Antépara PPren Gasteizko eta Arabako maiatzeko hautes zerrendetan doa

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gustavo Antépara Gasteizko PPko kide esanguratsua da. Javier Marotoren ordez sartu zen PPko zinegotzi 2016an 2019 arte, eta maiatzean egingo diren hauteskundeetan PPren bi zerrendatan doa: Araban (hamalaugarren postuan) zein Gasteizen (zazpigarrenean). Gasteizek dituen hiru sozietate publikoen administrazio kontseiluetako kide da PPren ordezkari bezala: garraio publikoarenean (TUVISA); udal uren sozietatean (AMVISA); eta hirigintzaz erabakitzen duen 21 Zabalgunean (azken honetan, 2015etik). Vital Kutxako administrazio kontseiluko kide izan da.

“Ekintzailea eta enpresaria”, horrela definitzen du bere burua Gustavo Antépara Benitok Twitter kontu pertsonalean. Besteak beste, 2007an Grupo Editorial y Comunicaciones Enea sortu zuen (ordura arte Grupo Enea Editorial S.C. zuen izena) beste pertsona batekin erdibana. 2020 maiatzean enpresa berak Luxury Rental Apartments S.L. izena hartu zuen, negozio lerroa aldatuz: “Bereziki, etxebizitza edota apartamentu turistikoen ustiapena eta jarduera osagarriak”. Ajebask-Araba zein Ajebask-EAE Enpresari Gazteen Elkarteko presidente izan zen Antépara 2000 eta 2010eko hamarkadetan.

ARGIAk ikertuta gaur argitaratu duenez, Gasteizko Alde Zaharreko hainbat etxebizitzatan "obra klandestinoak" egiten harrapatu dute, udala jakitun da eta pisu turistiko ilegalak alokatzen ditu.


Politika kanalean gehiago
2026ko ekainaren 4
Goizean argi
Sarekada

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.