Aldaketa bizi

  • Heideggerrek 1951n konferentzia bat eman zuen Eraiki, bizi eta pentsatu izenburupean. II. Mundu Gerrak erabat suntsitutako Alemaniako errautsetatik hausnartutako ideiak jaso zituen bertan. Nola berreraiki herrialde bat hondamenditik? Nola erantzun urgentziazko etxebizitza eskasia bati? Nola sortu etorkizuneko bizikidetza sostengatuko duen hiri-modeloa? Galdera horiek egungo testuinguru politiko eta sozialean erabateko gaurkotasuna dute, baita sormen ikuspegitik, gizatasunez eta tentuz erantzunak izateko premia ere. Berreraiki, berpiztu eta berrasmatu dira, beraz, Mugak Arkitektura Bienalaren erakusketa zentrala oinarritzen duten zutabeak.

Wang Shu eta Lu Wenyu-ren lana.
Wang Shu eta Lu Wenyu-ren lana.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Udazken honetan antolatu da Mugak Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren laugarren edizioa. Aurtengoak EAEko hiriburuetara hedatu den askotariko programazioa bildu du, konferentzia, mahai inguru, ibilaldi, pabilioi efimero eta erakusketa ezberdinen bitartez. Aipatzekoak, adibidez, disco-TEKAK. Bumping-aren tenpluak Gipuzkoako kostaldean ekimena: Gipuzkoako kostaldeko diskotekak bisitatzeko BeAr Architects arkitektura estudioak proposatu duen ibilbidea edo ruta, jada gure memoria kolektiboan leku mitikoak diren Txitxarro, JazzBerri, Venecia edo Itzela tenpluak bisitatzeko egitasmoa. Beatriz Colomina arkitektura historialariaren hitzaldia edo 2012. urtean Pritzker arkitektura sari ospetsua irabazi zuen Wan Shu-ren hitzaldia Donostiako Kursaalean izan dira, besteak beste, biurtekoaren programan batutakoak.

Maratoi-ekintza horien guztien artetik, Aldaketa bizi izenburua daraman erakusketa handia bisitatzera gerturatu gara Euskadiko Arkitektura Institutura, bienalaren epizentrora. Maria Arana arkitekto bilbotarrak egin du erakusketaren komisariotza, baita bienalekoa ere, eta bere ibilbide profesionalean landu dituen kezka eta interesguneek badute isla proposatu duen programan. Donostiako Alde Zaharrean dagoen Santa Teresa komentua da egun Euskadiko arkitektoen egoitza, eta erakusketak aurkezteko tokia nahiko korapilatsua eta intuitzeko zaila bada ere, urte batzuetatik hona egin duten ibilbidean proiektu interesgarriak antolatu dituzte, Eileen Grey arkitektuari eskainitako erakusketa kasu (ARGIA, 2.742 zenbakia).

Egungo krisi orokortu eta globalaren aurrean, arkitekturaren diziplinak, eraikuntzatik haratago, eta beste jakintza eta ezagutzekin uztartuta –filosofia, soziologia, zuzenbidea–, funtsezko rola izan dezake ausardiaz eta sormenaz alternatibak proposatzeko garaian. Gizakia guztiaren neurri eta erdigune izan garen antropozeno aroaren ondorio diren aldaketek –kliman, naturan, espezieen iraungitzean, gizakion osasunean– atzera bueltarik ez duen egoera sortu dute. Horregatik, biharko egunari erantzun efektiboak, hausnartuak eta kritikoak emateko, arkitekturaren praktika etorkizuna imajinatu eta gure ingurumena, errekurtsoak eta ezberdinen arteko bizikidetza kontuan izango dituen modelo berriak entseatzeko esparru bilakatu daiteke. Testuinguru horretatik abiatzen da erakusketa, aurrekaririk ez duen krisi eta hondamendi egoera global batetik, alegia. 

Beraz, berreraiki, berpiztu eta berrasmatu dira Aldaketa bizi erakusketa hezurmamitzen dituzten hiru ardatzak, eta horrela dago banatuta erakusketa ere, hiru gune edo espaziotan. Erakusketak, edukian forman baino askoz ere egokiagoa, arkitektoek landutako azterketa-kasuak planteatzen ditu.

Txinako Ningboko Historia Museoa.

Atentzioa eman dit Txinako Amateur Architecture Studioaren Ningboko Historia Museoaren ikerketa-kasuak. Ningbo hiria, Txinako ekialdeko kostan kokatua, egun zazpi milioi bizilagun dituen hiri populatua da, baina orain gutxi arte, mendiek eta laborantzarako lursailek osatzen zuten bertako paisaia. Garai berriek ezinbestean dakartzaten hirigintza-berrantolaketekin, gune natural horiek eraitsi eta hiri moderno baterako azpiegiturak eraiki dituzte bertan. Lur eta herri horren memoria gal ez zedin, eta museoa hartuko zuen lur-sailari fidelak izateko, Wang Shu eta Lu Wenyu arkitektoek iraganean eraitsi ziren txabola eta etxeen hondakin eta materialak erabili dituzte museo berria eraikitzeko. Hortaz, hogei mota adreilutik gora, askotariko teila birrinduez eta orotariko material hondakinez dago josia museoaren azala, zimurtua dagoen larruazal baten antzera. Wapan izenaz ezagutzen da eraikuntza eredu hori, guztia eraitsi eta baztertu ordez, aurreko eraikinen materialekin egiten den Ningboko eraikuntza-modelo zaharra. Museoaren formari dagokionez, ortzimugan bistaratzen diren mendien forma du eraikinak. Behin barruan, kobak, bailarak, pitzadurak sumatuko ditugu, forma geologikoz egindako paisaia naturala. Herri baten memoria soinean jantzita daraman museoaren eredua da Ningbokoa.

Berpiztu atalean, Marina Otero Vernizier arkitektoak, Katía Truijen, René Boer eta María Mazzantirekin batera aurkezten duen proiektuan egin dugu geldiunea. Jabetzearen Arkitekturak (2019) izenburupean, okupazioaren gaiari heltzen diote, okupazioa praktika arkitektoniko gisa tratatuta. Egun, medioetan, baita konplexurik gabeko publizitate-kanpainatan ere, guztion bistara okupazioaren inguruko mezu ezkorrak eta faltsuak zabaltzen dituzte, okupazioaren praktika ñabardurarik gabe kriminalizatuz: tamalez, jabetza pribatua, bizileku bat izateko eskubidearen gainetik dagoen logikatan mugitzen gara, are gehiago Espainiako Estatuan. Proiektuak, Herbehereetako kasua lekuko hartuta,  okupazioaren logikei beste ikuspuntu batetik begiratzera gonbidatzen gaitu. Herbehereetan, okupazioaren praktika zabalduta dago, eta urteetan landu duten ikerketa, erregistro eta artxibo lanaren bitartez ikusi dute okupazioa ondare monumentala babesteko tresna izan dela, komunitate berriak sortu eta bizikidetzarako modelo berriak, negoziatuak eta kontsentsuatuak sortu dituela. Arkitektoek egindako lanak aurrekariak sortu ditu eta Herbehereetako Arkitektura eta Hirigintzako Estatuko Artxiboaren eskuratze politika berria definitzeko oinarria izan da.

Etorkizuneko mundua imajinatzeko saiakeran planteatzen diren proiektuak biltzen dituen atalak, berrasmatu, arkitekturak duen –edo izan beharko lukeen– gaitasun kritikoaz eta pentsamendua sortzeko gaitasunaz hausnartzen du. Beatriz Colomina arkitektoak, Ignacio G. Galán, Evangelos Kotsioris eta Anna Maria Meister arkitektoekin batera, Radical Pedagogies [Pedagogia erradikalak] liburua argitaratu berri dute, hamar urtetako ikerketa lanaren emaitza. Bertan, 1960 eta 1970etako arkitektoek planteatzen zituzten hainbat proiektu pedagogiko, eraldatzaile eta utopiko biltzen dituzte, nolabait esanez askotan atzera begiratu besterik ez dugula egin behar egungo kezkei erantzunak emateko. Sormenezko hezkuntza, pedagogia-sistema eraldatzaileak, inklusiboak eta diziplinaz gaindikoak, izango dira datorkigun eraldaketa sostengatuko duten ezinbesteko zimenduak. Agian ideia horiei bide ematea da egin beharreko lehen pausoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artea
2025-08-01 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


2025-08-01 | Eider Iturriaga
Musika zuzenean Eider Iturriagaren begietan

Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]


Claire Atherton. Zine-muntatzailea
“Misterioak sortzen du mugimendua, gabeziak”

Chantal Akerman zinegile eta lankidea hil eta hamar urtera, haren ondarea zabaltzen buru-belarri jarraitzen du Claire Atherton muntatzaileak. Gaurkoan, ordea, Athertoni bere ibilbideaz galdetu nahi izan diot bereziki. Gasteizen, Artium museoko areto batean hartu gaitu,... [+]


Juan Carlos Eguillorren lana, Bilbon
‘Gora Bilbao askatu!’

Bere sorkuntza grafikoa izugarria izan arren joan den mendeko azken hamarkadetan, baita bere eragina ere inguruko artista eta sortzaileengan, badirudi oraindik ere Juan Carlos Eguillor (Donostia, 1947- Madril, 2011) artistaren izena ezezaguna egiten zaigula. Horregatik, Bilboko... [+]


Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


Tarsila do Amaral
Tupi or not tupi, that’s the question

1920ko hamarkadan, Brasilgo hainbat artista, idazle eta pentsalarik bere herriarentzako nortasun propioa eta modernoa sortzeko proiektu kultural berritzaileari ekin zioten. Horrela, Oswald de Andrade poetak Brasilgo modernitate kulturala izango zenaren gidaliburu gisa Manifestu... [+]


Teknologia
Ilusioan bizi

Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]


Emakumeek lan munduan izandako garrantzia islatu dute Arabako Arte Ederren Museoan

Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]


Estatua perfumatuak

Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


“Noizbait ere gauzak bukatu egin behar dira, konplitu dugu Argia Sariekin”

Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]


Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


Eguneraketa berriak daude