Aurtengo irailari agurra eman genion “Sastraka” Portugaleteko gaztetxetik, toki okupatu aparta benetan, eta egia esan gure amets eta gogoak betetzen ari ziren. Zortzi hilabeteko prosezu ilusionagarri baten ostean fruituak heldu ziren. Ibaizabaleko ezkerraldean 500 lagun bildu ginen eta aukera izan genuen solasaldi, txango, eztabaida, agerraldi, kantaldi edota bertso saioetan parte hartzeko. Asteburu osoan berton otorduak prestatu eta lo egiteko aukera ere izan zen, jende piloaren lan-kolektiboari esker.
Erandion gas itogarrien aurka edo Belaguako esparru naturalaren defentsan, duela 50 urte baino gehiago hasitako euskal ekologisten ibilbideak 2022ko jardunaldi hauetan mugarri berri bat ezagutu du, oparoa dudarik gabe.
Ekin, saretu, eraiki. Eibarren urte hasierako bilerak hasi zirenean bildutako ekologisten asmoa argia zen. 2020 eta 2021eko neguetan antolatu ziren ALDAKETALDIAk, Bizkaian eta Gipuzkoan batez ere, bide eredugarria markatu zuen ekologisten ekimen bateratuetan aritzeko eta elkar ezagutzeko. Orain salto handiago bat egin behar zen Hegoalde osora zabalduz, eta EKOTOPAKETAK antolatzeari ekin genion.
Prosezu horretan antolatzaileek arreta berezia jarri nahi izan dute Portugaleteko hitzorduan talde, kanpaina eta ekimen ekologista oro gonbidatuak egoteko, eta hiru eguneko programan ahalegin berezia egin zen ahots eta aurpegi anitzak biltzeko, elkarren arteko ezagutza eta sareak bultzatzeko asmoz.
Batzuen ustez euskal ekologismoa oso barreiaturik dago, txoko ugaritan atomizaturik, talde txikietan, eta muskulu bateratu bat beharko luke krisi ekosozialari irmoki erantzuteko. Beste batzuek, aldiz, tokian tokiko erantzun horietan ikusten dugu dibertsitatearen indarra eta erasoei erantzuteko ahalmena. Hori bai, denek ikusten dugu elkarren artean saretzeko eta koordinatzeko beharra. Are gehiago, elkarrekin mobilizatu eta sareak tenkatuz gero, posible litzateke eragile berri bat martxan jartzea, abiatutako prosezu horren ondorioz.
Haziak. Urriaren 2ko igande goizeko asanbladan ehundik gora lagun batzartu ginen eta dinamizazio egoki bati esker banaka (paperetan), talde txikitan eta ertainetan edo borobil oso zabal batean, adin, sexu eta herrialde desberdinetik etorritakoek gure iritziak trukatzeko aukera izan genuen. Borobilean egonik, bakoitzari hazi eskukada bat banatu ziguten eta zirkuluka uraz zein eguzkiaz zaintzeko agindu genion elkarri. Euskal ekologismoaren garai berria dator.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]