Iberiar penintsularen hegoaldea, duela 4.900 urte. Komunitateko kide nabarmen bat ehortzi zuten luxuzko objektuez inguratuta eta berarentzako bakarrik eraikitako hilobi batean. Hildakoaren arrastoak 2008an aurkitu zituzten Sevillako Valencina aztarnategian eta, lehen azterketak egin ondoren, 17 eta 25 urte bitarteko gizonezko baten arrastoak zirela ondorioztatu zuten
Berehala konturatu ziren indibiduo hura komunitateko kide nabarmena zela, ganbera batean bakarrik ehortzita zegoelako, eta Kobre Aroan multzoan ehortzi ohi zituztelako hildakoak. Gainera, 200 urtez ingurua ehorzketa eta gurtza gunea izan zela ikusi zuten, baina hilobiaren inguruko 35 metrotan beste inor ez zutela ehortzi. Horregatik uste dute gutxienez 8-10 belaunalditan komunitateak pertsona horren oroimenari eutsi ziola.
Teknika zientifiko berriak “jauzi handia ekarriko du Historiaurreko gizarteez dugun ezagutzan, bereziki, emakumeei eta haurrei dagokienez, tradizionalki eta modu bidegabean bigarren mailan kokatu izan ditugulako”
Zalantzarik ez zegoen estatus handiko pertsona zela. Gainera, Kobre Aroko haurren hilobi gutxi aurkitu dituzte eta horietan ez dute objektu berezirik aurkitu. Horrek esan nahi du garai hartan estatusa ez zetorrela odoletik, eta Valencinan ehortzitako pertsonak bere kabuz lortu zuela nabarmentzea. Hilobian aurkitutako objektu baliotsu eta bitxiek ere bere garrantzia adierazten dute: afrikar eta asiar elefanteen hortzak, ziurrenik Siziliatik zetorren anbarra, kalitate handiko suharria, ostruka arrautza-oskolak, harri-kristalezko orria eta bolizko kirtena duen daga bat…
Berriki Sevillako Unibertsitateko ikerlariek, Vienako (Austria) hainbat adituren laguntzarekin, Kobre Aroko buruzagiaren arrastoen azterketa zorrotzagoa egin dute, teknika berritzaileak baliatuz. Zehazki, hildakoaren hortzetako esmalteko proteina sexualki dimorfikoak aztertu dituzte, eta emaitza harrigarria Scientific Reports aldizkarian argitaratu dute: Valencinan ehortzitako pertsona berezi hura emakumea zen. Eta Bolizko Dama izena jarri diote.
Marta Cintas Peña ikerlanaren egileetako baten hitzetan, teknika zientifiko berriak “jauzi handia ekarriko du Historiaurreko gizarteez dugun ezagutzan, bereziki, emakumeei eta haurrei dagokienez, tradizionalki eta modu bidegabean bigarren mailan kokatu izan ditugulako”. Aurkikuntzak emakumeek iraganean izandako rola birpentsatzeko beharra eta ikerlariek gaur egun izan ohi dituzten aurreiritziak utzi ditu agerian.
Bedale udalerrian (Yorkshire, Ingalaterra) altxor bikingo bat aurkitu zuten 2012an. Archaeometry aldizkarian argitaratu dutenez, berriki altxor horretako zilarrezko piezak aztertu dituzte. Zehazki, berunaren eta oligoelementuen isotopoak aztertuz, zilarraren jatorria zein den... [+]
Duisburg (Germaniako Erromatar Inperio Santua), 1569. Gerard De Kremer (1512-1594) geografo, matematikari eta kartografo flandriarrak, Gerardus Mercator izen latinizatuaz ezagunak, proiekzio kartografiko berri bat diseinatu zuen. Proiekzio mota zilindrikoa zen, ekuatorearekiko... [+]
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo... [+]
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]
Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]
Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu... [+]
541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.
Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian... [+]
Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]
Kurdistanen, Burdin Aroko Kani Koter hilerriaren indusketa lanetan, nazioarteko arkeologo talde batek, beste hainbat objekturen artean, duela 4.700 urteko zeramikazko ontzi bat aurkitu berri du, barruan substantzia beltz bat zuena.
Sustantzia horri kohl deritzo... [+]
Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]
Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.
Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]
Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.
Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]
Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]
Austraiko Wels hirian, erromatar garaiko Ovilava kolonian, mila metro koadrotik gorako villa aberatsa industen hasi ziren 2023an, eta, berriki, K.o. II. mendeko hiru mosaiko aurkitu dituzte. Arduradunen esanetan, aurkikuntza horretan "bat egiten dute kalitate artistikoak,... [+]