Turismo mentala

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Parke tematiko berezi bat izanen litzateke, da. Edo esperientzia jasangarri esklusibo bat, bakarrik nahiz lagunduta gozatzeko. Alde horretatik, turismo fisikoak bat eginen luke, du, turismo mentalarekin. Horra, akaso, enpresa ezagun baten formula berria. Totala.

Bakarren batek teknologia berrien puntako garapenean pentsatu badu, ez dabil zuzen: giza ingeniaritzak ez du halako artifizioen beharrik. Hain zuzen ere, kontrako norabidean joanen litzateke, da, proposamen berritzailea. Zertarako eskaini eguneroko teknologizatuak errukigabe ezartzen digun hori? Ihes egitea da, betiere, denok gehien bilatzen duguna. Baita zama bihurtu den teknologiatik ere.

Paradoxa berria izanen litzateke, da, dispositibo gehien biltzen dituen mundu aurreratuak iragan denbora bateko mundua imitatzea, Internetik gabe. Pantailaz gabetutako aisialdi osasungarria eskainiko luke, du, turismo mentalak: inguru fisikoen katalogo oso bat, teknologia digitalaren interferentziarik gabe, bakoitza gogoarekin nahi duen lekura joateko. Edo bertan lasai ederrean egoteko.

Oztopo bakarra izanen luke, du, teknologiarik gabeko teknologiak: hasieran, errenta handiagoen esku bakarrik egotea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude