Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak bide ematen digu ekonomian genero ikuspegiak ekartzen duen begirada berriaz eta emandako urratsez hausnartzeko. Ekonomia konbentzionalak soilik etekinak lortzeko ahalegina egiten duen bitartean, genero ikuspegiak jendartearen eta planetaren bizitzan ipintzen du arreta nagusia, ekonomia zaharraren funtsak hankaz gora ipinita.
Genero ikerketak eta azterketak oso albokoak izan dira akademian, batez ere ekonomian, zeinean azkenaldian ortodoxiak presentzia indartsua izan duen. Nolanahi ere, haize berria dator akademiara emakumeen indarrak eta ahaleginak hauspotuta. Eta horren adibide argia da aurtengo ekonomia Nobel saria Claudia Goldin genero arrakalaren ikertzaileak jaso duela. Aipatutako sariak batez ere ortodoxia liberala lehenetsi duen arren genero azterketen bulkadari men egin behar izan dio.
Claudia Goldinen ahalegin nagusia genero arrakala gainditzeko oinarri teoriko eta praktikoen azterketan gauzatu da. Lan merkatuko ikerketen eremuan genero arrakalaren ebidentziak ekarri ditu ikerketara eta eraginkorrak diren politika publikoen neurri egokiak abian jartzeko funtsezkoa izan da bere lana. Besteak beste, 200 urteko datuak erabilita AEBetako genero arrakalaren azterketa egin zuen eta lan merkatuko mito ugari hankaz gora bota zituen. Esaterako, hazkunde ekonomikoa eta genero arrakalaren balizko jaitsieraren arteko erlazioa gezurtatu zuen. Aitzitik, bi mendetan genero arrakalaren hobekuntza gertatu bada bi arrazoi hauengatik izan dela ondorioztatu zuen: hezkuntzaren hobekuntza eta antisorgailua erabiltzeko erraztasuna.
Baina Goldin harago joan da eta kultur aldaketaren premia azpimarratu du. Bere esanetan, enpresa kultura lanpostuan ordu gehiago egiten duenaren sustapenean oinarritzen da. Eta malgutasun falta horrek emakumeak bere lan bizitzaren inguruan hartzen dituen erabakietan eragin zuzena duela dio.
Jendarteak emakumeekiko zor historikoa du haiek egindako –eta gehienetan ordaindu gabeko– zaintza lanagatik
Hala ere, berdintasunaren aldeko ekarpenaz harago, ekonomia feminista argi luzeko alternatiba da, ekonomia konbentzionalaren oinarriak eta helburuak zalantzan jartzen dituen neurrian. Jendartearen ongizatea eta bizitza egokia dira erdigunean ipintzen dituenak genero ekonomiak eta Barne Produktu Gordinaren neurria eta bere logika merkantilista baztertzen ditu. Zaintza lanak, etxeko lanak, laguntza, pertsonen sostengua... merkatuaren elkartrukeetatik kanpo dauden zereginak bizitzarako funtsezkoak dira, batez ere emakumeek egiten dituzte eta ekonomia ofizialak ez ditu kontuan hartzen. Horregatik, ekonomia feministak dio lan horiek ere kontabilizatu eta merkatuz kanpo dauden emakumeen ekarpena kontuan hartu behar dela.
Ordaindu gabeko lana eta etxeko zein merkatuz kanpoko zerbitzu gisa ekoizten eta elkartrukatzen dena erraldoia eta ikusezina da. Beraz, baldin eta ekonomi harremanak eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak nola eraikitzen diren hobeto ulertu nahi badugu, paradigma berri bat beharrezkoa da. Ildo horretan paradigma feministak ekonomiaren helburua bera berrosatzen du, etekinak maximizatzeko asmoa alboratu eta berdintasuna, ongizatea eta zaintza erdigunean jartzen ditu.
Jendarte orok zaintzak behar ditu eta eskaintzen ditu, baina gakoa da nolako arreta ipintzen diogun ikuspegi komunitario batetik zaintzari eta nork hornitzen dituen zerbitzu horiek. Jendarteak emakumeekiko zor historikoa du haiek egindako –eta gehienetan ordaindu gabeko– zaintza lanagatik. Erreparazio historikorako urrats garrantzitsua da azaroaren 30ean kaleak bioleta kolorez betetzea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]