Erreputazioa

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Era bitxi batean sinatzen du erreputazioak. Ez dago jakiterik, bere berri emateko, ezker edo eskuin eskua darabilen. Ez eta tinta bereziren batez baliatzen ote den ere, euskaldun gehienok hauteskunde kanpainan gauden honetan, arrasto nabarmenago bat uzteko errubrikan.

Hurbil-hurbileko jendakiak ditu Euskaltzaindiaren Hiztegian, baina erreputazio hitza ez duzu bertan aurkitu; bai, ordea, Orotarikoan nahiz Egungo Euskararen Hiztegian. Horrat akaso, ezin iradokitzaileago, solasaren definizio funtzionala: batean balekoa daitekeenak kale egiten ahal du bestean.

Antzeko erantzuna eman zion Stefan Pongo kamioilariak Txekiako telebista bateko aurkezle bati. Ingelesezko azpitituluak irakurri dituzu zuk Pongo Calling dokumentalaren pasarte horretan: a reputation is a strange thing. Txekiar eta britainiar herritartasuna zuen garraiolari ijitoak kontesta ederra eman zuen. Galderaren gaia, Txekiako Gobernuan hamar urtez egondako presidenteak emana zuen aurretik adierazpen publiko batzuetan: herrialdeko ijitoen ospe txarra.

Era bitxi batean mugitzen da erreputazioa. Kanpaina egiten beti. Harat-honatean. Ezker-eskuin.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!