Iruñatarra eta Osakidetza

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Osakidetza osagabe dago, osatuko al du inork? Osatzen duen osatzailea osagile ona izango.

Zalantzan nago Osasunbideara pasatzea komeni ote zaidan. Errolda Beran emanda, agian osasun arretan gora joango naiz. Administrazio antolaketaren gorabeherak. Iparraldean osagile hitzari zikiratzaile esanahia ematen diote. Zentzu horretan, Gotzone Sagardui aukera ona izan da. Aukeratzaileak argitu beharko digu horixe nahi zuen, agian Euskal Herriko batasunerantz jotzearren, edo benetako sendagile izatea.

Alor askotan berdintsu, hedabideak jendartera hain azkar iristen direnetik. Deskuiduan asmo makurra agertzen dute agintariek, lagina hartzeko, eta erantzunaren zain geratzen. Arrapostu handirik ez? Euren bide okerrari jarraituko diote. Trumoiak jotzen badu, disimulua: gaizki ulertua izan da, asmoa ez zen inondik ere horrelakoa… Eta, arazoak muturrera joanez gero, mezularia urkatu egingo dute, garai hobeen zain berriro bide berari ekiteko.

Osakidetzaren arazoak handiak dira, noski. Denok gero eta zaharragoak, gaixotasun larri gehiago, denok heldu nahi bizitzari... Baina garesti gertatzen omen da.

Egungo mendebaldeko egitura juridikoak horrela daude antolatuta: lotsarik eta eskrupulurik gabekoak dirutzak bil ditzan

Basurde alprojak bai garesti. Prentsak dio ugaltzen ari direla mendietan eta hiriburuetara jaisten direla. Berrikuntza soilik lau hankakoei dagokie. Bikoak gure ekonomiaren zutabe direla sinetsarazi nahi digute. Egungo mendebaldeko egitura juridikoak horrela daude antolatuta: lotsarik eta eskrupulurik gabekoak dirutzak bil ditzan.  Ba al da bidean hilotzik utzi gabeko fortunarik? Ez ahaztu: basurde haragiari, otso hagina.

2023. urtea hasi berria dugu. Zapuztuko al dugu beste guztiak bezalaxe? Orekarako, hona alegoria pozgarria.

Aurtengo sanferminetan ehun urte beteko dira Zelestino Pozueta olaztiarraren Iruñatarra biribilketa estreinakoz jo zenetik. Egun, Espainia osoan eta estatuaren mugetatik kanpo ere ezaguna. Musikaren abiadan guztiek makurtu behar dute, bestela buruan kankatekoa hartzeko arriskua dago eta, bat-batean, musika saltarintxo hasi eta denek pozarren kalejirari ekiten diote. Txistuetarako sortu zuen Zelestino lagunak eta pixkana talde instrumental guztietara zabaldu da: txarangak, gaita taldeak, trikitixak… Izenak ere mordoska bildu ditu: La sequía, La escoba… Fundamentua: Iruñatarra bataiatu zuen egileak. Eta parentesi artean: “El pamplonica”. Osasunbidearen himnorako egokia. Osasun bidean dantzan beti hobe.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Eguneraketa berriak daude