Tristezia ez, ondokoa. Eta etsipen handia. Aurten bi sorkuntza erditu ditugu ("Lurrez Estali" eta "Bidasoa Mintzatuko Balitz"), arrakasta handia bildu dugu eta, hala ere, sentimendu garratz batek tinkatzen dit zintzurra.
30 bat urte daramazkit antzerkian lanean, hots: idazten, antzezten, zuzentzen, erratza pasatzen, txostenak egiten, bilkurak, prentsaurrekoak, gaupasak, komunak garbitzen, eskailerak igotzen, gidatzen, karga-deskarga, fokuak, kableak eta e-mezuak... Eta gauza bat behintzat ikasi dut bidean: euskal kultura ez da gai bat, iragarki bat da. Excel pantailan betetzear dagoen laukitxo bat. Zereginen zerrendan azken lerroan kokatzen den zera bat. Euskal kultur arloan bizi den prekaritatea, ezintasuna eta etsaitasun permanentea (askotan galdekatuak, gutxietsiak edo irainduak gara euskaraz aritzeagatik) ez da gai bat. Euskal artea euskal hiztunen arnasgune bakarra da, baina arnasa ez da gai bat.
Tximinoa naiz, imitazioz ikasten dut, eta nire sentimenduak, emozioak eta hausnarketak adierazteko gaitasuna ditudan imitazio aukerei zuzenki lotua da. Lehen musua emateko, zineman ikusitako musuak eskarniatzen saiatu naiz. Nire amatxi zendu zenean, edo laguna ospitalean betiko agurtu behar izan nuenean, irakurritako liburuek lagundu ninduten nire sentimenduak ulertzen eta argitzen. Nire haurren lehen urratsen poza partekatzen ikasi dut. Kulturala da. Horra euskal artearen funtzioa eta betebeharra: hizkuntza aberastea, elikatzea, emozioak komunitatean partekatzea, eta gizatasuna askatasunez bizitzeko aukera bihurtzea. Antzerkian, une soil batez, komunitate baten parte naiz, euskaraz existitzen naiz pentsatu gabe euskaraz bizi naizenik. Herriaren baitan sentitzen, pentsatzen eta aurrera egiten dut.
Aurrekontu katastrofikoak eskaintzen dira euskal kulturarentzat, euskal artisten gehiengo zabala prekaritate eta segurtasun eskas handian bizi da, eta orduan zer? Lepoan hartu eta segi aurrera?
Horrek ez al du babes minimo bat merezi? Horrek ez al du baliorik? Maila guztietan aurrekontu katastrofikoak eskaintzen dira euskal kulturarentzat, euskal artisten gehiengo zabala prekaritate eta segurtasun eskas handian bizi da, eta orduan zer? Lepoan hartu eta segi aurrera? Hau da gure herriari eskaintzen zaion plan estrategikoa? Euskal kulturak bazterreko sari banaketetan lehiatzen du, bazterreko aurrekontuekin, bazterreko espazioetan. Alfonbra gorria zapaltzekotan, bikoiztua edo hizkuntza menderatzailean izan behar da. Salbaiak, hizkuntza zibilizatuan men egiten du beti.
Sentimenduak eta pentsaera lotzeko zailtasuna, gaur egungo euskaldungoaren gaixotasun kronikoa bilakatzen ari da: "alexitimia". Laburki erranda: elbarritu mentalak gara. Des-euskalduntze prozesua hor errotzen da, eduki emozional eta komunitarioen gehiengoa erdaraz hedatzen da. Hori politika publiko baten ondorio zuzena da. Gure haurren hizkuntza eskubideak bermatzeko, epaitegien aurrean edo prentsaurrekoan egiten diren adierazpenek ez dute eragin handirik. Aurrekontuek bai. Babes politikoak bai. Egitasmo estrategikoek bai. Baina kulturaz mintzo diren diskurtso antzuak entzuterakoan, lelo bat heldu zait burura: "Txosten gutxiago eta liburu gehiago". Hori izango da gure funtsezko iraultza politikoa.
Hizkuntza eta kultura beti izan dira herriaren eta askatasunaren bihotza; eta beste alde batera begiratuta, baskismoan erori gara. Abertzaletasuna hil da agian? Ez dakit. Batzuetan hala uste dut. Alexitimia eta txostenen kulturak baskismoa lehenetsi du eta abertzaletasuna kolonialismoaren baratzean ehortzi.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]