Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik ondorioztatzen da hizkuntzak ez dituela 100.000 urte baino gehiago. 

Bothak badaki bere hipotesia egiaztatuko duen froga fisikorik ez duela aurkituko, baina logikan oinarritu du bere iritzia: Homo erectus-ak irla bakartuetara iristeko gai izan ziren –eta horren frogak badaude–, nabigatzeko gai zirelako, eta nabigazioak taldeko antolaketa eta komunikazioa eskatzen du, baita ezagutza belaunaldiz belaunaldi ahoz transmititzeko gaitasuna ere.


Irakurri gehiago: Historia Denboraren makina
Historia kanalean gehiago
2026ko apirilaren 15
Itzaletik argira
Gure joko gizonak (1969)

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.