Palestinarenak (eta munduarenak) egin du

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu:

  • Aspaldikoa da, XIX. mendearen hondarrean bururatu zitzaion Theodor Herzl-i judutarrek behar zutela estatu bat non euren erlijioa nagusi izango zen, nola kristauek, musulmanek, hinduek edo budistek. Hiru aukera mahai gainean zituzten; Palestina aukeratu zuten. (Zorte txarra, aizu...).
  • II. Mundu Gerra bukatu zelarik, karanbola perfektua egokitu zen: batetik, proiektu sionista ordurako martxan eta, bestetik, antisemitismoa. Judutarren kontrako genozidioaren ondoren, Europako herrialdeei zegokien judutarrei (eta naziek akabatutako beste herri eta pertsonei) erreparazioa eta aitortza ematea Europan bertan, baina Israelgo Estatua sortzeko proiektua mahai gainean egonda: win-win. (Zorte txarra, aizu...).
  • Duela 142 urte lehen koloniak ezarri zituztenetik genozidio osoa dokumentatuta dago, filmatuta, gaur egun online emanda...

Eta gauzak horrela, Israelek palestinar lurretatik palestinar herriaren erabateko desagerpena azken bururaino eramanez gero, ezin da egon itxaropen onik gainerako herri eta pertsonentzat ere.

CAFek Israelgo koloniak lotuko dituen tranbia eraikitzen jarraitzen du, Euskal Herriko arma enpresek Israelgo armada hornitzen dute

Zergatik egin zuten 2023ko urriko erasoaldia palestinarrek, itxura guztien arabera baldin bazekiten Israelek "gogor" erantzungo zuela? Bada, batetik, Israelgo gizarte zibila izutu eta baldintza horietan bakerik ezin dela egon erakusteko eta, bestetik, nazioarteko komunitateak (guk) erreakzionatu (gen)zezan. Nazioarteko komunitateak erreakzionatu du? Euskal Herriak?

Herrialde gutxi dago non gizartean Palestinaren aldeko elkartasun sentimendua hain sustraituta dagoen. Manifestazioak egi(te)n ditugu, Maccabi datorrenean salatu, banderak leiho eta balkoietan paratu, kufijak lepoan eraman...

Baina, CAFek Israelgo koloniak lotuko dituen tranbia eraikitzen jarraitzen du, Euskal Herriko arma enpresek Israelgo armada hornitzen dute. "Gure" gobernu eta unibertsitateek ez dute adierazi boikot edo harreman hausturarik Israelgoekin.

Beraz, munduko ipar-mendebaldean Palestinaren alde gehien lerratzen den gizarteetako bat gurea izan eta emaitza hau bada, genozidioa ez da etengo.

Ez dago itxaropenik Palestinarentzat, ez eta Euskal Herriarentzat ere. Gizakien munduarentzat etorkizuna jokatzen ari da ‒ari gara‒ han, eta beltz-beltza dago.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...