Mundua multzo eta kategorietan bereiztea baino ekintza humanoagorik ez dago. Eta, hala ere, maiz ez dugu gustuko geure burua halako batean sarturik ikustea. Normala. Kategoria horiei egozten dizkiegun balioetan datza askotan afera. Honi gehitzen badiogu gutxitutako hizkuntza bateko hiztunak garela eta gatazka linguistiko-identitario-nazional bortitz honetan kateaturik gauzkatela, hamaika tentsio linguistikoren koktela prestaturik dago.
Baina zergatik ez duzue maite zuotako batzuek euskaldunberriak izatea? Ea noiz lortuko duten heltzea, euskaldunberriak izatetik, euskaldunak izatera, galdetzen dute zenbaitek. Eta susmoa daukat honetan zerikusia daukala, besteak beste, gaur egun euskalduntasuna ulertzeko daukagun moduak, seguruenik berreuskalduntze prozesu politikoarekin lotuta dagoena: euskalduntasuna norbaitek eman behar digun zerbait da, egiaztagiri modukoa, noizbait erdietsiko duguna. Zorionez, ez du horrela funtzionatzen, lagunok, bizi osoa dirauen bidaia da hizkuntzaren jabekuntza.
Bidaia eder, pozgarri eta txundigarria da. Euskaldun guztiona. Ezin adosago egon Karmele Jaiorekin: denok gara euskaldunberriak, hizkuntza bat egunero hasten delako. Hizkuntza gara, hizkuntza egiten ari gara eta erronka erraldoiak dauzkagu aurretik.
"Euskaldunberritasuna nire altxorra da. Guztiz preziatua. Bideak eman eta ematen didan guztiagatik maitatua"
Edozelan, lehen hizkuntzaren jabekuntza eta bigarren hizkuntzaren jabekuntza prozesu psikologiko ezberdinak dira. Hain ezberdinak, ezen fisiologikoki ere gure garunak diferente jokatzen baitu. Eta batek esfortzu handiagoa eskatzen badigu ere, zoriontasun handiagoak ere eman ahal dizkigu.
Bigarren hizkuntza bat ikastean, ahalegin erraldoia egin behar da parametro guztiak menperatzeko: fonetikoak, morfosintaktikoak, lexikoak… hizkuntza hausnartu egiten dugu. Eta horrek, askotan, ezagupen kontziente sakonagoa eman diezaguke jaiotzetik jaso duenak izan dezakeena baino.
Bidaia itzela da geure buruaren prozesuetan erreparatzen badugu: zer, noiz, nola egiten dugun egiten duguna, zergatik eta norekin egiten dugun… Gogoratzen al duzue ama hizkuntzaz ari zineten hartan eta euskarazko berba batek erdarazkoa modu naturalean ordezkatu zuen lehenbiziko aldia?
Ondo pentsatzen badugu, euskaldunberriok askatasun handiagoa daukagu euskara plastilina moduan erabiltzeko. Ez gaude ezein euskalkitara edo herriko modutara loturik. Bidean gustuko dugun hori hartu eta gure ondarera gehitzen dugu. Gure gustuko idiolekto propioa sortzen joaten gara.
Baina, Sonia, ez ezazu tranparik egin. Aitortu zuk ere urteak eman dituzula sentipen arraroekin… Bai, eta agian horrexegatik idatzi dut hau. Ibilbide liluragarria da hizkuntzak gugan egiten duena. Erreparatu horretan. Sexuan bezala, konplexuak eranztea modu bakarra da benetan gozatu ahal izateko. Eta beste kontu bat ere aitortuko dizuet: familia politikoaren baserrian oraindik sentitzen naiz inoiz edo behin Kutsidazu bidea, Ixabel liburuan banengo bezala. Eta ez da ezer gertatzen.
Euskaldunberritasuna nire altxorra da. Guztiz preziatua. Bideak eman eta ematen didan guztiagatik maitatua; ez, ordea, dakarren esfortzuagatik. Inork ez du horregatik apartekorik merezi. Ez da lana konbentzimenduz eta gustura egiten dena. Eta denok dakigunez, ezer baldin bada benetan zaila, hori euskalduna izatea da, euskaraz bizitzea, gure hizkuntza eremu guztietan naturaltasunez erabili ahal izatea. Egia ukaezina da: funtsean, berri ala zahar, denok gara euskaldunak eta denok gaude lubakiaren alde berberean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]