Eraldaketa digitalaren etika

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Arrakala digitala” murrizteko dauden laguntza guztien inguruan aritu naiz lankide batekin: eremu pribatutik, Europatik, estatutik, Jaurlaritzatik.... Kakotxen artean jartzen dut arrakala digitala, berau gauzatzen hasi aurretik jada existitzen ziren arazo asko arrakala digitala izenez izendatzen gabiltzalako. Horrela, gai honetan lanean ari garenok, arrakala digitalaren aitzakiarekin, beste hainbat arazotan esku hartzen ari garela ikusten dugu. Besteak beste, irakurtzen ez dakien pertsona batek arrakala digitala duela esaten dugu izapide digital bat ezin duenean egin, baina arazo hori eraldaketa digitalik gabe ere existituko litzateke. Ulermen arazoak dituen haur batek internet bidezko lanak ez egiteari arrakala digitala deiten diogu, baina bere arazoak beste jatorri bat du. Nik ez dakit garbi balioesten “arrakala digitalaren” izenean egiten gabiltzan beste lan hauek onerako edo txarrerako diren. Beharbada, dena arrakala digitala ez izan arren, horren aitzakian inklusioa indartzen gabiltza. Edota beharbada benetako arazoari aurre ez egiteko adabakiak baino ez gara.

Bide honetan, gainera, ezin ditugu gure ikuspegi kritikoak aplikatu, sarri beste indar batzuen menpe lan egiten dugulako. Zentzu horretan interesgarria iruditu zait Europako Batzordeak atera berri duen Hamarkada Digitalerako Eskubide eta Printzipio Digitalei buruzko Europako Adierazpena. Horren arabera, izaera irekiko subiranotasun digitala bilatu behar da, eta eraldaketa digitalak honako balioak izan behar ditu: pertsonak eraldaketa digitalaren erdigunean kokatzea; elkartasuna eta integrazioa babestea, konektibitatearen, hezkuntzaren, prestakuntzaren eta gaitasun digitalen bitartez; algoritmoekin eta adimen artifizialeko sistemekin ditugun harremanetan aukeratzeko askatasunak duen garrantzia indartzea; eremu digital publikoan parte-hartzea sustatzea; ingurune digitalean segurtasuna, babesa eta ahalduntzea areagotzea, eta datuen pribatutasuna eta norbere datuen kontrola bermatzea; jasangarritasuna sustatzea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!