Irailean hasten eta ekainean bukatzen dira, berez, nire zikloak (gure jartzera nindoan, baina plurala erabiltzen dudan bakoitzean ipotx batek oihu egiten dit buruan, “zureak izango dira!”), eta hala izan da nire bizitzan oporrak eduki edo ez, ordutegipeko lan ordaindua eduki edo ez. Ez urtebetetzeak, ez Urteberria, San Juan sua da meditazio aroari hasiera ematen diona. Azken egunetan, inguruan “zer moduz” galdetuta, erantzunak ez ziren lasaigarriak: “Umore txarrez nago duela bi astetatik”, “nahiago dut ez pentsatu astelehena iritsi arte”; “antsietatea daukat”; “goragalea”. Eta ez da denek uda ona pasa dutela. Eta batzuei, agian, gustatzen zaie beren lana. Batzuentzat, beharbada, lan horixe da beren hutsaltasuna mozorrotzen duen antzerki nagusia. Eta hala ere.

Horri bueltaka, paseoan, oraindik kezkatzen hasi gabe nengoen umea bistan ez edukitzeagatik: bizikletan ibiltzen ikasi du, nik ez daukat, beraz, bat ibilgailuan, bestea oinez ateratzen gara. Abiadura aldea izugarria da, bistatik galtzen dut denbora guztian, paseoak, beraz, ez dira jada atsedenaldi kostunbristak, thrillerrak baizik. “Amaaaaa!”, eta bi andre korrika auto aparkatu batek estaltzen zidan indar zentrifugo baterantz. Banekien, noski, indar hori nire semea zela. Bizikletaren azpian zegoen, modu arraro batean korapilatuta. Mugitzen ez bazen, minik ez, gera zitekeen horrela, horixe esan nion gainera, “ez mugitu”, eta andreei, “ez ukitu” (“a, hemen zaude”). Arazo bakarra zen ezin zuela atera; eta horrek berak itotzen zuen (beste batzuk bizikleta gainean itotzen gara)(ez dut metafora egokia aukeratu, ziur; seguru, irakurle osasuntsu eta ez guztiz zaharra, bizikleta ibilgailu sinpatikoa zaizula oraindik).

Opor ondorengo sindrome bat asmatu ziguten, eta, berez, osasuntsuagoa dirudi gurpilera itzuli nahi ez duen hamsterrak hartara itzultzeko arazorik ez duenak baino. Baina beti gara desegokiak. Desegokiak dira ikasgelan kabituko ez diren haurrak (ea zenbatek amaitzen duten aurten tratamenduan edo medikatuta ikasgelan kabitzeko) eta gaztetxoak (“dibertsi” izeneko ikasgela batere ez dibertigarrian amaitzen dutenak, argi izan dezaten “normalak” ezetz, “nahi ditugun bezalakoak” gutxiago); desegokia da urte gehiegi betetzea; desegokia haurrik ez izatea; desegokia da beste nonbaitetik iristea; desegokia da gaixotzea beti egin duzulako zerbait gaizki gorputza gaixotu bazaizu; pobrea izatea da…

Ea lortzen dugun ahalik eta desegokien (eder) jarraitzea, asko zauritu gabe, ekainera arte.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Baserritarren oporrak

Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.

Pertsonaren osasun... [+]


Eguneraketa berriak daude