Mariana Mazzucato eta Rosie Collington egileek Gezur Handia liburua argitaratu berri dute. Efizientzia ekonomikoaren izenean bulego pribatuek gobernuen politikak diseinatzean sortzen dituzten eragin negatiboak aztertzen dira bertan. Liburuaren azpitituluak edukiaren haria marrazten du: “Aholkularitzaren industriak ola enpresak ahultzen dituen, gobernuak infantilizatzen dituen eta ekonomia galbideratzen duen”.
Mazzucatok 2013. urtean Estatu ekintzailea liburuarekin hartu zuen ospe akademikoa eta politikoa. Geroztik ekonomia, balioaren sorkuntza erreala eta gobernuen esku-hartzea analizatzeko eta irudikatzeko moduari buruzko eztabaida ofiziala astintzea lortu du. Gogoan izan behar dugu, sozialdemokraziak berak ere, 1990eko hamarkadaren ondoren ekonomiaren ikuspegi liberal ortodoxoa onartu egin zuela historiaren amaieraren garaian. Ortodoxiak botere publikoaren baliogabetzea eta eragile pribatuen goratzea ekarri zituen, azken horiek onura komunaren aldeko berezko interesa balute bezala eta beren azken helburua etekinak gehitzea ez balitz bezala.
Mazzucatoren lanak narratiba hori apurtu du, bere ikerketa zuhurrekin mito hegemoniko franko leherrarazita. Ekonomiaren esparruan askotariko ikuspegiak eta instituzionalak duten inportantziaz ohartaraztean logika liberalaren oinarriak kolokan ipintzen ditu. Lan horietan botere publikoaren ekonomi esku-hartzearen garrantzian ipintzen du arreta, eta ekonomia, berrikuntza eta efizientzia indartzeko aktore giltzarria dela aldarrikatzen du. Paradigma ekonomiko ofiziala narriatzeaz eta sektore publikoaren aldeko alternatiba eraikitzeaz harago, beharrezkoa zen aholkularitza boteretsuen gaineko azterlan kritikoa ekarri du argitara Collingtonekin batera, oraingo liburu berriarekin.
Ardura instituzionaletik aholkulari ahalguztidunei ateak parez pare zabaltzen zaizkie eta politika publikoetako ildo nagusiak ezartzeko ahalmena transferitzen zaie
McKinsey, Boston Consulting Group, Deloitte, PwC, Ernst & Young, KPMG eta esparru ofizialetan prestigiodunak diren beste bulego erraldoi batzuen ibilbidea analizatzen dute egileek liburuan. Eta irmoki ondorioztatzen dute horien negozioak egiteko eredua eta sektore publikoan eragitekoa gezur handia dela, azpitituluak berak iradokitzen duen moduan.
Mundu mailako adibide eta kasu praktiko ugari erabilita, ikerketak sakonki analizatzen du kudeaketa publikoaren erdigunean sartzean aholkularitza enpresa horiek onurak baino gehiago kalteak ekarri dituztela herritarrentzat zein ekonomiarentzat. Baina salbuespena dago, korporazioen zuzendariak eta akziodunak, alegia, horiek eskuratutako diru-sarrerak izugarriak izan baitira.
Bi egileek aholkularitza enpresa erraldoiei egiten dieten kritikari agintari publikoei leporatutakoa ere gehitu behar zaio. Izan ere, ardura instituzionaletik aholkulari ahalguztidunei ateak parez pare zabaltzen zaizkie eta politika publikoetako ildo nagusiak ezartzeko ahalmena transferitzen zaie. Era horretan, aginte publikoak bere politiken erantzukizuna kanporatu egiten du eta beharrezkoa den jendartearen aurreko kontuen aurkezpena saihestu.
Gezur Handiak plazara dakar ekonomiaren mekanismo eta logikaren barnean hainbat faktore sozialek eta instituzionalek duten indarra. Gaur egungo ekonomiaren laino beltzak uxatzen hasteko ezinbestekoa den argi izpiak ekarriz, Mazzucatok eta Collingtonek politika publikoetan interes orokorra gailentzeko funtsezkoa den beste urrats teoriko bat ematen dute.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]