Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop Making Sense emanaldia.
Aurten, 40 urte betetzen dira filmaren estreinalditik. Demmek film-kontzertuen edizio, planifikazio eta eszenaratzea goitik behera aldatu zituen lan horren bitartez, eta, bidenabar, ordura arte grabatutako musika-zuzeneko filmatuen generoa irauli zuen. Bada, 40 urteren ondotik, 4k Ultra Definizio Handiko bertsio berreginean ikusteko aukera dago martxotik aurrera, A24 ekoizpen-etxearen eskutik. Horregatik guztiagatik, filma mitikotzat jotzen da bere generoan, IMDb eta Metacritic webguneek eman dioten puntuazioari erreparatzea baino ez dago; 8,7/10 eta 94/100 hurrenez hurren.
Horrekin batera, David Byrne musikariak Girlfriend Is Better doinuan erabilitako janzki erraldoia, zeinak Japoniako Noh antzerkiaren eragin nabarmenak erakusten dituen, pelikularen eta taldearen ikono bilakatu da. Filmean abeslariaren burua ahalik eta txikiena ateratzeko erabili zuten baliabide hori, zeina taldearen identitate zeinu bihurtu den betirako. 2014an, Time aldizkarirako egindako elkarrizketa batean, ideia nola bururatu zitzaion gogoratu zuen Byrnek: "Japonian nengoen biran, eta Japoniako antzerki tradizionala ikertzen ari nintzen: Kabuki, Noh, Bunraku... Eta, aldi berean, pentsatzen ari nintzen zer jarri gure hurrengo birarako. Orduan moda-diseinatzaile lagun batek (Jurgen Lehl) esan zidan bere tonu ironiko tipikoan: 'Beno, David, dena da handiagoa agertokian'. Keinuez eta horretaz guztiaz ari zen, baina nik ideia negozio-jantzi bati aplikatu nion".
Filmaketan parte hartu zuen zineko beste izen garrantzitsuenetako bat Jordan Cronenweth (1935-1996) argazki-zuzendaria izan zen, zeinak, besteak beste, Blade Runner (1982) zientzia fikziozko film klasikoan parte hartu zuen.
Byrne, berrikusia
“Pertsonaia bati begira egongo balitz bezala da ia-ia. Nahiko urrun nago. Pertsona horren elementuak gordetzen ditut, baina ez dena. 'O, zer lotura dago begiratzen ari naizen izaki horren eta nire artean´ pentsatzea bezalakoa da”, esan zuen Byrnek iragan abenduan New York Times hedabideari emandako elkarrizketa batean, filmaren berrestreinaldiaren harira, nostalgia izpirik erakutsi gabe.
Haatik, Byrneri deigarria iruditzen zaio, 20 eta 30 urte edo gutxiago dutenek, filma ikustean, nolabaiteko esanahia aurkitzen diotela. "Duela gutxi taldearekin (filmaren) prentsari kasu egiten ari ginela, hauxe esan zuen Jerry Harrisonek (taldekideak): horren arrazoia, neurri batean, izan daiteke egin genituen gauza asko oso analogikoak zirela". Eta adibide bat jarri zuen: "Argiztapena: gehiena ez da 1930ean egin ezin zitekeen ezer. Teknikoki ez dago 1980ko hamarkadaz hitz egiten duen ezer. Ez dago musika-aro jakin batean sustraituta”.
Zazpi kamera, lau emanaldi
1983an, Jonathan Demme bere lehen film handia filmatzen ari zen, Swing Shift (1984). Aurrekontu handiko lana izanagatik ere, sasoiko izar Goldie Hawn-ek parte hartu zuen pelikulan. Baina Demme amorratuta zegoen, egitasmoak ez baitzuen bere asmo artistikoak asebetetzen. Hala, biziki gorrotatzen zuen lan hura, eta beste bat egin nahi zuen, agian txikiagoa, baina askoz dibertigarriagoa.
Zinegile estatubatuarra maiteminduta zegoen Talking Heads-ekin eta bere musikarekin, urte hasieran bandaren zuzenekoa ikusi zuenetik. Horiek horrela, Byrneren presentziak eta musikak sorginduta, bururatu zitzaion agian ideia ona izan zitekeela bere kontzertuetako baten pelikula bat egitea: 1975az geroztik aktibo zegoen taldearen atzera begirako moduko bat filmatzea zen bere asmoa. Martin Scorsese-ren The Last Waltz edo Neil Young-en Rust Never Sleeps klasikoen mailako zerbait egin nahi zuen, betiere bere ikuspegi zuzen eta zintzotik abiatuta.
Hala, David Byrne (abeslaria eta gitarra), Tina Weymouth (baxua), Chris Frantz (bateria) eta Jerry Harrisonek (teklatua) lau kontzertu eman zituzten 1983ko Gabonetan, Los Angeles hiriko Hollywood Boulevardeko Pantages antzokian, eta Demmek laurak filmatu zituen, zazpi kameraren laguntzaz. Hala, filmeko kantuetan kontzertu guztietako audio eta bideo pistak erabili zituen zuzendariak, baina muntaia hain da fina jauziak kasik hautemanezinak baitira. Soinu pistei dagokienez, filma aitzindaria edo berritzailea izan zen digitalizazioaren arloan, soinua digitala zuen lehen pelikuletako bat izan baitzen.
Lehenengo kontzertuan kamerak oholtzaren ezkerreko aldean jarri zituen zuzendariak; bigarrenean, eskuinean; eta beste bi emanaldietan askotariko irudiak hartu zituen, kamera-tiro ezberdinak baliatuta. Demmek bosgarren kontzertu bat grabatu nahi izan zuen, ikus-entzulerik gabe, aretoa hutsik zela, baina musikariek ezezkoa eman zioten, taldearen “energia” bestelakoa izan zitekeelako zuzeneko faltsu batean.
Plano luzeen aldeko hautua egin zuen zinegileak, sasoiko bideoklipetan nagusi zen plano laburrekin jositako muntaia azeleratutik aldentzeko. Kontzertu bat zuzenean ikusteak dakarren esperientzia errealean murgilarazi nahi zuen ikus-entzulea, eta, horretarako, ikus-entzulearen begirada iradokitzen zuen plano finkoa lehenetsi zuen: plano luzeak, denboran sustengatuak. Areago, publikoaren irudiak saihestu zituen, muntaiari kalte egiten zietelako; izan ere, kontzertura bertaratutako jendea erakustea telebista-komedietako barre grabatuekin alderatu zuen Demmek. Hori dela eta, agertokian zentratu zuen bere soa. Erabaki tekniko eta estetiko horiek, gainera, oso lagungarriak izan ziren David Byrneren teatraltasuna nabarmentzeko, haren keinu eta koreografiak azpimarratzeko.
Beste ezaugarri nagusietako bat, filmarena baino gehiago zuzenekoarena, kantuen aurkezpena da: kantu bakoitzarekin taldekide edo instrumentista bat taularatzen da. Hala, emanaldia David Byrnerekin hasten da, bere bakarkako Psycho Killer ezaguna jotzen eta abesten, gitarra akustikoaz eta irrati-kaseteaz hornituta, eta ikuskizunak aurrera egin ahala agertokia musikariz betetzen da, zuzeneko erabateko musika-espektakulura iritsi arte, musika eztanda bihurtzeraino. Hala, taldea eta abestiak aurkezteko manera eta Demmeren muntaia ausarta ezin hobeto uztartu ziren. Sinbiosi perfektua.
1984ko apirilaren 24an estreinatu zen filma, San Frantziskoko Nazioarteko Zinemaldian, ikus-entzuleak eserlekuetatik altxarazita eta parranda bizian. Eta kritikariak liluratuta geratu ziren. Espainiako El País egunkariko Angel Fernandez-Santos zine-kritikariak hauxe idatzi zuen 1987an: “Gaur egungo bideokliparen zizakadurak eta rock erritoaren eta zinema musikalak zulatutako bideen arteko topaketa hunkigarririk ezak (...) bide bat aurkitu dute film apal honetan. Espero zenaren atzetik, ustekabera garamatza bide horrek; erraztasunaren atzetik, konplexutasunera; dokumentuaren atzetik, fikziora; itxialdi klaustrofobiko baten atzetik, askatasunaren eztanda lasaira".
Talking Headsen musikaz ezer gutxi aipatu da artikuluan; ordainean, Remain In Lights albuma jartzea gomendatzen da, abiapuntu gisara.
Zinemaldi eder honi amaiera emateko, Jay Kelly ikusi dut, Noam Baumbachek zuzendu eta George Clooneyk protagonizatu duen pelikula. Bertan Jay Kelly izeneko aktore asmatu baten bizitza kontatu da, Hollywoodek sorturiko famatu generikoaren erretratu. Film honetan, Jay ikusi dugu... [+]
Aurreko urteko Zinemaldian, Paolo Sorrentinok Parthenope luzemetraia aurkeztu zuen, eta gogo handiz joan nintzen ikustera, baita gustura atera ere. Aurten film berria aterako zuela jakitean, ez nuen duda izpirik izan, eta, finean, azken egunerako utzi nuen gozokia. La Grazia,... [+]
Molt lluny klasiko bat da, barrura begirako klasiko bat. Gerard Oms zuzendariaren lehen obrak beste pelikula askotan ikusi den barne bilaketa proposatzen du: gizon heterosexual oso normatibo batek antsietate dezentekoa du, ez daki zer gertatzen zaion, baina ez dago gustura... [+]
Testuinguru historiko, politiko eta sozialik gabea, kasik azalpenik ez... Eskasa iruditu zait oso Donostiako Zinemaldiaren itxiera galako pelikula, The Winter of the Crow.
Poloniako Varsovian kokatzen da, 1981eko abenduan. Psikiatra irakasle britainiar bat da... [+]
Diego Céspedesek idatzi eta zuzendutako luzemetraia da La misteriosa mirada del flamenco, jendez lepo zegoen Kursaaleko 2. aretoa oso-osorik hunkitu duena. 1980ko hamarkadan kokatzen da, Txileko basamortuan, eta hamaika urteko Lidia gaztea (Tamara Cortés) du... [+]
Ikusi izan ditugu animaliak zineman: txakurrak, tximinoak eta txerriak, esaterako. Baina oilo bat protagonista duen pelikularik nik ez dut ikusi sekulan, behintzat. A priori astakeria dirudi: oiloa baino animalia inespresiboagorik ez zait bururatzen. Hegoak astindu ditzake eta... [+]
Veneziako Mostran aurkeztu ondotik, Lynne Ramsay zuzendariaren Die my love pelikula Zinemaldian eman dute, Jennifer Lawrence aktoreak Donostia Saria jasoko duenaren aitzakian. Saria eskuratzen gazteena da; 35 urte ditu. Ibilbide handia egin du dagoeneko Lawrencek, eta bere... [+]
Film zoroa da Edward Berger zuzendariaren lan berria: Ballad of a Small Player. Iaz Conclave aurkeztuta, nork esan zezakeen istorio aldrebes honetara egingo zukeela salto?
Badiotsuet, baina, oro har prentsak iritzitakoa baino film hobea iruditu zaidala niri.
Kasinoen mundu... [+]
Ciudad sin sueño pelikula bat da, baina dokumental bat izan zitekeen. Izenak, lekuak, gertaerak; guztiak dira benetakoak. Periferietan periferiena erretratatu du Guillermo Galoe zuzendariak. Madril kanpoaldean dago Cañada Real, Europako asentamendu irregular handiena... [+]
Zeruko Argian eta Anaitasuna-n idatzi zituen zinema kritikak Joseba Sarrionandiak 1977 eta 1980 urteen artean, 20 urte inguru zituela. Horien bilduma eginda, Pamiela argitaletxeak argitaratu du liburua, Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980). Josu Martinezek egin ditu... [+]
Bost urte dira Koldo Almandozek Nerea Garcia inspektorea pantaila txikira ekarri zuela. Hondar Ahoak estreinatu eta bost urtera heldu da seriearen bigarren zatia, Zeru Ahoak; helduta eta Garciaren munduko estoldetan behera. Oraingo telesail honek ere lau kapitulu izango ditu,... [+]
Truebako areto txikian ikusi dut Popel (Errautsak), Oier Plazak zuzendutako dokumentala. Bertan, Unai Eguia irakasleak hasitako ikerketa bat da lana piztu duen lehen txinparta: El impostor eleberria irakurrita, nortasuna lapurtu zioten Enric Moner kataluniar errepublikanoari zer... [+]
Shiro no Kajitsu (Lore zuriak eta fruituak) izan da Zinemaldiaren zazpigarren egunean ikusi dudan lehengo filma. Yukari Sakamoto zuzendari japoniarrak eginiko lana izan da, hango gizartean kokatuta, neska gazteentzako eskola kristau bateko istorioa kontatzen duena. Anna (Miro)... [+]
Sentitzen dut, geroz eta pazientzia gutxiago dut AEBen bandera haizatzeaz haragoko helbururik ikusten ez dieten filmekin. Historia haien begietatik, haien heroi kaparekin kontatu dute berriz. Beste amerikanada bat ikusi dugu, western moderno bat. Oppenheimer... [+]
Sei zinegile gaztek osatutako taldea da Col-lectiu Vigilia, Zinemaldira proposamen intimista ekarri duena. L’edat imminent (Datorren adina) istorio ederra eta gertukoa da: Bruno (Miquel Mas Martínez) 18 urteko gaztea da, eta 86 urteko amona, Natividad (Antonia... [+]