Federiko Zabala, Euskal Kondairagille


1971ko azaroaren 14an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Federiko Zabala euskal kondairagileari elkarrizketa
Federiko Zabala, Euskal Kondairagille
Bere Elburua: Gauzak Gertatu Ala Azaltzea
Euskal Erriaren arazoen berri eman, kultura alorrean eta beste alorretan lanean ari diren gironen lanak azaldu, ori da gure elkarrizketa auen bitartez nahi duguna. Gaurkoan Federiko Zabala dugu. Gizon ezaguna da. Bere . Euskal Erriaren kondairan jende asko ari da irakurtzen. Lan ederra eta beharrezkoa berea. Euskal jakintza zorionez aurrera ari da.
–Federiko, zu legegizon izanik, zer nola asi zatzaizkigu Euskal kondaira egiten?
–Nik, gure Erriaren berri jakiteko gogoa, txikitandik dut. Lege ikasketaz gainera Zaragozako Ikastetxe nagusian historiari buruzko ikasketek ere egin nituen. Nere historia aztertzeko Joera, jakintza metodoz ornitu ahal izan nuen.
–Zer metodo erabiltzen duzu zure azterketetan?
–Kondaira ez zegoela lehen egiten zen bezala egiterik. Garai artarako aldakuntza aundia zen. Erregeen bizitzetan zegoen oiñarriturik lehen egiten zen historia. Gaur egun metodo aldetik, ori, itxuragabekeria da. Sozial-ekonomia aldetik begiratu behar zaio historiari.
–Zer da beraz zaretzat kondaira?
–Lur eta leku batetan bizi dan erriaren ekintza da kondaira, nere iritziz. Ekintza ori erriaren nortasunaren adierazle da. Ekintza ori erriaren izateko era da:. Historia aztertzerakoan, zerbait funtsezkorik egin nahi bada behintzat, ori, erria izateko era ori aztertu behar da.
–Esan duzunari jarraituz, gure Erriaren Kondaira nola aztertu da?
–Batzuek, besterik gabe, gure Erriaren nortasuna ukatzeko asmotan egin nahi izan dute. Jakintza maillan behintzat, onartu ezin ditekean bidea da au. Jakintzaz jantzitako iñork ere ezin dizaioke bide oni jarrai. Beste batzuek berriz, eta au ere ez da bide egokia, gure kondaira lorez bete nahi izan dute. Lan orietan, euskaldunok errugabe azaltzen gara, gure zaharrak aingeru izan balira bezala.
–Caro Baroja jaunak, orain dela gutxi esan zigunaz bat zatoz beraz...
–Bai, Caro Barolak arrazoi aundia du. Gauzak otz ikusi behar ditugu. Gauzak izan ziren bezala azaltzeko ez dugu beldurrik izan behar. Lege gizonok auzitan jokatzen dugun gisara kondaira egiterik, ez dago.
–Gure Erriaren berri jakiteko beldurra dagoela iruditzen al zaizu?
–Gaur egun, zorionez, ez asko. Garai oneteko gizaldi berriak egia garbi esateko eskatzen du. Gure Erriaren bizitzan gauza illun eta akats asko dagoela esateak ez dio gaurrko gizaldiari atzera egin erazten. Orregatik Erriarenganako maitasuna ez zaio itzaltzen.
–Baina objetibidade utsez gauzak aztertzerik ba al dago?
–Hori lortzen egiñahalak egin behar ditugu. Ala ere kondizionamentu batzuen menpean gaude. Nahi eta ez, kondizionamentu edo baldintza oriek eragiten digute. Erri onen, seme naiz eta bera maitatzen dut. Egia onek gauzak era batera ikustera eragiten didala ukatzea, ez litzake jator izango.
–Liburu ori egiteko, zer nola baliatu zara?
–Kondaira azterketa egiteko, batetik euskaldun ziren eta ez ziren kondairagille zaharretara jo dut Bestalde, gai zehatz batzuetan, ain zuzen Ahaide Nagusien arteko borrokak aztertzeko, kondaira-jakintzaren laguntzaille den "Genealogia" jakintzaz baliatu naiz. Eta azkenik Euskal Errian dagoen zenbait artxibu miatu dut. Iru iturburu auen laguntzaz burutu ahal izan dut nere lana.
–Besteen lanetatik datoak jasotzeak izango du kondaira egiteko arriskurik ez al da ala?
–Lehengoek kondaira nola egiten zuten ikusirik, datoak garbitu eta gertatu ziren bezala azaltzea izan da nere eginkizuna. Asmatu dudan ala ez, kritikoek esan bezate.
--Artxibuetan gauza asko arkitu al duzu?
Gauza asko arkitu dut eta gauza asko dago. Artxibuetako autsak astintzea beharrezkoa zaigu Artxibuak miatzen eta aztertzen izugarrizko lana dago. Caro Barojak, adibidez, Nafarroari buruz egin duan azterketan, lana nola egin behar den ederki erakutsi digu.
–Artxibu oriek non arkitzen dira?
–Etxe zahar eta leku ofizialetan asko dago. Baina ez pentsa Euskal Errian bakarrik daudenik, Madrilgo eta Parisko liburutegi nagusietan ere paper mordo ikaragarri da. Nahi duanarentzat ba da lanik.
--Bakarrik ibilli beharrean, kondairagilleek elkarrekin eskuz-esku lan egitea ez al da komenigarri?
--Komenigari bakarrik ez; taldea osatzea beharrezkoa da. Kondaira saillean zenbat lan den egiteko ikusirik, batek bakarrik oso gutxi dezake. Historia orokor bat egin nahi bada, beste biderik ez da, taldean lan egin.
–Talde orrek profesionala izan behar luke ordea... eta orretarako dirua...
–Bai orretarako diru asko behar da. Baina ba da Euskal Errian zenbait diru-instituzio, onelako lanak ordiaintzeko. Aurrezki kutxak alor onetan egiteko aundia du.
–Zure lan ori egiteko ez dizu diruz iñork lagundu?
–Ez, lege-gizon bezala ateratzen dut bizimodua. Libre dudan denbora guzian kondaira saillean lan egiten dut. Denbora guzia emango banio obe, baina...
–Zenbat denbora igaro duzu lehen liburu ori egiten?
–Orain dela lau urte asi nintzen. Lehenik apunte gisa egin nituen. Nere asmoa jendearentzat eta batipat ikastolentzat lan-treana bat eskeintzea zen. Orain liburu gisa atera nahi izan dut. Era onetara zerbitzu aundiagoa egingo du, nere ustez.
–Zure liburuari, bibliografiaz ondo orniturik dagoela, deritzat...
–Ahalik eta bibliografi egokiena eta ugariena eman nahi izan dut Gehiago ikasi nahi dutenek badakite nora jo behar duten. Bibliografiaren bidez, jendeari, Euskal kondaira ikasteko bidea erakutsi nahi izan diot. Nere lan au bedi laguntza bat.
–Egin duzun lanak jarraipen bat duenez, beste liburuak zer eta nolakoak izango dira?
–Orain argitara dena, Amairugarren mendean geratu da. Beraz ba da Mende sail ederra oraindik aztertzeko. Mende oriek guziek iruren bat liburutan aztertuko ditut. Bigarren liburuan 13-14-15garren mendeak aztertuko dira. Irugarren liburuan berriz, amaseigarrenetik emezortzigarrenera arteko Euskal erriko sozial-ekonomia eta politika-egoera azalduko da. Eta azkenik laugarren liburuan emeretzigarrenetik asi eta ogeitamaseiko guda arte aztertu nahi litzake. Itz gutxitan esateko auek dira nere asmoak.
–Munduaren lehen mendeak alde batera utzirik, zein mende dira gure artean gutxien landu izan direnak?
–Amaseigarren mendetik asi eta gaur artekoa da gutxien landua. Au irakurtzean zenbait arrituko da, baina nik orrela pentsatzen dut. Puntu batzuk bai piska bat aztertu dira. Adibidez Azkoitiako Zalduntxoen kondaira aide askotatik aztertu da. Aia eta guziz puntu au bera ere ez da osotasun guzian aztertu.
–Zer esan nahi duzu orrekin?
–Begira, guk kondaira aztertzen dugularik, gizartearen, euskal gizartearen egitura, bere barne-egitura aztertu behar diugu. Dato asko, bata bestearen ondoan pillatu eta azaltzea, ez da kondaira egitea Guk gertaeren oiñarria, sustraria, arkitu behar diagu. Egitura bat nola jaio azi eta galtzen dien ikasi behar dugu. Talde sozialak nola jaio, nola egin duten borrokan ikusi behar dugu. Dato ugari da. Dato orien sustraia billatea da gauza zailla.
–Zailtasun ori burutzeko zer egin duzu?
–Garai bakoitzeko egitura ekonomikoa ikusi nahi izaten dut lehnik. Ekonomiaren egitura ondo sakondu behar da. Neurri aundi batetan, sozial arazoak ekonomiari itsatsita daude. Ezin diteke sozial arazorik ongi esplika ekonomiaren zertzeladen berri zuzen jakin gabe. Kondaira sakonki egiteko ori da neretzat biderik egokiena.
–Zergatik atera duzu zeure liburua bi liburu-etxetan?
–Liburu sortzalleak ugarituz doaz Onek bizi garela esan nahi du. Ala ere editorialek elkartu egin behar dutela pentsatzen dut. Ez dut batu egin behar dutenik esaten, elkartu baizik. Gure Euskal Kulturak aurrera egin dezan, Editorialek ere elkarrekin egin behar dute lan. ETOR eta JAKIN-ek elkarturik nere lana argitaratzean, orixe egin nahi izan dut.

Berandu bukatu genduen gure solasaldia. Denbora azkar joan zitzaigun. Elkarizketa onetan ditekeana da "behar" itza askotxo azaltzea. Beste elkarrizketetan ere ala gertatu izan ohi da. Izan ere gure Euskal Kulturaren egoera ain behartsua da...
ERRIALDE
1

GaiezGizarteaHistoriaBesteak
PertsonaiazABALA3
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Indendentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude