BSHko langileek lantegiaren “deslokalizazioa” salatu eta manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean

  • Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta Nafarroako Gobernuarekin asteazkenean bilduko dira.

Langileak ez dira lanean bertaratu, eta bilera egin dute enpresako kanpoaldean Javier Bergasa

2024ko abenduaren 18an - 07:18
Azken eguneraketa: 2024-12-19 15:19
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ezkirozeko BSH lantokia itxiko dutela jakin dute astelehenean bertako 655 langileek, euren hitzetan, “shock handi bat”. Juanjo Hermoso de Mendoza LABeko ordezkari eta batzordeburuak azaldu duenez, Alemaniatik etorritako eta “altxortegiaz arduratzen den administratzaile bakar moduko batek” eman die itxieraren berri. Onartu du bazekitela “zerbait handia” zetorrela, “baina itxiera inondik inora ez”.

Ohar bat "hoztasunez" irakurrita jakinarazi diete langileei enpresaren itxiera: “Detaile horiek gizatasun oro kentzen dute, eta agerian uzten dute multinazionalen aurpegirik krudelena”, adierazi du langileen ordezkariak.

“Hau deslokalizazio bat da, argi eta garbi”

Enpresak lehiakortasun falta egotzi die langileei, “hori frogatuko lukeen bestelako daturik eman gabe”, langileen esanetan. Lantokien ekoizpen doikuntza bat egin eta Ezkirozko lantokia itxiko dutela jakinarazi diete. Langileen batzordeak bere desadostasuna azaldu du enpresak leporatutako lehiakortasun faltarekiko. Aurtengo martxoan prentsaurreko batean salatu zuten Iruñeko saltoki handietan Ezkirozeko BSHn ekoizten dituzten produktu berdinak topatu zituztela, baina taldearen Turkiako eta Poloniako lantegietan ekoitziak. “Balantze ekonomikoa ez da fabrikarena, BSH Electrodomesticos Españarena baizik. Enpresa handiek aukera dute finantza ingeniaritza egiteko. Hau deslokalizazio bat da, argi eta garbi”, adierazi du Hermoso de Mendozak.

Asteartean enpresa  itxita egon da, eta goizeko 9:30etik batzordeko kideak bildurik egon dira hurrengo urratsak zehazteko. Ondoren jakinarazi dutenez, asteazkenean elkarretaratzea egingo dute Nafarroako Legebiltzarraren aurrean, eta larunbatean manifestazioa Iruñean, BSH ez itxi, Nafarroako industriaren alde lelopean, Nafarroako industriaren “egoera larria” salatzeko. “Ez gara bakarrak, Antolin eta Sunsundegi ere gaizki daude”, salatu dute.

Azalpen eske

BSHko operazio arduradun Pepe Justeri presazko bilera eskatu diote langileek. Gobernuak langileen alde presioa egin dezakelakoan, Mikel Irujo Industria kontseilariarekin eta Maria Chivite lehendakariarekin ere bilerak eskatu dituzte. “Enpresak atzera egin dezan, modu aktibo batean lan egin dezala eskatzen diogu. Jar ditzatela euren bitarteko guztiak Ezkirozko BSHn jarduera egon dadin eta lanpostuak bermatu daitezen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Greba mugagabea abiatuko dute Maderas de Llodioko langileek astelehenetik aurrera

Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


5.000 lagun batu dira Baionan, Macronen austeritate politikak salatzeko

Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren "animalien tratu txarren" iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Eguneraketa berriak daude