Ikusezin

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu zaizu, eta kamareroaren atentzioa zureganatu nahi duzu, urruntzen ari zaizulako. Atzera ere paso egingo duen susmoa duzu. Ikusezina zara berriro ere.

Film eta telesailetan protagonista roletan ez da adin batetik aurrerako andrazkorik egoten, bigarren mailako paperak betetzen dituzte agertzekotan. Badirudi mundutik desagertu direla emakume horiek, ostenduta baleude legez. Ikusezin bihurtu dira.

Jakinekoa da adin batera iritsita emakumeok ikusezin bihurtzen garela, edo ikusezin bihurtzen gaituztela. Menopausiaren bueltan gertatzen da, hortik aurrera ez ei gara desiragarri eta.

Gainean gandu moduko bat ezartzen zaigu, lanbrotuta lagatzen gaituen geruza ukiezina, ikusezin bihurtzen gaituena. Superboterea omen da, baina infra-ahalmendun bilakatzen gaitu, ikusezintasunak ezdeustu egiten gaituelako.

Ikusgarriak gara, ordea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude