Kapitalismoan lana salgai bat da, beraz, ohiko ekonomialarien pentsamoldea jarraituz, eskaintza eta eskariaren arteko orekak bai prezioa, bai kantitatea erregulatu beharko lituzke. Agerikoa denez, hori ez da errealitatean betetzen. Emango balitz, lan harremanak leherraraziko lituzke. Horregatik, ohiko ekonomialariek indar handia jarri dute lan merkatuko berezitasunak azaltzen. Interpretazio horri gehitu behar zaio klase borroka ekuaziotik kanpo uzten duela.
XIX. mende bukaera arte sindikatuak debekatuta zeuden. Atzean logika liberal bat zegoen, elkarte eta sindikatuen existentzia bera ukatzen zuena, merkatu askatasuna apurtzen baitute. Horren adibidea 1791ko Le Chapelier legea izan zen, 1864 arte Frantzian indarrean egon zena; Espainiako Erresuman antzeko zerbait gertatu zen, 1868ko Errege Dekretu batek elkartze eskubidea onartu arte. Gerora, lan zuzenbidea garatuz joan zen, langile eta enpresarien arteko gatazkak kudeagarriagoak bihurtzeko eta erakunde sozialistei indarra kentzeko, besteren artean. Zuzenbide honek in dubio pro operario printzipioa mahaigaineratu zuen: zalantzarik izanez gero, langilearen alde egingo dela. Langile eta enpresarien arteko desberdintasun ekonomikoak eta langileen mendekotasuna aitortzen ziren. Teorian, lan harremanen ideia liberal zorrotza alde batera uzten zuen.
Hori guztia jakinda, nabaria da nola boteretsuek lan harremanen marko liberalera bueltatu nahi duten. Bai enpresa kultura berrien bidez, lan harremanak gehiago indibidualizatuta, bai sindikatuen funtzioak hustuta, horien helburuak gai ekonomikoetara mugatuta, oso murriztailea den negoziazio-esparru baten barruan. 2018an Confebaskek horrela adierazi zuen, sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordetzeari buruzko Errege Dekretuaren proiektuaren inguruan. Azken urte hauetan patroien joera hori indartuz joan da, ohikoen laguntzaz: botere exekutiboa eta judiziala.
Klase kapitalistak edozein erreminta erabiliko du botere ekonomikoari eusten jarraitzeko, nahiz eta ordena liberala deuseztatu. Lan merkatu liberal bat nahiko lukete
Azpimarragarria da norabide horrek Euskal Herri penintsularrean hartu duen indarra. 2021. urtean, Bilbon, langile migratu bat lan gatazka batean defendatzeagatik, hemeretzi urteko espetxe zigorra eta kalte-ordaina eskatu zitzaizkion. Orain dela gutxi Gijoneko La Suiza gozotegiaren kasuan Espainiako Auzitegi Gorenak epaia argitaratu du, sindikalistak espetxera bidali ditu eta, berriro ere, milaka euroko kalte-ordainketa ezarri die. Azken kasu horretan, edozein lan gatazkan erabiltzen diren oinarrizko erremintak, elkarretaratzea egitea eta pasatzen den jendeari egoera jakinaraztea, jo-puntuan jarri dira. Askatasun sindikalaren aurkako eraso oso larria da, sindikatu txiki baten aurka egin dena, baina guztioi eragingo diguna.
Eraso horien sustraian klase borroka dago. Azken finean, patronalen lubakian daudenen artean, hasieran aipatutako lan merkatuaren funtzionamendu liberala da helburu utopikoa. Lotsa galdu dutenek, ultraliberalek, argi dute hori aplikatu behar dela. Indartzen ari dira.
Bide-orri horrek, aldiz, ez gaitu leku on batera eramango. Karl Polanyi-k aipatzen zuen bezala, klase kapitalistak edozein erreminta erabiliko du botere ekonomikoari eusten jarraitzeko, nahiz eta ordena liberala deuseztatu. Lan merkatu liberal bat nahiko lukete, eta langile erresistentzia murritza. Baina horrek neurri autoritarioetara garamatza, ikusten ari garen bezala. Lan-munduan hori dago jokoan, ez da soilik eskubide kontu bat.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]