Ea hurrengorako ikasten duzun...

MAIDER LETURIAGA
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina eta gozoa zen onkologoa, eta erreparo puntu bat ere nabaritzen nion kontsultara sartzen ginen bakoitzean. Ez dakit ikastera iritsi zen ala ez.

Mikatzagoa izan zen beste senide batekin izandako esperientzia. Adineko pertsona, euskalduna eta euskaltzalea, zulo beltzetik atera ezinda Donostiako psikiatria sailean ingresatu genuenean. Arreta ematen ari zitzaion mediku psikiatra buruari adierazi genion garrantzitsua iruditzen zitzaigula pertsona hartaz euskaraz zekien mediku bat arduratzea, bere barruan zeramana adierazteko eta hurbiltasuna sentitu ahal izateko. Lehor eta zakar erantzun zigun bere ustetan horrek ez zuela zerikusirik gaixoaren sendatze prozesuan eta berak jarraituko zuela haren arduradun izaten. Ez zekien tutik ere euskaraz.

Duela 30 urteko kontuak dira horiek. Izan zitezkeen gaurkoak ere. Aldatu dira gauzak, baina ez hainbeste. Euskaraz gehiago entzuten da osasun zentro eta ospitaleetan orain. Belaunaldi berrien iritsiera antzematen da, baita profesional batzuen jarrera aktiboa ere, baina ez da sistematikoa eta nekez egin daiteke zirkuitu osoa euskaraz, trabarik gabe, eroso.

Ez dakien osasun profesionala izan dadila paparrean “ez dakit euskaraz” jarriko duena, edo agian hobeto “barkatu, ez dakit euskaraz”

Orain dela hamar bat urte ireki zuen Osakidetzak arreta euskaraz nahi zuten herritarren erregistroa osatzeko aukera eta irekita dago egun ere. 370.000 herritar inguruk omen dugu izena emanda. Nik ez dut inoiz sumatu inork erregistro hori begiratzen duenik espezialista batengana edo beste batengana bideratzeko orduan edo familia medikua izendatzerakoan, adibidez. Berrikitan ospitalizazioetan gaixoaren eskumuturrean jartzen den pultseran “e” ikurra txertatzeko erabakia hartu dute. Batere garbi ez dagoena da zure eskumuturrekoan “e” agertzen bada, arreta euskaraz eskainiko dizuten ala ez. Ez zait egoera berri hori bizitzea tokatu, baina irudipena daukat behia erosi baino lehen erosi dutela zintzarria, eta eskumuturra behin baino gehiagotan altxatu beharko duela gaixoak, gauza bada, behintzat.

Kontua da ekimen horietan guztietan gaixoa bera edo haren ondokoa dela arreta euskaraz jaso nahiko lukeela adierazi behar duena, alderantziz izan beharrean. Arreta, eskatu gabe, euskaraz emateko prestatuta egotea da zerbitzu publikoaren helburua eta gaixoari lehen unetik euskaraz egitea, gaixoa izan dadin hizkuntza hautatuko duena eta ez profesionala. Hori zen eta da administrazioaren xedea, aspaldidanik osasun arloko profesional euskaltzaleak erreibindikatzen ari direna, eta oraintsu Aintza osasungintza euskalduntzeko mugimenduak eta EHEk kaleratu duten manifestuaren muina. Norabide egokia hori da, eta ez euskaldunak, hil hurren gaudela ere, geure ahalduntze maila erakutsi behar izatea.

Eta bien bitartean, ez dakien osasun profesionala izan dadila paparrean “ez dakit euskaraz” jarriko duena, edo agian hobeto “barkatu, ez dakit euskaraz”. Erreparo gutxiago izango dut euskaraz dakien profesionala eskatzeko edo gutxienez “ea hurrengorako ikasten duzun…” esanez agurtzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Teknologia
Whatsappa utzi

Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.

Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]


2025-07-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hondakinak

Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]


2025-07-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Torre-Pacheco

Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]


2025-07-16 | Aingeru Epaltza
Garikoitzen itzala

Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.

Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Espektakuluen tranpa

Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


2025-07-16 | Karmelo Landa
Zenbait traba eta bide bat

Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]


EIRE euskal unibertsitate-irakasleen elkartearen amaiera

Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.

Euskal Herrian ere... [+]


2025-07-14 | Rober Gutiérrez
25 urteko bidaia

Sortze beretik proiektu batekiko lotura profesionala egon denean eta atxikimendu emozionala hain handia denean, zaila izaten da berari buruz hitz egitea. Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte bete ditu, eta bizi izandako oroitzapenak eta esperientziak metatzen zaizkit oroimenean... [+]


Eguneraketa berriak daude