Niretzat Talaios kooperatibaren eta Olatukoopen bitartez kooperatibismoan eta ekonomia eraldatzailean jardutea zer den galdetzen didatenean, erantzuten dut izan dela lanaren eta kolektiboaren bitartez emantzipaziorako bideari ekiteko aukera. Eta bide horretan, oso garrantzitsua izan da KoopFabrika eraikitzen jardun izana lankide eta kooperatiba askorekin, baina baita unibertsitateetako GEZKI eta LANKI ikertegiekin ere. Guk sorreran izan ez genituen formazioa, bide-laguntza eta saretzea, besteentzat sortzeko aukera eman digun interkooperazio tresna baita. Praktikarekin eta ikerketarekin zortzi urtez eraikitzen eta hobetzen joan garena, denontzat eskuragarri dauden tresna, ezagutza eta metodologiekin. Baina denontzat den bidea da benetan?
Identifikatu dugun erronkarik handiena da abiatutako bidea denontzat izatea, eta bereziki, gure jendartean egoera prekarizatuenetan dauden pertsona eta kolektiboentzat. Baina nola eraiki proiektu auto-eratuak, jendartean ikusezin bihurtu ditugun pertsonen bizitza proiektuak sortzeko baldintzarik ez badago, eta auto-eraketarako beharrezkoak diren subjektu saretuekin harremanik ez badugu? Epe luzeko prozesuak garatzea ezinbestekoa da.
Ikasi dugu kooperatibismoak eraldatzaile izateko antiarrazista eta dekoloniala izan behar duela
Enarak kooperatibaren sorrera bide-laguntzeko aukera izan genuen KoopFabrikan, Gasteiztik Euskal Herri osora emakume migratuei ahalduntzeko formazioa eta aholkularitza ematen dizkiena. Tania eta Katherinek gidatuta erronka kolektiboari eutsi eta epe luzeko KoopFabrika Hegoaldetik proiektua martxan jarri dugu, bermatu nahi duena ekonomia sozial eraldatzailea eta kooperatibismoan murgiltzea denontzat irisgarria izatea, formazioa, bide-laguntza eta saretzea eskainita.
Urte bizia izan da, Andaluzia, Madril eta Kataluniara eraman gaituena pertsona migratuek sortutako proiektuak ezagutzera, beharrak, zailtasunak eta egiteko moduak ezagutu eta sarea egiteko baliatu duguna, urriaren 6 eta 7an Hernanin Ertzeko bizitzak eraldatzeko ekintza kooperatiboa jardunaldiak antolatzeraino.
Ikasi dugu kooperatibismoak eraldatzaile izateko antiarrazista eta dekoloniala izan behar duela, zapaltzen gaituzten ardatzetatik eta ditugun pribilegioetatik abiatuz proiektu eta sare sendoak sortu ditzakegula, ertzeko bizitzak eraldatzean denon bizitzak eraldatzen eta hobetzen ditugulako. Sortzen ari den sarean bidelagun izaten jarraituko dugu.
Bide on, KoopFabrika Hegoaldetik, eta atzerritartasun legeak indargabetu ditzatela orain!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]