Adimen baztertzailea

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Adimen artifizialaz hitz egiten dugunean, “artifizial” adjektiboa lotuta, burura datorkigu gizakiokin eta gizatasunarekin zerikusia ez duen zerbait. Adimen artifiziala gizakiok sortu dugu, eta gizakion beldurrak, gogoak, ideiak… hartzen ditu bere baitan. Horrela, badirudi egun ditugun zenbait adimen artifizialek bazterkeriarako joera handia dutela. Eztabaida hau aspalditik dago gizartean, baina azken hilabeteetan berpiztu da. Arrazoia, datu biometrikoetan oinarritzen diren adimen artifizialen jokabidea.

Adimen artifizialak datuez elikatzen direla badakigu, eta datuetan emaitzak inplizituki joaten dira adierazita. Herri batean irakurtzen ez dakiten pertsona guztiak kale batean bizi baldin badira, adibidez, kale horretako curriculumak baztertzen ikasi dezake lan aukeraketa optimizatzera bideratuta dagoen adimen artifizial batek, ikasi egin baitu hor arrakastarako aukera gutxi dagoela. Hala, kale horretako pertsonek beti izango dituzte arazoak lana aurkitzeko, adimen artifizial hori inplementatuta dagoen sistema guztietan.

Datu biometrikoekin berdin gertatzen da. Datu biometriko bat azalaren kolorea da: munduko toki askotan, azal ilunekoa izatea da gizarte desabantailekin lotutako ezaugarri biometrikoa, eta gizarte egoera horretan bizitzan arazo gehiago ematen dira. Gender Shades proiektuko eragileek ikertu dutenez, azal iluneko pertsonei sare sozialetatik heltzen zaizkien edukiak maila sozio kultural baxuago bati loturiko edukiak dira.

Badirudi gizarteetako jokabideak mantentzeko eta eraldatzeko tresna eraginkorra dela adimen artifiziala, beti ere, bera inplementatuta duten sistemak erabiltzen baditugu. Gauza da, beharbada, kontziente izan barik zenbait sistemaren barne bagaudela.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude