Israelen kolonizazioa ezin daiteke ulertu mapa hidraulikoari begira jarri gabe

  • Juduen eta musulmanen testu sakratuetan balio handiko osagai gisa ageri da ura, eta Jordan ibaia leku garrantzitsutzat dute batak eta besteak. Baina esparru izpiritualetik hezur eta haragizko errealitatera jaitsi eta hil ala biziko osagai gisa ageri zaigu guztioi, eta tartean, palestinarrei. Iturri, ibai eta lurpeko ur geruzen arabera finkatu zuelako bere kolonizazioa Israelek. Orduz geroztik berdin darrai, palestinarrei ura debekatzen, Palestinako urak bereganatzen eta lapurturikoa prezio garestian saltzen palestinarrei... Guzti hori ilegalki eginda... edota Osloko Itunaren zigilu pean.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Uraren erronka ez da bigarren mailako kontu bat. Israel eta bere auzo arabiarren arteko harremanen oinarrian dago, Israel eta Palestinaren arteko harremanak ulertzeko gakoetako bat da". Baieztapen hori irakurri dezakegu 2013an Hervé Amiot-ek idatzitako Eau et conflits dans le bassin du Jourdain (Ura eta gatazkak, Jordan arroan) artikuluan. Israel-Palestina gatazkari nazioartetik bideratu albistegintzan eta analisietan gutitan kontuan hartu ohi bada osagai hori, protagonista nagusiek badakite hil ala biziko garrantzia duela urak. Hil ala biziko osagaia dela badaki zisjordaniarrak, israeldar kolonoen etorreraz geroztik etxe ondoko iturriko ura desagertu zaiolako. Hil ala bizikoa dela dakite Israelek erabakitako eta banaturiko ur kantitate eskasaren arabera aitzina egin behar duten Zisjordaniako herriek. Hil ala bizikoa dela badaki Israelek putzua tapatu  izanagatik bere uztak galduko dituen laborari palestinarrak, eta nola ez, hil ala bizikoa dela daki urteetan iturriko urak kutsaturik dituen Gazako herritarrak. Eta hil ala bizikoa dela badaki legalitate osoan Palestinaren lurretan putzuak zulatzen dabilen Israelgo Mekorot ur konpainiak ere.

Mapa hidraulikoaren arabera kokatu zuten sionistek Israel eta orduz geroztik gatazka iturri izan da. 1919an jadanik ondokoa zioen Munduko Erakunde Sionistako presidente Chaim Weizmannek: "Palestinaren gero ekonomikoa erabat lotua da bere ur hornidudari". Ekialde Hurbilean, inguruak basamortu eta toki zehatz batzuetan metatzen delako ura –tartean, Palestinan–. Ibaiek berebiziko garrantzia dute, hala nola, Libano hegoaldean sortu, Kinnereth lakuan sartu eta Itsaso Hilean itsasoratzen den Jordan izenekoak. Israelek bere nahi zuena eta gehiengoan bere egin zuena. 1959an abiatu zuen, gainera, akueduktu baten eraikuntza, Kinnereth lakuko urak Israelen hegoaldera bideratzeko. Horrek ekarriko zuen 1967ko Sei Eguneko Gerra. Eraikuntza-lan horiek izan ziren 1965ean Fatah erakundearen lehen atentatuaren jomuga eta Israelen bereganatze horri kontra egiteko ubideak eta urtegiak eraiki zituzten Jordaniak eta Siriak ere –sistematikoki Israelek suntsitu zituenak–. Sei Eguneko Gerra "uraren gerra" izan zenik ezin bada erran ere, osagai horiek kontuan hartu beharrak direla dio Amiotek bere artikuluan.

“Ekialde Hurbileko arazo guztiak konponduta ere, uraren banaketarena ez badugu konpontzen eskualdea zartatuko zaigu, bakea ezinezkoa izango zaigu”
Y. Rabin
Israelgo Lehen ministro ohia

Gainera, mapa hidraulikoan ondorio zuzenak –eta kalkulatuak– ondorioztatu zituen: Gazako Zerrendaz eta Sinaiaz gain, Zisjordania eta Golan ere okupatuko zituen orduz geroztik. Amiotek dio: "Ibai-behealdean izatetik ibai-goialdean izatera pasa zen Israel, baliabide andanaren kontrola eskuratuta", Golanetik Kinnereth lakura doazen ubide ttipi guztiak, Zisjordaniako lurpeko ur geruzak eta beste. Pentsa, Israelen kontsumituriko uraren %20 okupaturiko Golanekoa da, %25-30 Zisjordaniako lurpeko ur geruzetakoa, Jordanetik desbideratu uren %95 israeldarrei doa… Orduz geroztik, Israelen baimena jaso behar du putzu bat zulatu nahi duen lurralde okupatuetako palestinarrak.

Hori horrela, dependentzia horri lotua ere da okupazioarekin jarraitzeko Israelen postura. Ondokoa irakurri daiteke Ura eta gatazkak, Jordan arroan erreportajean: "Estatu hebrearrak lurralde okupatuetako ur baliabideei begira duen dependentzia kontuan harturik, Israelentzat ezinezkoak dirudite Siriari Golan itzultzeak eta Zisjordaniaren burujabetzaren aitorpenak. Baliabide horien ustiaketak segituko du beraz, Hagako IV. Hitzarmenaren 55. artikulua zangopilatuz, zeinek dioen indar okupatzailea ez dela okupaturiko ur baliabideen jabe bihurtzen eta ezin ditzakeela bere zibilentzako erabili".


Israelgo Lehen ministro Yitzhak Rabinek berak zioen 1992an: "Ekialde Hurbileko arazo guztiak konponduta ere, uraren banaketarena ez badugu konpontzen eskualdea zartatuko zaigu, bakea ezinezkoa izango zaigu". Urtebete geroago etorriko zen Osloko Ituna, bi estatuko aterabide politikoa ekarri behar, baina, sekula ekarri ez zuena.

"IItuneko zatirik okerrena"

Comment les accords d´Oslo ont consolidé la mainmise d´Israel sur l´accès à l´eau en Palestine (Osloko Akordioek nola finkatu zuten Palestinaren ur eskuragarritasunaren gaineko Israelen kontrola) erreportajean irakurri dezakegunez, Middle East Eye-ko kazetariari ondokoa adierazi zion Osloko Itunaren izenpetzaileetariko batek –anonimotasuna atxiki nahi izan duena–: "Uraren gaian adituak ziren palestinar gehienak atera ziren negoziaketetatik, ez zutelako onartzen egin moldea. (…) Arduradun politikoen lehentasuna, ordea, akordio batera iristea zen".

Bost urterako iraun behar zuen adosturikoak, eta seguruenik uste horretan onartu zuten palestinarrek akordio injustu hori: Israeli bideratu zitzaion mendietako akuiferoaren %80a –nagusiki Zisjordanian kokaturikoa– eta Jordaneko ura debekatu zitzaien palestinarrei. Palestinarrei bideratu ur kuota %15era mugatu zuten –orduz geroztik aldatu ez dena, 1995az geroztik %75az emendatu bada ere Palestinako biztanleria–. Hori horrela, Mekorot israeldar konpainiari erosi behar diote ura, prezio altuan. B´Tselem GKEren arabera, 2020an Zisjordanian kontsumituriko uraren herena erosi behar izan zioten. Teorian, Palestinako Uraren Autoritateak du Palestinako uraren kudeaketa, baina uren fluxuen kontrolak Mekoroten esku segitzen du. Urari dagokion erabaki ororentzat israeldarren baimena behar izaten dute palestinarrek –errefusatu izan ohi zaiena–. Akordio horri segi, palestinarrek ezin dezakete leku batetik bestera bideratu ura, haatik Israelek, lasai asko, bideratu dezake Zisjordanian dauzkan kolonietara.

Gazako herritarrek egunean hiru litro ur dituzte hidratatzeko, sukaldatzeko eta garbitzeko (urriaren 7a aitzin, 40 litro zituzten). Batez beste, egunean 135 litro ur kontsumitzen ditu israeldar batek

Abdulrahman Tamini ikerlari palestinarrak dio "ituneko zatirik okerrena" dela uraren kudeaketari dagokiona: "Mugimendu sionistaren historiari begiratzen dion orok badaki arras ongi urak zer nolako garrantzia duen eta badaki uraren baliabideen kontrola palestinarrei uztea ez zaiola erraza Israeli".

30 urte pasa dira geroztik eta orduan adosturikoak hor darrai. Eta gatazkei aterabideak atzemateko asmoz bi aldeek osaturiko Uraren Batzorde Mistoak berdin-berdin segitzen du ez-eraginkor: Zisjordaniako A eta B guneentzat balio du –Zisjordaniako lurren %40arentzat–, eta kontsentsu bidez funtzionatzen duenez Israelek betoa jarri eta palestinarren ubide ala putzu eskaerak blokeatu ohi ditu.

Kolonoen onurara, palestinarrak haizatzeko estrategiaren barne kokatzen du uraren kudeaketa hori aditu bat baino gehiagok. Ondokoa irakurri dezakegu plateforme-palestine.org webgunean: "Zisjordaniako C gunekoei [Israelen okupazio pean dagoena] iturriak lapurtzen dabiltza armada eta kolonoak. Iturridun guneak maiz 'tiroketa gune' sailkatuak dira (sarrera debekatuz), lekuak hustera behartzeko palestinarrak. Apartheid-aren murrua eraikitzerakoan ere putzu eta iturri palestinar andana anexionatu zituen Israelek".

Egoera are okerragoa da Gazako Zerrendan: B´Tselem GKEren arabera, uraren %96,2 dute kutsaturik, Israelen ur zikinengatik; lurpeko ur geruzen kantitate handia ponpatzen die Israelek, eta gainera, azpiegituren egoera kaskarragatik uraren %40 galdurik dute (2020ko datuak dira). Hori horrela, lapurturikoa erosi beharra die israeldar enpresei Gazako familien %90ak –iturrikoa baino 10-30 aldiz gehiago pagatuta–. Eta 2023ko urriaren 7az geroztik zer erranik ez: hiru litro pertsonako dituzte egunean hidratatzeko, sukaldatzeko eta garbitzeko –40 litro zituzten urriaren 7a aitzin–. Batez beste, egunean 135 litro kontsumitzen ditu israeldar batek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarren aurkako genozidioa
Palestinar erresistentziak esan du ez duela onartuko "kanpo tutoretzarik" Gazan

Ohar bateratua argitaratu dute Hamasek, Jihad Islamikoak eta Palestinaren Askapenerako Herri Fronteak. Ñabardurak egin dizkiote itxurazko bake-planari: ez daude ados "nazioarteko tutoretza" edo Gazarako aipatzen den "aldi baterako kanpo-administrazioa"... [+]


Bahitu trukea eta Trumpi gorazarre, baina laguntza humanitarioa tantaka ari da sartzen Gazan

Hasi da bahituen trukea Palestinan eta Israelen. AEBetako presidentea heroi baten moduan hartuko dute astelehen eguerdian Tel Aviven, eta Egipton goi-bilera egingo da gero, "Gazaren etorkizunaz gogoetatzeko". Bien bitartean, laguntza humanitarioa indartu bada ere,... [+]


Marwan Barghouti ez dute aske nahi Israelgo agintariek, preso palestinarrik karismatikoena

Israel eta Hamas negoziaketa betean dira, Trumpek proposatutako su-etenerako planaren harira. Ekialde Hurbileko zenbait hedabidek informatu dutenez, bahitu israeldarren trukean askatu behar dituen preso palestinarren izenen zerrendan jarri zuten Marwan Barghouti, baina... [+]


Israel hasi da armada erretiratzen eta herritarrak hasi dira itzulera prestatzen

Donald Trumpek ostegun goizaldean iragarri zuen Hamas eta Israelen arteko akordioa eta ostiral goizaldean berretsi du Israelgo Gobernuak. Oraindik, alabaina, ostiral goizean Gazan Israelgo okupazio armadaren erasoak gertatzen ari ziren, besteak beste Khan Younis hirian.


Hamasek eta Israelek onartu dute su-etenaren lehen fasea

Hamasek 48 bahitu askatuko ditu astelehenerako, eta Israelek 2.000 preso. Ostegun honetan dute izenpetzekoa lehen faseari buruzko akordioa; bigarren faseari buruzkoaz, ordea, ezjakintasun eta hauskortasun handiagoa nabaria da.


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Euskal Herriko hainbat musika taldek bat egin dute Spotify-ri boikot kanpainarekin

Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]


Hezkuntzan egun osoko grebara deitu dute urriaren 15erako, Hego Euskal Herrian

Haurreskoletatik unibertsitateraino, hezkuntza sistema osoan egun osoko grebara deitu dute sindikatuek Hego Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez. Urriaren 15erako lantokietan deitu dituzten lanuzte eta mobilizazioak indartzera dator deialdia.


Mikel Zuloaga ‘Mikelon’, Global Sumud Flotillako partaidea
“Ezin dugu onartu Euskal Herrian inork holokaustotik etekinik ateratzea”

Astelehen gauerdian iritsi ziren Bilboko aireportura Mikel Zuloaga ‘Mikelon’, Jotas Osés, Itziar Moreno eta Abdel Karim el Khamlichi Global Sumud Flotillako euskal aktibistak, Israelgo Kiotz espetxean lau egun eta itsasoan hilabete eman ondoren. Astearte gauean... [+]


Israel Premier Tech: izena, nortasuna eta jabea atzean uztera behartua

Israel Premier Tech txirrindularitza taldeak datorren denboraldirako “egungo nortasun israeldarretik urruntzera” behartua ikusi du bere burua, Espainiako Vueltan hauspotu ziren protestengatik. Gainera, Sylvan Adams sionista ez da aurrerantzean proiektuaren buru... [+]


2025-10-07 | ARGIA
67.000 hildako, ia bi milioi desplazatu eta gosetea: genozidioaren bigarren urtemuga

2023ko urriaren 7an, Hamasen erasoaren ostean, palestinar herriaren kontrako genozidioari hasiera eman zion Israelgo Estatuak. Trumpen planaren negoziaketa betean, beldurgarriak dira bi urteotako sarraskiaren zifrak.


Hamas eta Israel astelehenean bilduko dira Trumpek proposatutako plana eztabaidatzeko

Ordezkariak Egiptoko Sharm el-Sheikh hirian bilduko dira, Sinai penintsulan, Trumpen lehen fasearen "mekanismoak eta xehetasunak" aztertzeko. Bien bitartean, bonbardaketek hildakoen kopurua handitzen jarraitzen dute; azken 24 orduetan beste 65 palestinar hil ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude