Hala Bedi Irratiko Euskalduntxarrak irratsaioa ekarri du gogora ARGIA aldizkariak Korrikaren testuinguruan. Ikasle gasteiztar talde bati, euskara menperatzen ez dutela onartzeak eta akatsez barre egiteak, AEK-ko mikrofono aurrean mingaina askatzeko balio izan dio.
Egitasmo horrek Bilboko zenbait lagun ekarri dizkit gogora: C1 titulua izan arren, mahai-inguru edo hedabide batean euskaraz hitz egitera ausartzen ez direnak; edota B ereduan ikasitakoak, den-dena ulertu arren, egunerokoan euskaraz esaldi bakar bat ere esaten ez dutenak. Lagun horiek guztiak emakumeak* dira; nire ustez, patriarkatu judukristauan hiru emoziok bereziki baldintzatzen dutelako gure subjektibitatea:
Lotsa.
Plazandreok zigor bikoitza jasotzen dugu jendaurrean hanka sartzen dugunean, Isabel Valdés El País egunkariko genero korrespontsalak Euskal Herriko Unibertsitateko jardunaldi batzuetan azpimarratu duenez. Hanka sartu barik ere, badakigu gure jarduna (eta gorputza) gizonena baino gogorrago epaituko dela. Emakumeek hedabideetan duten partaidetza eskasari buruz ari zen Valdés; aditu edo tertuliakideak aurkitzeko zailtasunez. Ez da kasualitatea Ana Botellaren “relaxing cup of café con leche” pasa izana historiara, eta ez edozein gizonezko politikariren ingeles kaskarra.
"Zer lotura dago ahalduntzearen eta mintzamen proben emaitzen artean? Nork hartzen du gehiago hitza mintzapraktiketan?"
Errua.
Deigarria iruditzen zait: gogoan ditudan lagun horiek konplexu gutxiago dituzte ingelesa lardaskatzeko orduan. Zer gertatzen zaie euskararekin? Nago kulpak baduela zerikusia. Euskara da gure herriko hizkuntza, euskaldun egiten gaituena, menperatu beharko genukeena. Gure buruari egurra ematea ez da lagungarria.
Autoexijentzia.
Aizpea Otaegi eta Jaime Altuna ikerlariek azaldu digute andreak direla euskaltegietako ikasle gehienak eta, aldi berean, gizonek baino autopertzepzio negatiboagoa adierazten dutela euskararekin duten harremanaz galdetzen zaienean. Uxue Alberdik Kontrako eztarritik liburuan izendatutako zapalkuntza patriarkalaren mekanismoen artean ere nabarmentzen da emakumezko bertsolariek sentitzen duten “autoexijentzia suntsitzailea”.
Gatx Eizaguirre Agousen artikulu akademiko batean irakurri dut hurrengo gogoeta: “Sentsazio fisiko zein emozioen azterketa interesgarria izan liteke hizkuntza antropologiaren eta antropologia feministaren arteko uztarketarako, esaterako, lotsa. Euskal Herriko testuinguruan euskaraz mintzo diren zein pertsona edo kolektibok sentitzen dute erdaraz aritzean lotsa? Euskaraz ikasten ari diren zeintzuk subjektuk sentitzen dute lotsa? Euskaraz ez dakiten zein pertsonak sentitzen du euskaraz ez jakiteagatik? Nolakoa da lotsa hori gorputzean eta zein ondorio ditu? Isiltasunarekin lotzen al da? Lotsa horrekin agentzia ariketarik egiten al da? Lotsa horiek nola lotzen dira genero-, klase-, arraza-desberdinkeriekin?…”
Nire Kataluniako bikotekide bollera eleanitzak euskaltegiko mintzamen proba guztiak suspenditu ditu. Zer lotura dago ahalduntzearen eta mintzamen proben emaitzen artean? Nork hartzen du gehiago hitza mintzapraktiketan? Ezagunen batek aitortu dit ez dela BIRAko Berbalagun feministara gerturatzen lotsa ematen diolako, maila nahikorik ez duela uste duelako. Zer egin daiteke euskalduntze prozesuetan hau guztia aintzat hartzeko?
Ez dut erantzunik, baina euskalduntxarren filosofia zoragarria iruditu zait umorearen bidez emozio horiek lantzeko. Baita La Furia raperoaren txioa ere: hemendik aurrera euskaraz arituko dela, hanka sartu arren, “eta ez gustatzen bazaizu ba ahal dozue comerme todo el coño”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]