dolarraren krisia ez dago ulertzerik diru-erakunde soilari behatuz. Aitzitik, USAko gizartearen, politikaren eta ekonomiaren "batasuna" kontuan edukirik uler daiteke, eta ez bestela, munduko agintari denaren kinka larria. Honez gain beste zerbait ere esan nahi nuke. U S Aren larriunea esplikatzeko, gauza txit erosoa da, "inperialismoaren eskema" zaharkitu bat hartu eta errealitatearen olde bizia sare mehar batzuetan, bortxaz nahi izatea. Nire inbestigazioan ordea, zera aurkitu dut garbiro hots, delako "USAren inperialismoan" ez daudela oligarkiak bakarrik, aitzitik langileen sindikato anitz ere "bere erresumaren altzoan" gogara daudela, itxuraz, eta bere aberriaren inperialismoa barrendik lehertarazteko ahalegin guti egingo dutela, oraingoz...
–Dolarra gora eta dolarra behera ari da mundu guztia. Zertan datza, zurekiko, dolarraren ahuleziaren sustraia?
–Ahuleziaren sustraiak anitz dira, agi denez. Hontaz, ordea, artikulu bat emana dut Z. Argian aste honetan ateratzeko. Beraz ezin hasiko naiz gauza bera bi aldiz esaten. Beste lan hortan irakur ahal izango du nahi duenak hontaz dudan iritzia.
Gurutz oso presaka dabila. Lanez leporaino beteta dago. Ez diogu denbora gehiago kendu nahi. Gauza honek denak jakin nahi dituenak hor dauka GEROn Gurutzen U S A - REN AGINTARITZA ETA DOLARRAREN AHULEZIA liburua. Askorentzat oso ezezaguna den munduaren berri ematen digu bertan. Merezi du irakurtzeak.
Errialde
1

GaiezEkonomiaDirua
PertsonaiazANSOLA2
EgileezHERRIALDE1Ekonomia

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude