‘Intensa’

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Inoiz ez zait epeltasuna gustatu. Ez naiz sekula eroso sentitu zentroan, ustez erosoenak diren eserlekuetan. Bizitasunez sentitzeko greba mugagabe honetan eskirola sentitu naiz askotan. Pentsatzen dut, hein batean, epeltasuna badela sistemari eta status quoari komeni zaion zerbait. Poztu daitezela, baina ez gehiegi. Haserretu daitezela, baina ez gehiegi, aldarrikatu dezatela, maitatu dezatela, hausnartu dezatela, mugi daitezela, baina inoiz ez gehiegi. Sentimenduen eskala legitimoak Ibuprofenoak eta Lorazepamak gosalduko bagenitu moduan neurtzeak beldurra ematen dit. Beldurra, norman sartzeak eskala horren barruan kokatzea exijitzen duelako, eta beldurra, eskala horretatik hain urrun kokatzen naizelako. Zu, zeure buruari hain muturreko eta neurrigabe sentitzea baimentzen diozun zoro hori.

Sentitzen dudan guztia muturreko sentitzen dudala esan didate askotan; beste askotan, aurpegiratu ere bai, aldatu beharreko zerbait balitz bezala. Maite dudanean asko maite dut, gorroto dudanean asko gorroto dut, zerbait gustuko dudanean, gauza sinpleena baldin bada ere, aldartea baldintzatzeko ahalmena izateraino dut gustuko. Entregatzen naizenean, azken hatsa eman arte entregatzen naiz, eta zerbaitetan sinisten dudanean, eskua baino gehiago ere jarriko nuke sutan sinisten dudan horregatik. Zerbaitek amorratzen nauenean, edo min ematen didanean, gaixotu egiten naiz, amorruak eta tristurak barrua jaten didalako, eta burua ere bai, eta badakizue, gorputzari ezin zaizkio gezurrak luzaroan ezkutatu. Muturreko sentitzen dut dena, eta hala naiz lagun artean, eguneroko erabaki sinpleenetan, harreman sexu-afektiboetan, ikasketetan, zaintzan, haserrean, doluan, barrenean txinpartak eragiten dizkidan albisteak irakurtzen ditudanean eta militantzian.

Pentsatzen dut, hein batean, epeltasuna badela sistemari eta 'status quo'ari komeni zaion zerbait. Haserretu daitezela, baina ez gehiegi

Mugitzen dena ez da berez mugitzen, bestelako indar batek eraginda mugitzen da beti, mugitzen gara beti. Eta galdetzen diot neure buruari: epeltasun etengabean bizi diren horiek, kanpoan gerra hotsak daudenean bakean eta barean bizi direnaren bandera altxatzen duten horiek, ezerk mugitzen ez baditu, nola mugituko dira? Gauzei garrantzi handiegia ematen diodala esan didaten horiek, dena gehiegi sentitzen dudala aurpegiratu didaten horiek ez al daude bizitza bizitzen ari direlakoan beste ezerengandik hurbilago, bizitzatik baino?

Intensa hitza itzultzaile neuronalean bilatuz abiatu dut artikulu hau (horrela deitzen digute eskala moderatutik kanpo sentitzen dugunoi, normalean, emakumeoi), eta euskaraz bizi izan da lehen emaitza. Justizia poetikoa iruditu zait.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude