Azken hilabete hauetan, hedabide frantsesetan maiz erabili da “erradikaltasun” hitza: frantses lehendakari-hauteskundeetako kanpainan, eskuin-muturreko kandidatuek errazki baliatu dute “estremismo” terminoaren partez; ezkertiarrek, berriz, “erradikaltasuna” bere egin dute ere bai, adierazteko garaia dela aldaketa iraultzaileak egiteko.
Ezkertiar gehienen artean bereziki, “erradikaltasuna” baikorki konnotatua da egun, ez da gehiago minoritate bortitz baten ekintza gaitzesgarriekin lotzen. Badirudi ez dela gehiago ongi ikusia moderatua, erreformista, mailaz mailakoaren aldekoa izatea. Nola ez: denok ohartuak gara zailtasun handi-handitan gabiltzala: ingurumena suntsituz gizakiaren biziraupen kolektiboa guhaurrek ezarri dugu kolokan, mundu osoan gaina hartua duen sistema neoliberalak norbanakoak lehertzen ditu, harremanak urratzen, eta galdu ditugu esperantza ematen zuten ideologia zaharrak. Biziki presazkoak dira beraz bide erradikalak, begi bistakoa delako ez dugula gehiago denborarik hautsi-mautsiendako. Alor guziak erradikalizatu dira azken hamarkada hauetan: feminismoa, post-kolonialismoa, ekologia..., beharrezkoa iruditzen baitzaigu errotik uzkaltzea zuzengabetasun soziala, inperialismoa, kapitalismo handia, kutsadura masiboa eta ekosistemen zapalketa. Hori baita gaurko “erradikaltasun” baikorra, Marxen erranaren ildotik: gauzak errotik hartzea eta eraldatzea.
"Ideologia erradikalen behar gorria dugu, zuzengabekeriak salatzeko, baina lortu behar dugu gehiago, zintzokiago eta hobeki eztabaidatzen"
Bizkitartean, erradikalizatze horiek lanjerosak izan daitezke gizabanakoen eta giza taldeen arteko harremanak oztopatzen badituzte. Ikusi dugu frantses lehendakari-hauteskundeetako kanpainan hautagaien arteko eztabaidak ezinezkoak zirela: kandidatuak egoskor jartzen ziren, hitz bortitzak edo umiliagarriak erabiltzen, erakusteko ezin zuketela bata bestearekin eleketan aritu, jendetasunezko kode soilak enplegatuz. Jendartean ere bai, eztabaidatzeko gogoa eta gaitasuna murriztu dira: gai batzuk tabu daude (COVID-19ak eragin osagarri krisi kudeaketa, adibidez); bakoitzak nahiago du bere ideiekin egon, bere ideiak partekatzen dituen taldearekin bakarrik harremanetan gelditu, eta gainerateko jendearekin ez gurutzatu. Orokorrean, postura erradikalek funtsa gorrotoan daukate: patriarkaltasunaren eta sexismoaren herran, neoliberalismoaren aiherkundean, kolonialismoaren arbuioan. Zuzentasunak bultzatuak izan arren, arriskua da ideologia erradikal garaikideek lerraraz gaitzatela autoritarismo berritara, ez balin badiote baliorik ematen begirunezko eztabaidari.
Hain zuzen ere, “erradikaltasunaz” bestalde kontzeptu bat sartua da arrunt hedabide frantsesetan, bai eta goi-mailako literatura-ikerketa unibertsitarioan ere: “ñabarduren” beharra. Definizio lausoko nozioa da. Horren sostengatzaile batzuek Habermas filosofoaren kontsentsuaren kontzeptuarekin lotzen dute, zentzu neoliberalean; beste batzuek “care” kontzeptu itsu eta patetikoarekin (ikus 2022ko maiatzaren Le Monde Diplomatique eta Parisen 2021eko urte hondarrean iragan den seminario unibertsitarioa: “Caring lit”). Alta, “ñabarduren” aldarrikapen horietatik ez daiteke aterabiderik heldu: bizi ditugun dramak ez dituzte azaleko kontsentsu minimo eta epelek trabatuko.
Hausnartzen nagoela hori guziaz, pentsatzen dut ideologia erradikalen behar gorria dugula, zuzengabekeriak salatzeko, baina lortu behar dugula gehiago, zintzokiago eta hobeki eztabaidatzen, nork gurea ukatu gabe elkarrekin salbatzeko geure burua, salbamen kolektiboa delako desiragarria.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]