Maiatzaren 28an udal eta foru hauteskundeak izango dira Hego Euskal Herrian, eta kanpainan murgilduta dabiltza alderdi politikoak, aspalditik. Hauteskunde ziklo berri bati ekingo zaio, gainera, horien ostean Espainiako eta Europako parlamentuetako hauteskundeen txanda etorriko baita. Data ofizialez haratago, kanpaina elektoral nahiko luzean murgilduta ibiliko gara Euskal Herriko zati honetako herritarrok. M28ari begira ondoko azpimarrak egingo nituzke:
Abstentzioa. Hauteskunde gauetan emaitzak begiratzerakoan ahazten dugun arren, parte hartzeari buruzko datuak garrantzitsuak izango dira. Izan ere, EAEren kasuan, azken bozketetan, Gasteizko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetan, parte hartzea inoizko baxuena izan zen. %50ak soilik eman zuen botoa, parte hartze txiki hori ulertzeko bi aldagai kontuan hartu behar ditugun arren: hauteskundeak uztailean egin ziren eta, batez ere, pandemiaren testuinguruan eta murrizketekin gertatu ziren. Beste kontu bat: EAEko hauteskunde autonomikoetan parte hartzeak aspaldian behera egiten duen bitartean, foru eta udal hauteskundeetan ez dago halako beheranzko joerarik. M28ko bozketetan, beraz, ikusiko da orain dela hiru urteko abstentzio altu hori salbuespena izan ote zen, edo, aitzitik, horietan ere parte hartzeak behera egingo ote duen, hauteskunde mota oso diferenteak izan arren. Momentuz, inkestek ez dute beherakadarik aurreikusi.
Eskuin espainiarzalearen hausturak izango dituen ondorio elektolarek ekarriko dituzte ondorio politikoak, aurrerago bada ere
Nafarroa. Hauteskundeotan, nazio ikuspegi batetik, Nafarroa Garaian gertatuko dena zentrala izango da. Eskuin espainiarzalearen hausturak izango dituen ondorio elektolarek ekarriko dituzte ondorio politikoak, aurrerago bada ere. Horien artean, ea UPNk jite erregionalista azpimarratuko ote duen, espainiar nazionalismoaren gainetik. UPNren eta PPren arteko banaketen modukoak ez dira ondo aurreikusten inkestetan, eta beraz, adi begiratu beharko dira emaitzak. Aurreikusi bezala PSNk gidatutako ezkerreko gobernua errepikatzen bada, alderdien arteko indar harremanetan aldaketarik egon daiteke, eta horretan EH Bilduk zein paper joka dezakeen ikusteke dago. Ildo berean, Iruñeko emaitzak hauteskundeotako interes gune nagusia izan daitezke, Nafarroan gertatzen ari den aldaketa sakonago baten erakusgarri izan daitezkeelako, baita PSNren jokabidea bertan determinantea izan daitekeelako ere.
Egonkortasuna. EAEn foru hauteskundeetan ez da aldaketa handirik espero, eta udalerriek interes handiagoa piztuko dute (Gasteizko emaitzak, adibidez); baina ikuspegi orokor batean, blokeen arteko indarra gakoa izan daiteke, “bloke” hitza gehiegizkoa izan badaiteke ere. EAJrentzat Alderdi Sozialistaren bozak behera ez egitea, eta EH Bildurentzat Elkarrekin Podemosenak. Izan ere, norberaren emaitzak positiboak izan arren, bloke osoak lortutakoa erabakigarria izango da, kasu askotan, gobernuak eskuratzeko. EAEn alderdi biko sistema indartzen joan da azken garaietan, baina horretan zirrikituak udal mailan sor daitezke, beste eremuetan baino errazago.
Udal mailako problematikak. Udal hauteskundeetan, joera orokorrez gain, tokiko dinamikek eragin handia izaten dute emaitzetan, eta ñabardura ugari egin daitezke udalerriz udalerri. Adibidez, Bizkaiko zenbait eskualdetan agertu ziren tokiko plataformek zein indar izango dute? Edota Donostian turistifikazioari buruzko eztabaidak emaitzetan eragin handia izango ote du? Beste hainbat kontu izango dira herriz herri aztertzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]