Irakasle Onari Dagozkionak


1971ko azaroaren 28an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Pedagojiari buruzko elkarrizketa
Pedagojiaren Bide Berriak
Irakasle Onari Dagozkionak
Euskal Erriko ikastola baten atarian gaude. Ordua eldu zai, aurrak bihurrikerian dabiltza.
–Zatoz, txiki. Zer izen duzu?
-Joxe.
–Zenbat urte?
–Zazpi t'erdi.
–Pozik etortzen al zera ikastolara?
–Batzutan bai, beste batzutan...
–Eta ikasten ari zeran gauza guztien artean zein duzu maiteen? Zertan jarduten zara gustorago?
"Multzoak" ikasten. Oso erraxa da. Jostatzen ari gerala dirudi.
Mutikoa, gehiago ezin geldi egonik, lasterka joan da. Andereñoa urbildu zaigu. Izenik esan nahi ez duen andereño jatorra.
Gaurko Pedajiak darabilzkian bideetaz jardun gera izketan. Izan ere, gero eta gehiago aditzen den itza dugu ondarreko urteetan, iñoiz baino sarriago aipatzen duguna. Zer ote da, bada, Pedagojia?
–Zer izkutatzen da "Pedagojia" itzaren barruan? Zer deritzazu bere esan nahiari?
-Jakitea, ezaupidea, irakasleengandik ikasleetara aldatzeko era. Zientzia bezala ez da oso mugatua, gai bakoitzak era berezia eskatzen bait du.
–Lehen ez zan Pedagojiaz ainbeste itzegiten. Ala eta guztiz ere, aurrak eskoletara Joaten ziran eta ikasi ere, ikasten zuten..
–Bai eta ez. Pedagogiaz, beti kezkatu ohi da irakaslea, nahiz eta zientzia ori oraingo moldera ez landu. Egia da ezaupidea ikasleei arrerazteko, beti ere berdintsuak erabiltzen ziren, ia batere berrikuntzarik gabe, orain, bihar eta beti Irakaskuntza-era berdiñak erabilliaz Maixu bakoitzak bere mldera eta moldera irakasten zuen, molde orietaz baliatzen zen bere biri guztian. Beraz, Pedagojinz ez zuen ardura aundiegirik, ikasteak berriz maixuen esanei zeuden, ez itzik ez iritzirik, ezpaiñak mutu.
–Aurrak, orrela ikastera, pozik joaten zirela uste al duzu?
–Askotan bai. Gizarte-giroa ez zen oraingoa. Famili-egiturak ere askoz estuagoak. Eskola eta familiatik kanpo, gauza gutxi aditu eta irakurtzen zen. Irrati eta telebisiorik ez... Gaur maixua ez da jakitearen iturri bakarra, urrik eman ere! Gaiñera, sikoloji, sikoanalisi eta genetika ikaskizunak gauza berri ugari erantsi dio pedagojiari. Aurra askoz ere obeto ezagutzen dugu; baita bere aztearen maillak ere. Gauza bat argitu da, batipat: aurrari, berak barruan bizi duena agertzeko erraztasuna ematen bazaio, askoz ere obeto azten da. Aur guztiei molde berdiñak ezarri ordez, bakoitzari bere erara ikasten laguntzen bazaio (au da, bere ritmoarekin, bere barruak eskatzen dion modura, bere elburu propioak bete nahiz), obeto azten da.
–Zeok, irakasleok, lan ontarako nola prestatu behar zendukete?
–Gaur Euskal Erriak eskuartean daraman arazorik estuenetekoa aipatu duzu. Teoriaz irakasle asko ikasi gabeak geranez, praksis aldetik erren egitea ez da arritzeko! Erriaren beraren egoerak ereindako irakasle gera. Ikastetxe jatorrik gabe, behar beste eta behar bezalako maixurik gaibe eziak gaituzu. Ala ere saiatzen gera Andereñoek berek artu behar duten irakaskuntza gero eta obea izan dedin, gogoz arduratu behar da.
-Esan zaiguzu zer eskatu behar zaion irakasleari.
–Lehen esan bezala, irakasleak ondo, ezagutu behar du aurra. Zentzu aldetik, sikolojia aldetik, bere bihotzeko bizitza eta fisiolojia aldeetatik. Aurrak berak inguruan duen giroa nolanahi ere, ezagutu behar du. Eta ezaguera au, mailla guzietan; banan bana. Puntu auek guziak gogoan edukirik ere, aurra, aur bakoitza den bezelakoxea da eta ala artu behar da. Arazo eta baldintza auek guziak ezagutzen dituen irakasleak askoz obeto ulertuko ditu aurraren reakzioak eta beneteko suspertzaille izango da. Ain zuzen irakaslea, gehiago da suspertzaille eta aurren lagun, maixu baiño.
–Garrantzi aundiko gauzak esan dituzu. Baiña ba al dago beste alderdirik maixu-prestaera onetan?
-Jakiña! Irakasleari, bere burua jantzi dezan, erraztasunak eman behar zaizkio. Ideia bat datorkit burura: Irakasleak bere burua ondo ezagutu behar du, ain zuzen ere bere barruko arazo eta problemak aurrei iragan ez dizaizkien.,
–Argi zaiguzu ori piska bat.
–-Bai. Askotan, besteak guk nahi bezalakoak direla pentsatzen dugu, nolabait ere, nork bere erruak gutxituak edo ikusten dituelako da edo eta basteak menderatu nahiak orretara eragiten digulako. Bestea den bezalakoa ikusi ordez, nahi bezalakoa ikusten dugu eta aldiz, gutxitua ikusiko dugu, zital, arro, uxakor, nahiz bera alakoa ez izan. Baiña zar gertatu ohi da? Geronen uxakorkeria botatzen dugula bestearen gain, onartzen ez dugunaren gain. Eta berak, bistan da, igarri egiten dio eta egoera onetatik sortzen den kinka ez da on eziketa-lanetarako
–Zuk diozunez, irakasleak ez dio ikasleari bere arazorik erantsi behar?
–Ori da mamia.
–Eta nola ikasten duzue irakasleok, au guzia?
Nork bere burua obeto ezagutzen saiatuz. Neronek beste esperientzi bat ere egiñik dut. Talde-lana, alegia. Uda-ikastaro batean egin nuen, ain zuzen.
–Zer da ori?
–Amabiren bat pertsona biltzen giñan taldean. Elburu jakiñik gabe. itzegiten jarduten giñan, emen eta orain gertatzen ari zanaz. Taldeko pertsonek ez genduen elkarrekiko arremanik, ez lanik, ez oroimenik eta ez gerorako asmorik. Orain eta emen zer gertatzen zanaz jardun behar genduen. Zerbaiten zai bezala arkitzen giñan laster: etzan une gozoa. Eta azkenik, batzuek besteerekiko reskzioak aztertzen genituen. Nor bere uxakorkeriaz azkar asko jabetzen zan. Baita besteenaz ere. Orrela, besteek nola artzen zaituzten ere ikusten duzu. Irakaslearentzat garrantzi aundikoa da basteek nola ikusten duten jakitea aurrek nola ikusiko ote duten jakitea. Eta ori jakiñaz, ahaztu bere buruaz, aurrengan bizi, aurrei entzun, aurrak, diranak dirala, onartu.
–Zer gehiago?
Gutxi al da? Baiña bai. Ba da besterik ere. Irakasleak, beti aldatuz goazela gogoan izan behar du; mundu aldakor batean bizi gerala. Askotan, bere laneren etekiñek gaurko bakarrik, une ontarako bakarrik baliloko dutela Eten gabeko lana eta egunaroko pazientziak erakusten du gaur gaizki dabillen aurra, emendik urte batzutera oso ona izan ditekeela. Eta gaur egin ez duguna, gerorako zulo gertatzen dela.
–Luzatu egin gera. Bijoakizu azken galdera. Pedagojiaz jantzi gabe izan ahal diteke gaur irakasle onik?
-Ez. Iñolaz ez.
–Milla esker, izenik gabeko andereño orri Zure lankide guzien izenean esan dituzula esanak, pentsa dezakegu. Ez da lan makala, Pedagojiaz arduratzea.
ERRIALDE
1

GaiezGizarteaIrakaskuntzBesteak
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude