Eroriko askoren artean badira lorpenak ere. 35 urte inguruko ama gazte batek galdetzen zidan aurreko batean nola arraio lortzen zuten beraien eskolan etxean euskara jaso ez zuten ikaskideek etxetik euskaldunak ziren neska-mutikoek bezain ongi ikastea eta hitz egitea euskaraz. Eskolan haur asko zeuden etxe ez euskaldunetakoak, ez ziren ama-hizkuntzaren arabera taldekatzen, eskola herri eta inguru erdaldundu batean zegoen kokatua, eskolaz kanpoko jarduera askok herrian gaztelaniaz funtzionatzen zuten… Zer pentsatua eman zidan galderak, eta orduko arrakasta haren gakoez jardun genuen. Gelako ikasle kopurua ote zen, taldekatzeko sistema, gurasoen konpromisoa, irakasleen militantzia, erabiltzen zen pedagogia, komunitate haren indarra…Denetik izango zuen pixka bat, baina egia da lortzen zuela haur eta gazte haiek euskalduntzea.
Gaur nekez ari da inguru ez oso euskalduneko eskola bat haurrak euskalduntzen, eta ez da erraza arrakasta ezaren gakoak aletzea. Denetik izango da pixka bat, baina egia dena da ez duela lortzen. Iniziatiba bai publiko eta bai borondatezko batzuk ezagutu ditut azken urteotan han-hemenka, haurren euskarazko gaitasuna hobetzen laguntzeko. Gehienak, edo denak, familia etorri berrietako haur eta gazteei zuzenduak eta denak eskola orduz kanpo eskainiak. Ekimen horiekiko errespetuz eta miresmenez (ezagutzen baititut herrira uda partean etorritako haurrei beren etxe partikularretan eskolak ematen dizkieten militanteak ere), bospasei ordu eskolan ematen dituzten haurrei beste ordubete edo dena delako esfortzua eskatzea ez dakit egokiena ote den.
Kataluniako programa nerabe etorri berriei eskaini zaie, katalanaren ezagutza gutxienekoa eskolan hasi aurretik lortu dezaten
Errefortzu horien harira interesgarria iruditu zait Katalunian egin duten esperientzia bat. Programa pilotu bat izan da, pasa den ikasturte honetan Bartzelonako zortzi ikastetxe publikotan martxan jarri dutena. Ekainaren hondarrean ekimenaren ebaluazioa egiten zuen artikulua irakurri nuen prentsan. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak dira denak, eta programa nerabe etorri berriei eskaini zaie, katalanaren ezagutza gutxienekoa eskolan hasi aurretik lortu dezaten. Sei hilabeteko programa izan da, irailetik otsailera bitartekoa, eta bertan katalana modu intentsiboan irakatsi zaie, baina ez sintaxia eta gramatika, baizik eta nagusiki landu dutena da ulermena, ahozkoa eta idatzizkoa, eta mintzamena. Horrez gain, Kataluniako kultura eta ohituren ezagutza ere jorratu dute eta, hizkuntzaren irakaskuntzan espezializatutako tutoreez gain, izan dituzte migrazio prozesuetako dolu eta egoera zailetan adituak diren laguntzaileak ere. “Aules d'acollida accelerada” (Harrera bizkorreko gelak) izeneko iniziatiba hori ongi baloratu omen dute, oro har, bai ikasleek beraiek baita tutoreek ere, eta hastera doan ikasturtean esperientzia ikastetxe guztietara zabaltzeko asmoa adierazi du Hezkuntza departamentuak. Kontrako iritziak ere badira: harrera gelak integrazioa kaltetzen duela diote hainbat soziologok, eta hobesten dutena da errefortzu intentsiboa ohiko gelan bertan ematea.
Gurera etorrita, gogorra da 11-12 urtetik aurrerako adinean iristen diren ikasleak bat-batean euskarazko ereduko eskola batean sartzea, ikasketak normaltasun batez jarraitu ahal izatea eta ikastaldean integratzea. Eta ezintasun hori askotan konpontzen da etorri berria A ereduko eskola batera bidalita, euskaraz ikasteko eskubidea urratuta eta hura euskalduntzeko aukera galduta.
Planteamendu desberdinak esperimentatu beharko dira gako berriak bilatzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]