Ibaiak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mugak Zabalduz karabanarekin, Bosnia Herzegovinako Bihac hirian, Nihad Suljic aktibistak Drina ibaia Balkanetako hilobi handiena dela azaldu zigun. Ahantzi ez daitezen, topatzen diren hilotzak identifikatzeaz eta ehorzketa emateaz arduratzen da, merezi duten duintasuna aitortu asmoz. Drina 1990eko hamarkadan gerra-kriminalek erabili zuten, etsaitzat hartzen zituztenak desagerrarazteko.

Suljic-en testigantza entzutean beste ibai bat etorri zitzaidan burura, Mexikoko Río Bravo; horrek ere marrazten du heriotzaren muga bat. Urrutiago dugun arren, bizipenak partekatzen dituzte bertatik igarotzen direnek, migratzera behartuta, aspaldian Getxon ezagutu nuen emakume guatemalar batek azaldu zidan bezala… Berak hirugarren saiakeran lortu zuen gurutzatzea, eta bilatzen zuen etorkizuna lortu ez zuen arren, beste askok ez dute lortzen.

Bidasoa ere izan nuen gogoan, gerra ondorengo kontakizunak entzunda nituen etxean, askatasunaren bila bizia galdu zutenenak, eta azken urteotan zazpi pertsona –Abderraman Bas, Ibrahim Diallo, Abdoulaye Koulibaly, Yaya Karamoko eta Tessfit haien artean– hil dira bertan Europara bidean.

Ez ditzagun ahaztu ur azpian ezkutatzen diren etendako bizi-historiak eta aitor dezagun izan zirela; zor diegu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...