Euskaldun eta idazle


1972ko uztailaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Andoni Korta "Añarbe"-rekin elkarrizketan.
Andoni Korta "Añarbe"
Euskaldun eta idazle
Aurtengo "madalenetan" argitaratu den Zeruko Argian, ez genduke inolaz ere gure aldizkariaren lagun zintzo eta euskaldungoaren iangile genduke Andoni Kortaren lana aipatu gabe utzi nai. Gaurregun Errenteria dugu arpidedun geientsuen duen erria, eta lan au Andoniri zor diogu. Berri emaile zintzoa, azkarra, berriak ongi biltzen eta are egokiago idazten zekiena. Bere utsunea, asteroko onetan nabari dela askoek antz eman diote.
Berak, Andonik, bere lanaren saria jaso duela ziur gaude, eta berak ereindako hazia utsean geldituko ez dela ere bai. Bere lanaren berri ematea, itz gutxitan ematea zailla egiten zaigu benetan. Abertzale izanik, bereak eta bi jasan zituen urte illun aietan. Geroztik ez dio bere buruari ezeren atseden unerik eskaini. Bere lanak euskal antzerkiaren alde jasandako nekeak, kezkak, ordu luzeak itxaropenak eta larriuneak landare berria ongarritu dute. Gaurregun, Irastorza, Arruabarrena, Etxabe, t.a. gogo ari zaizkigu euskal antzerki sailean maisuaren, Andoniren, arrasto zuzenetik abiatuak. Aurtengo jalalditan ere euren saioa eskainiko digute.
Baina, une onetan, berri emaille argi eta azkarra ezagutu gendunok, euskal idazle bezala ikustaraztea nai genduke. Bere lanak, atsegiñak, mamidunak, irakur errazak, bat batean azkeneraino iritsi gabe utzi ezin diren orietakoak. Orregatik, leenago argitara izan dituen bi lan, emen ipiniko ditugu, guztion atseginerako izango direlakoan eta gure esker ona erakutsi nalean.
"TXIRRITAREKIN" IZKETAN
–Nola ordea? –galdetuko du norbaitek.
Gaur gauz arrigarri asko gertatzen dira; ain aurraratuak bizi gera... "Telstar" tramankulu orren bitartez orain berriro izketaldi auxe izana degu:
(Zeruan ahots bat entzuten da).
–"Txirrita" zure galdez dira Errenderi aldetik!
–Errenderi'tik? Milla demonio, zer nahi ote dute nere herri xaharrean?
-Ernaniarra ez al zera ba?
–Sortzez bai, Lujanbio Retegi'tar Jose Manual, Ernanin jaio zan; bañan .Txirrita. izena nundik artu zuen? San Markos mendia'ren babesean dagon baserri ederretik; bai jaunak, nere urterik geienak an pasa bai nitun...
–Beraz, errenderiarra ba-ziñan bezela ?
–Nik bi erriak maite dizkiat: Ernani ta Errenderi. Ez al aiz oroitzen zuen erri ortan guda aurretik egin zidaten omenaldia?
-Oroituko ez naiz bada? Esku-makil asko eskeñi genizun.
–Bai, Altza'ko "Gazteluene'n", nere illoba'ren baserrian antxe zegok gordeta.
–Zer moduz bizi zerate or?
–Emen? ondo motel, emen ondo; zuek or baño obeto.
–Bertso saiorik izaten al dezuta or goi ortan?
–Egingo ez dizkiagu ba? San Markos mendipeko bertsolari yayoenak emen biltzen gaituk: Musarro, Telleitxiki, Txintxua, Zabaleta, nere lengusu Saiburu eta Xenpelar aundia ere. Guri entzuten egoten dan apaiz batek ala esaten dik: Errenderi, bertsolari kabi.
–Txapelketak ere izango dituzute, ezta?
–Baita ere, gizona. Zubimendi jatorra gurekin degula, nola ez?
–Izan ere...
–Adizak, gauza bat esan nai nikek.
-Esan ba, esan
–Urte gutxi barru, Xenpelar aundia jaio zala eun urte osatzen dituk, eta uste diat, nik orrelako omenaldiak merezi baditut, onek aundiagoak merezi ditula, eta etzeratela noski aztuko. Emen ere ez dakik arek nolako gradua dun.
–Izan ere aren gizatasuna eta aren bertsoak
–Pakea'ren aldeko momenturen batean, aren bertsoak izki aundiz, mundu guztiak ,jakin dezan, ipiñi bear lizikigutekek:
Ni ez naiz gerraren zale
baizik pakearen alde:
zeñek nai duen galde
berari tira dale:
bala bat sartu buruan
aspertuko da orduan.
Umikiadean ekarri
errespetua ekarri,
lege eder bat jarri
bizi gaitezen garbi:
ori deseo nuke nik
ixuri gabe odolik.
-Egia diozu, "Txirrita".
–Bai noski.
–Beste gauza bat. Liburu batean irakurri dedanez, eriotz'en bat egindako ijito bati, bere egintza txarrak bertsotan arpegira bota zeniolako andik laster il omen zan egia al da?
–Egia dek, bai; bañan emen zebillek eta eskerrak ematen zizkidak; nik ura esan da, damutasuna sortu bai nion...
Eta ontan, bat-batean, "Telstar". urrutiratu zan eta elkar-izketa amaitu.
AÑARBE
13

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakKORTA3
PertsonaiazKORTA3

Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude