Griotak, Afrikako artxibo historiko biziak

  • Afrika mendebaldea, 1235 urte ingurua. Sundiata Keita printze mandingak Maliko Inperioa sortu zuen. Lau mendetik gora iraungo zuen inperio horren hastapenen berri Sundiataren Epopeiari esker daukagu, belaunaldiz belaunaldi griot izeneko bardoek ahoz transmititurik guganaino iritsi dena.

(Argazkia: Atlanta Black Star)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Griotei djeli edo jali ere esaten zaie, eta gaur egun oraindik Afrika mendebaldeko herrialde askotan jarraitzen dute. Sundiataren Epopeiak jasotzen duenez, printzearen aita Naré Maghann Konaték semeari Balla Fasséké izeneko griota eskaini zion bere gortean aholkuari gisa jardun zezan. Bada, Balla Fasséké Koyaté grioten leinuko sortzailetzat jotzen da eta leinu horrek gaur egunera arte iraun du. Enperadore edo errege familia bakoitzak bere griot leinua zeukan eta herri askok ere bazuten beren griota, jaiotzen, heriotzen, ezkontzen eta bestelakoen berri jasotzen eta zabaltzen zutenak.

Griotak ez dira igorle hutsak. Kantuan eta musika tresnetan trebatuta egoteaz gain, edukia sortzen eta eransten joaten dira, inprobisatu egiten dute, eta agintariek aholkulari gisa ere erabili izan dituzte

Griotak ez dira igorle hutsak. Kantuan eta musika tresnetan trebatuta egoteaz gain, edukia sortzen eta eransten joaten dira, inprobisatu egiten dute, eta agintariek aholkulari gisa ere erabili izan dituzte. Francis Bebey idazle eta konpositore kamerundarrak “artxibo biziak” deitu zien.

Baina luzaroan artxibo ez fidagarritzat jo izan ditu europar historiografiak, esaterako, Sundiata bera existitu zela zalantzan jartzeraino. Ibn Khaldun historialari arabiarrak XIV. mendean jasotakoa hartu behar izan da kontuan griotek kantatutakoa neurri batean behintzat benetan gertatu zela onartzeko. Mendebaldeko historialariek tradizionalki lehentasuna eman izan die iturri idatziei, eta iturri europarrak objektiboagotzat jo izan ditu. Baina, pixkanaka, aurrejuzkuak irentsi eta ahozko iturri horiek Afrikako historia ezagutzeko garrantzitsuak direla aitortzen hasi dira. Bitartean, Sundiataren Epopeia Mali, Ganbia, Senegal eta Gineako hezkuntza curriculumen parte da.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...