2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko beharra, botere eta arrakasta aukerak non egongo ote diren aurreikusteko grina... Baina, loroak bezala, denok ari gara berdinaz hitz egiten: adimen artifizialak, sare sozialentzako lanean, gobernuetan eragiteko erakutsi duen gaitasuna; Trumpen Gobernuaren baitan Elon Musk-ek ekarriko duen gobernu ereduak herritarrengan izango dituen eraginak; Google-n Willow txip kuantikoak suposatuko duena...
Aldiz, mundu teknologikoari lotutako betiko titularrei begiratu beharrean, mundu horretatik kanpo egiten ari denari begiratzea da 2025erako gomendatzen dizuedana. Aniztasun teknologikoaren ideia lantzen ari direnek egiten dutenari; bizitza erdigunean jartzeko bidean dugun teknologiak jokabideetan duen eraginetan arreta jartzen dutenei. Aurreko zerrendan ez bezala, bide honetan izen propio askorik ez da: talde, komunitate, gizarte eragile, sare eta elkarteek ehundutako azpiegitura eta harremanez ari gara. Bizitzari eta bizi dugun planetari teknologiarekin sortu diezaiokegun kaltea ahalik eta txikiena izateko hausnarketa gelditzen ez dutenak, eskubide digitalak babesteko bidean borrokatzen direnak, tokiko azpiegiturak sortuz herritarrak babesten eta ahalduntzen dituztenak, indarkeria eremu digitalean borrokatzen dutenak (pertsonen artekoa, korporazioek eragindakoa eta erakunde publiko eta gobernuetatik datorrena), software librearen alternatiba modu etikoan pertsonei gerturatzen dietenak, arrakala digital berriak sortzen ez dituztenak, dauden arrakala digitalak borrokatzen dituztenak, zaurgarritasun eta bazterkeria digitala borrokatzen dutenak...
Eremu digitalean inoiz baino argiago ikusten da gizartea antolatzen ari dela, beraz, 2025ean eredu hauei jar diezaiegun arreta, bizitza onak izateko bidean berrikuntza interesgarrienak ekarriko dituztenak baitira, eremu digitalean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]
Bi gai mahai gainean, ezinbestean.Batetik, CAF eta Palestina. Bestetik, PSOEren bueltako ustelkeria sarea. Nondik hasi eta non bukatu ere ez dakit, bulkadez betetako artikulua izango dela jakinda.
Nazio Batuen Erakundeak 40 enpresa salatu ditu, CAF tartean, eta Gazako... [+]
Atzo jakin dut euskal prentsatik Jean Reno aktoreak lehen nobela idatzi duela. Berri hori euskaraz jasotzeak munduko hiritar edo paleto global bihurtzen ote nauen oso ongi jakin gabe, nobelak idazteko arteaz egin dut gogoeta.
Tokitan dago “nobelaren heriotza”... [+]
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]
Nunquam polluta dio Baionako lemak, erran nahi baitu "sekulan zikindu gabea" edo "sekulan hartu gabea", eta erreferentzia egiten die inbasio saiakera historikoei, espainiarrengandiko, frantsesengandiko eta ingelesengandiko saiakerak ez omen baitziren... [+]
Europako ongizate estatuak munduan zehar izugarrizko miresmena izan du herritar xeheen artean, ez hainbeste enpresari eta agintarien gehiengoan. Izan ere, miresmen hori areagotu egiten zitzaigun iparraldeko herrialdeetatik pasatzen baginen, izan lan bat egin behar bazenuen edo... [+]
Palentziako amama oso emakume soila zen hitzetan. Bazituen zenbait hitz dena adierazteko balio zutenak, tartean bitxo hitza: berba horren baitan kabitzen ziren zomorroa, behia, txakurra... eta batzuetan baita gizakia ere. Bitxoek auzokide latzak dituzte gizakiongan, ez baikara... [+]
1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]
Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]
Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]